
HELBURUA
Psikologia
oso lagungarria da mundu pertsonala eta soziala antzeman, deskodetu eta
ulertzeko zeregina burutzerakoan. Errealitatera, ez gara bukatuta dagoen
zerbait izango balitz bezala hurbildu behar, eraikitzeko dagoen
zerbait izango balitz bezala baizik. Ondorioz, gure norbanako
esperientziaren errealitatetik abiatzen bagara gure jarrera
pertsonalen etengabeko aberasketa eta inguruan dugun gizarte
jardueraz jabetzeko gai izatea eragin behar du.
Helburu orokorrak
Zientziaren
berezko planteamenduak, gizakion arazoak ulertu eta aztertzeko beste
modu ez zientifikoetatik bereiztea.
Aniztasun
pertsonala eta kultur aniztasuna, aberastasun iturri eta
aldaketa-eragile gisa kritikoki eta tolerantziaz baloratzea.
Norbanako eta
gizarte-prozesuak interpretatu eta ulertzea ahalbidetzen duten
kontzeptu, prozedura eta teknikak ulertu eta aplikatzea.
EDUKIAK
Kontzeptuzko edukiak
1. unitatea: Psikologia
deritzon zientzia
Psikologiaren definizioa
Psikologiaren sorreraren historia laburra
Psikologia-eskolak
Psikologian erabili ohi diren
ikerketa-metodoak
Psikologiaren ikerketa-alorrak
2. unitatea:
Jokabidearen oinarri biologikoak
Herentzia genetikoa eta jokabidea
Nerbio-sistema
Sistema endokrinoa
Zerebroaren eragina ezagutzan eta
jokabidean
Zerebroa aztertzeko metodoak
3. unitatea:
Gogamen-prozesuak (1): Pertzepzioa
Sentsazioak eta Estimuluak
Pertzepzioaren Definizioa
Pertzepzio motak
Pertzepzioaren osagarriak
Pertzepzioan eragina duten faktoreak
Pertzepzioaren printzipioak eta legeak
Pertzepzioaren nahasteak
4. unitatea:
Gogamen-prozesuak (1I): Oroimena
Informazioa gordetzea. Oroimenaren eredu
estrukturala
Informazioaren kodifikazioa
Informazioa berreskuratzea
Ahaztea eta faktoreak
Oroimenaren nahasteak
5. unitatea:
Motiboak eta emozioak
Zerk motibatzen gaitu?
Emozioa, sentimendua ala pasioa
Giza agresibitatea
Frustrazioa
6. unitatea:
Nortasuna
Zer da nortasuna?
Zergatik gara horrelakoak?
Nortasuna aztertzeko metodoak
Geure buruaz dugun iritzia
7. unitatea:
Nahaste psikologikoak
Jokabide anormala
Jokabide anormala azaltzeko hainbat
irizpide
Arazo psikologikoen sailkapena
Nahasteak gainditzen laguntzeko
tratamenduak
Prozedurazko
edukiak
Auzi eta arazoen
formulazioa, aurretiazko ideiak garatu beharreko gaiekin lotuz.
Norberaren
aurretiazko ideiak abiaburu gisa berbalizatu eta erabiltzea.
Besteen
aurretiazko ideiak komunikazio on bat lortzeko bidetzat hartzea.
Gai jakin
bati buruzko norberaren edo besteen aurretiazko ideiak, ikerketa
zientifikoak garatutako teoriekin alderatzea.
Estrategia eta
teknika desberdinen bitartez informazioa lortu, aukeratu eta antolatzea.
Iturri
desberdinetatik informazio garrantzitsua lortzea (idatzizko testuak,
irudiak, landa-lana, datu-baseak, grafikoak, koadro estatistikoak,
etab.)
Iturrietara
sarbidea izateko estrategia eta teknikak (hitzezkoak, idatzizkoak,
grafikoak, estatistikoak, ikonikoak, etab.) eta eremuko erregistroak
(behaketak, elkarrizketak, inkestak, galdeketak, testak, etab.)
eraginkorki erabiltzea.
