|
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2Espainia+EHkoa)
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño |
|

Haga doble clic para agregar fotografías
Principal | Psikologia 1. gaia | Psikologia 2. gaia | Psikologia 3. gaia | Psikologia 4. gaia | Psikologia 5. gaia | Psikologia 6. gaia | Psikologia 7. gaia
4. gaia: Gogamen-prozesuak (II): Oroimena
-
Informazioa gordetzea. Oroimenaren eredu estrukturala
-
Informazioaren kodifikazioa
-
Informazioa berreskuratzea
-
Ahaztea eta faktoreak
-
Oroimenaren nahasteak
4.1. Informazioa gordetzea. Oroimenaren eredu estrukturala
Nola osatzen da gure izaera?
Hautemandakoa, sentitutako emozioak, hausnarketa intelektuala…
poliki-poliki, oroimenean pilatzen joaten dira. Horrelaxe osatzen da
gure izaera, oroimena baita gure nortasunaren oinarria.
Atkinson-Shiffrin-en eredua
Eredu bat baino gehiago proposatu diren arren, 1968an Richard
Atkinson-ek eta Richard Shiffrin-ek aurkeztutakoak lortu du
onespenik handiena. Atkinson-Shiffrin ereduaren arabera, oroimenak
hainbat egitura edo informazio biltegiz osaturiko sistema gisa
funtzionatzen du.
3 biltegiak
Sistema horren barruan, hiru biltegi bereizten dira
-
1. Zentzumenezko oroimena. Bertan, gure zentzumenek
kanpoan atzematen duten informazioa biltzen da, baina
informazioak oso gutxi irauten du biltegi horretan: segundo bat
edo bi gehienez.
-
2. Gehiago irauten badu, informazio horrek bigarren
biltegira pasatu behar du, hau da,
Iraupen Laburreko Oroimenera (ILO). Atkinson-Shiffrin
ereduaren arabera, iraupen laburreko biltegi hori da
garrantzitsuena, bertan gordetzen baita adi gaudenean jasotzen
dugun edozein informazio. Baina iraupen laburreko oroimenean
jasotako informazioak ere iraupen mugatua du: 15-20 segundo.
-
3. Informazioak gehiago irautekotan, hirugarren biltegira
pasa behar du,
Iraupen Handiko Oroimenera (IHO), alegia,. Iraupen
handiko oroimenaren biltegia mugagabea da edukiari eta
iraupenari dagokionez, bertan informazioa egoera pasiboan
gelditzen baita gordeta, iraupen laburreko oroimenak
berreskuratzen duen arte.
4.1.1. Zentzumenezko oroimena
4.1.1.1. Bi biltegiak
Zentzumenezko Oroitzapenean bi biltegi nagusi bereizten dira:
-
1. Ikonoen Oroimena
-
a) Ikono bat ikusmenaren bitartez jasotako irudi baten
kopia zehatza da; beraz, informazio pila dauka bere baitan.
-
b) Ikonoen Oroimenak oso gutxi irauten du, segundo
laurdena, gutxi gorabehera.
-
c) Oso arin ahultzen da eta Iraupen Laburreko Oroimenera
igorri aurretik galtzen da.
-
2. Oihartzunen Oroimena
-
a) Oihartzun bat entzumenaren bitartez jasotako irudi
baten kopia zehatza da.
-
b) Oihartzun baten iraupena ikono batena baino luzeagoa
da, bi segundokoa, gutxi gorabehera.
-
c) Oihartzunen oroimena ere arin ahultzen da.
4.1.2. ILO: Iraupen Laburreko Oroimena
Funtzionamendua
Kontzientziaren erdigunea da, bertan biltzen baita, denbora tarte
jakin batean, gogameneko edozein pentsamendu, informazio edo
esperientzia.
Iraupena
15, 20 edo, gehienez, 30 segundo. Denbora tarte horren buruan
informazioa IHOn biltzen ez bada, galdu egiten da.
Adibidea
Telefono zenbaki ezezagun batera dei egiten dugunean, markatu
bezain laster, zenbakia ahaztu egiten zaigu. Oroimen horrek edukiera
mugatua du.
Garrantzia: IHOren lanari begira, ILOren zeregina oso
garrantzitsua da
-
Bildutako informazioa ezin da IHOra iritsi ILOtik ez bada
pasatzen.
-
Eta, kontrako bidean, IHOtik berreskuratzen dugun edozein
informazioak erantzun gisa erabili ahal izateko ILOtik pasa behar
du.
4.1.3. IHO: Iraupen Handiko Oroimena
Funtzionamendua
Bizitza osoan zehar gureganatzen ditugun informazio guztien
biltegia da. Mugagabea da edukieraren eta iraupenaren aldetik eta,
ondorioz, oroimen egiturarik aberatsena eta konplexuena da, baina
ordainetan, ikertzen zailena ere bai.
Iraupena
Hor gordetakoak luzaroan irauten du, eta ia-ia betiko gordeta
gelditu daitekeela esan dezakegu. ILO gauzen ezaugarri fisikoetan
oinarritzen den bitartean, Iraupen Handikoa gauzen esanahietan
oinarritzen da.
Adibidea
Pelikula bat gogoratzen dugunean, ez gara hasten aktoreen ahotsak
oroitzen; aitzitik, pelikularen argumentu edo esanahi orokorra
izaten dugu gogoan.
4.2. Informazioaren kodifikazioa
Gure oroimena hobetzeko gai ote gara, informazioa gorde eta behar
dugunean gogoratu ahal izateko?
Maiz galdetu diogu horrelakorik geure buruari. Erantzuna baiezkoa
da. ILOk berezko gaitasuna du darabilen informazioa antolatzeko eta
zenbat eta gehiago antolatu, orduan eta hobeto menperatuko dugu
informazio hori. ILO hobetzeko edo indartzeko, teknika
mnemoteknikoak erabil ditzakegu.
4.2.1. Prozesatze mailen teoria edo Craik eta R. Lockhart-en
teoria
Funtzionamendua
Ikertzaile hauentzako oroimen bakar bat dago eta gauzak
prozesatze mailen arabera gogoratzen ditugu. Informazioa zenbat eta
hobeto kodifikatu, orduan eta handiagoa izango da gogoratzeko
aukera. Teoria horrek oroimena prozesu aktiboa dela dio eta ez
informazio biltegi pasiboa.
3 prozesatze mailak
-
1. Azaleko Prozesatze Mailak zentzumenen bidez jasotako
ezaugarriak biltzen ditu, hau da, gauzen itxura, zaporea, kolorea,
etab.
-
2. Tarteko Prozesatze Maila sakonagoa da eta gauzen
eredu bereizgarriren bat jasotzen denean gertatzen da.
-
3. Elkarketa bat gertatzen denean, hau da, hautemandakoari
esanahia ematen diogunean,
Sakoneko Mailan prozesatzen da informazioa, eta azken hori
izango da oroimenean indartsuen finkatuko den edukia.
Adibideak
-
Hitz bat maiuskulaz edo minuskulaz idatzita dagoen bereizten
dugunean,
Azaleko Prozesatze Mailan egingo dugu.
-
Beste hitz batekin errima egiten duen egiaztatzen dugunean,
Tarteko Prozesatze Mailan ibiliko gara.
-
Hitzaren esanahia prozesatzen dugunean, Sakoneko Mailan
arituko gara.
4.2.2. Mnemoteknia
Zer da?
Mnemotekniaren arauak informazioa hobeto gogoratzeko erabil
ditzakegun teknikak dira.
Teknikak
-
Tokien metodoa: Ondo gogoratzen dugun bide bat hartu (gure
etxetik herriko plazara doana adibidez) eta ikasi behar dugun
gaiaren ideia garrantzitsuenak bide horren toki zehatzekin elkartu
behar ditugu, eta gairen ordena logikoari jarraitu.
-
Hitz gakoen metodoa: Metodo horretan hitz zerrenda bat ikasi
behar da. Hamar hitz lehenengo eta gero gehiago, ahal diren guztiak
(badira 50 ikasteko gai direnak). Gero, ikasi nahi duguna hitz
horiekin lotu behar da. Metodo hau egokia da zerrendak buruz
ikasteko.
-
Istorioaren metodoa: Metodo hori praktikan jartzeko, istorio bat
asmatu behar dugu gogoratu nahi dugunaren inguruan.
4.3.
Informazioa berreskuratzea
Zalantzarik gabe, informazioa esanguratsua bada eta ondo antolatuta badago, hobeto gogoratuko dugu, baina beste faktore batzuek ere eragina dute informazioa berreskuratzeko orduan.
4.3.1. Gogoratzean eragina duten faktoreak
-
1. Hobeto gogoratu ohi ditugu ikasitako lehen eta azken gauzak. Hitz zerrenda bat ikasterakoan, hobeto gogoratzen ditugu zerrendako lehen eta azken hitzak eta, erdikoak, berriz, ahaztu.
-
2. Hobeto gogoratzen ditugu gauza arraroak. Lehen aipatutako zerrendan hitz arraro edo bitxiren bat egon izan balitz, gehiengoak gogoratu egingo luke, zerrendaren erdiko hitzen artean egon arren.