Informazioa
bilatzerakoan lortutako datuak aukeratu eta egituratzea.
Ikerketa,
komunikazio, grafiko etab.etan adierazteko informazioaren zuzentasun eta
objektibotasunaren analisia eta ebaluazioa.
Gertakari bat,
egoera bat, etab. Zientifikoki azaltzeko bide ematen duten prozedura
desberdinak erabiltzea
Egoera
jakin bat finkatu dezaketen funtsezko aldagaiak identifikatu eta
deskribatzea (faktore pertsonalak, inpertsonalak, norbanakoak,
taldekoak, etab.) eta hauek ikerketa-prozesuan duen eboluzioa
kontrolatzea.
Ikerketa
bereko edo desberdinetako aldagai desberdinen eboluzioa alderatu eta
dauden korrelazioak ezartzea.
Ikertutako
alderdiren batean parte hartzeko iritzi eta proposamen praktikoak
egitea.
Eskuratutako
ezaguerak teknika desberdinen bitartez jakinaraztea.
Ikasitakoa
nahiz idatzizko, ahozko eta ikus-entzunezko tekniken bidez lortutako
emaitzak banaka edo talde txikitan azaldu eta aurkeztea.
Eztabaida,
mahai inguru, mintzaldi, etab.en plangintza egin eta bertan parte
hartzea, bai eta ekintzen simulazio, role-playing, dramatizazio
etab.etan ere.
Eztabaida,
mahai inguru etab.en nahiz errepresentazio, role-playing, etab.en
ondorioak adieraztea.
Jarrerazko edukiak
Giza
errealitate psikologikoaren alderdi sakonak nahiz gizarte aniztasuna eta
kultur eraginak aurkitu eta ezagutzeko interes eta jakin-mina.
Gizakiaren
arazo psikologikoak antzemateko gaitasuna eta izpiritu kritikoa izatea.
Irtenbide
eta arazoekiko jarrera irekia izatea, Psikologiaren alorrean ikerketa
zientifiko ororen emaitzen erlatibotasuna kontuan hartuz.
Psikologiaren lorpen zientifiko eta teknikoek norbanakoa nahiz taldea
transformatzeko duten gaitasunaren balorazioa.
Boterea
duten edo gizarte-presioa eragiten duten taldeek euren helburuak
lortzeko Psikologiaz egiten duten erabilera interesatua baztertzea.
Ezaguera
psikologikoek gure autokontzeptu, autoestima, eta, orohar,
autorrealizazio pertsonalaren prozesu osoaren sustatzaile gisa egin
diezaioketen ekarpen positiboa aintzat hartzea.
Funtzionamendua eta
metodologia
Apunte bidez
funtzionatuko dugu.
Ikasteko
teknika bat eman nahi zaie ikasleei eta
horregatik
lanketa sistematizatu
bat jarraituko da:
Gaiaren aurretik irakasleak
aurkezpen
bat egingo du proiektorean.
Irakasleak,
apunteez gain, eskema banatzen du.
Irakasleak eskemaren zati bakoitzaren
erantzuna liburuan non kokatzen den esaten du eta
lehenengo
ikuspegi orokorra emango die.
Irakasleak, beti eskema jarraituz, galdera
bakoitzaren xehetasun nagusiak liburuan non kokatzen diren esaten
jarraitzen du eta ikasleek
fosforitoz markatzen dute liburuan:
“super azpimarratu”
esaten zaiona. Hemen
bigarren
ikuspegi zabalxeago bat eman nahi zaie. Egia
esan, apunteak direnez, lan hau egina dago eta ez da garrantzitsua
aurtengo gaian.
Irakasleak, galdera bakoitzaren xehetasun
nagusi horiek liburuan kokatuz, zabaldu egiten ditu eta ikasleek fosforitoz markatzen dute liburuan:
“azpimarratu”
esaten zaiona. Hemen
Hirugarren
ikuspegia ematen zaie.