-
3. Hobeto gogoratzen ditugu emozionalki esanguratsuak diren egoerekin zerikusia duten gertaerak. Hobeto gogoratzen ditugu harridura handiz edo beldurrez edo maitasunez bizi izan ditugun gertaerak, egoerak edo tokiak. Esate baterako, istripu larri bat izango bagenu, bizitza osoan zehar gogoratuko genuke eta asko maite izan dugun pertsona baten heriotza ere beti gogoratuko dugu.
4.4. Ahaztea eta faktoreak
Oroitze prozesu bakoitzari ahazte mota bat dagokio. Galera hori eragiten duen faktore indartsuenetako bat interferentzia da. Bi interferentzia mota daude
-
Interferentzia erretroaktiboa, aurretik biltegian gordetako informazioa berreskuratzea oztopatzen duena.
-
Interferentzia proaktiboa, aurretik biltegian gordetako informazioak informazioa berria biltzea eragozten duena.
4.5. Oroimenaren nahasteak
4.5.1. Oroimenaren nahaste kuantitatiboak
4.5.1.1. Zer da?
Zer da?
Oroitzapenaren galera osoa nahiz partziala.
Jatorriak: Bi eratakoak izan daitezke
-
Entzefaloaren lesioak: istripu baten ondoren, buruan jasotako kolpe baten ondorioz oroitzapena galtzen denean.
-
Emozio nahasteak: senideren bat hil ondorengo inpresioak eraginda oroitzapena galtzen denean.
2 amnesia motak
Amnesiaren arloan, beste bi nahaste multzo ere bereiz genitzake
-
Amnesia globala: Oroitzapena osorik edo neurri handi batean galtzean datzan amnesia. Bi motatakoak izan daitezke:
-
Aurreranzko amnesia edo amnesia anterogradoa: Estimuluak finkatzeko ezintasuna da eta, sarritan, zaharrei gertatzen zaie. Horrela, gaztaroko eta haurtzaroko gauzak gogoratzeko gai diren arren, ezin dute duela gutxi gertatuko gauzarik gogoratu.
-
Atzeranzko amnesia edo amnesia erretrogradoa:
Aspaldi finkatu eta gordetako bizitzako gertakizunen
oroitzapena gaurkotzeko ezintasuna da, nahiz eta lehen
gogoratzeko gauza izan.
-
Amnesia partziala: Oroitzapenaren atal edo une baten galera da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute. Bi motatakoak izan daitezke:
o
-
Hutsune amnesia: Kontzientzia galtzen den momentutik esnatu arte ezin da ezer gorde. Behin-behineko hutsune amnesia gertatzen da. Esate baterako, istripu bat izan ondoren, ezin izaten da istripua bera nola gertatu den, gogoratu oroitzapenaren hutsunea gertatzen da.
-
Amnesia selektiboa: Afektiboki eragin handia duten egoerak gogora ekartzeko ezintasuna da. Adibidez, bortxaketa baten ondoren ezer ez gogoratzea, Freud-ek deskribatutako defendatzeko mekanismo bat litzateke eta badirudi oroitzapenaren galtze hori ez dela benetan gertatzen, egoera psikologiko egokietan erraz gogoratzen baita.
4.5.1.2. Hipermnesia
Oroimenaren hiperaktibitatea da. Baina ezin dugu pentsatu oroimena gehitzea edo handitzea denik, egoerak gogora ekartzeko erraztasuna edo trebetasuna baizik. Bi motatakoak dira:
-
Existentziaren ikuspegi panoramikoa: Nork bere
bizitza argitasun eta zehaztasun osoz gogora ekartzean gertatzen
da. Hipnosipean eta bizitza arrisku handian dagoenean gertatzen
da. Hilzorian egon diren pertsonek kontatu izan dute segundo
batzuetan zehar euren bizitza osoa ikus dutela.
-
Hipermnesia harrigarria:
Hainbat datu (datak, zenbakiak, izenak, etab.) buruz ikasteko ahalmena da. Adimen handiko pertsonei gertatu ohi zaie, baina atzeratu arin batzuek ere (mugako atzeratuak) gaitasun hori daukate.
4.5.2. Oroimenaren nahaste kualitatiboak
Paramnesia izenez ere ezagutzen dira. Lehenaldiaren eta orainaldiaren
arteko oreka eta ordena kronologikoa eta lehenaldi erreala eta
irudimenezkoaren arteko bereizketa oroimenaren bitartez zehazten
ditugu. Ezagunenak hurrengo sentsazioak dira:
|