Galdera guztiak horrela landu eta gero,
gaia bukatzen denean,
irakasleak gai osoa
errepasatzen
du, ideia nagusiak bilduz.
Laugarren
errepasoa da hau.
Hau egin eta gero,
“abisatu gabeko
kontrola”
dator, ondo baino hobeto abisatuta geratzen dena,
gaia bukatzen den bezain laster egingo baita (Hori bai, astelehenetan
ez!). Oinarrizko
kontzeptuak hartu diren ala ez aztertzea da helburu. Galdera
motzak
izango dira, irakasleak azkartasunez zuzendu ahal izango dituenak.
Helburuak: Irakasleak gaia gelan noraino ulertzen den jakin ahal izatea,
azken errepaso bat ematea, ikasleek azken eguneraino gaia irakurri gabe
ez izatea… Irakasleak kontrolak zuzendu eta gero, gaizki ulertutakoak
berriro argituko dira. Kontrol honek
ez du inongo
kontabilizaziorik azken notan, eta pizgarri bezala erabiliko da,
ikasleak ikastera motibatzeko, hemen
agertutako hainbat galdera
azken azterketan jarriko baita. Kontrol hau
ebaluazioan baino gehiago gaiaren hausnarketan sartzen da.
Arlo teorikoa
landu eta gero pelikulak landuko ditugu
(“landu” esan dut eta,
horretarako, astearteko bi segidako orduak erabiliko ditugu, zenbaitetan,
ostegunekoak ere bai…). Ondoren gaiari buruzko elkarrizketa egingo dugu
berriro.
oso
egokia
izan ohi da.
Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak
sartuko dira azterketan. Galdera motzak izango dira, baina
baita ere luzeak;
hauetan ikasleak gai
bat garatzeko gaitasuna erakutsi beharko du.
Errazteko, azterketan
eskemak erabili ahal izango
ditu, nahi izanez gero, ildo horri jarraituz.
Galdera motzen artean
aurrez kontroletan agertu
direnak ere sartuko dira. Aurrez azterketa
eredua
emango zaio. Azterketan
eskemak erabili ahal izango
ditu.
Ebaluazioa ez badu gainditu,
errekuperazioa egin beharko. Hau ere ez badu
gainditu,
irakaslearekin
adostutako beste aukera batzuk izango ditu.
Nota igotzeko:
Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko dute.
DENBORALIZAZIOA
1. ebaluazioa:
1-2
2. ebaluazioa:
3-4-
3. ebaluazioa:
5-6-7-8
ERABILIKO
DIREN BALIABIDEAK
Kurtso hasieran, apunteez gain,
Programa
eta ebaluazio bakoitzari dagokion
Eskema
banatuko dira.
Markadore
fosforitoak,
arkatza,
boligrafoa
eta
orriak.
Gai bakoitzaren
kontrola.
TV, Bideo,
DVD, ordenagailu portatila eta proiektorea.
Testuak.
Pelikulak eta
dokumentalak:
Elling, Despertares…
EBALUAZIO
IRIZPIDEAK
Ebaluazio
bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira
azterketan.
Ebaluazio
bakoitzean landutakoaren araberako galderak
egingo zaizkio. Aurrez
eredua
emango zaio. Beti sartuko dira
kontroletan azaldutako
galderak.
Ebaluazioak ez dira lotuko
eta bakoitzak bere
nota eta materia
mantenduko du Ez
Ohiko frogara arte.
Errekuperazioak:
Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du
eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez
adieraziko da soilik, beraz,
5
edo Gu
dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu,
finalera
aurkeztu beharko luke.
Berez, gai hau,
etengabea
omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle
askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta
ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie final
hori.
Ebaluazio
bakoitza zenbaki
batez baloratuko
da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien
batez
bestekoa
egingo da eta, zenbaki osoa ez balitz aterako,
gorantz
borobilduko litzateke.
Finalaren
bidez igo daiteke, soilik.
Irakasleak
kasu bereziak
aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.
|