Historia2-19gaia
 

Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo           

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo           

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo           

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño 

Cuadro de texto:

   Historia Batxilergoa 2. mailan

 

19 Diktadura frankistaren hastapenak (1939-1951)

 

19.1. Gerra zibilaren arrasto luzea

19.1.1. Bereizgarriak

Hiru urte gerran izan ondoren, hasi zen diktadura frankista

  • Indargabetu egin zuten 1931ko Konstituzioa.

  • Baliorik gabe utzi zuten Nekazaritzaren Erreformarako Legea eta lur eremu zabalak lurjabe handiei itzuli egin zizkien.

  • Zentralismo indartsua ezarri zen estatu osoan eta ez deusean geratu ziren autonomiak.

  • Langileek eta nekazariek galdu egin zituzten hainbeste kostata lorturiko gizarte eta lan eskubideak.

19.1.2. Errepresioa

Bortizkeria ez zen gerrarekin batera bukatu eta hasieran bezain gogor jarraitu zuen gerra ondorengo urteetan. Anti-Espainiaren sinbolotzat hartzen ziren errepresaliatuak, errudun egiten zituzten, eta zigortu edo fusilatu.

Gerra galdu zuten errepublikarren aurka bideraturiko bortizkeria biziki luzatu zen gerra osteko lehen urteetan zehar eta etengabeak izan ziren fusilamenduak (60.000 fusilatu gerra garaian alde nazionalean eta 25.000-30.000 pertsona 1939-1945 bitartean), espoliazioak, errekisak, garbiketa administratiboak (7.000 irakasle, adibidez) bortxazko lanak, irainak, zigorrak eta espetxeratzeak.

19.1.3. Gerraren ondorio demografikoak

Ondorio demografikoak oso negatiboak izan ziren espainiar populazioari begira. Arrazoi ugari hartu behar da kontuan:

  • Borroka frontean izandako giza-heriotzak.

  • Hirien aurkako bonbardaketak erretagoardian.

  • Tropa frankistak hurbiltzen ari zirela eta, mugak gainditu zituzten atzerriratuak (440.000 1939ko urtarrilaren 28tik otsailaren 12ra arte). Haien erdiak ez ziren penintsulara sekula itzuliko.

  • Gerra ondorengo errepresioa.

  • Gerra ondorengo bizi baldintza txarrak, eritasunen zabaltzeak eta elikadura eskasak eragindakoak.

  • Gerra ondorengo jaiotza tasaren beherakada.

    • Gerran hildako gehienek gizaseme gazteak ziren, seme-alabak izateko adinean zeudenak, eta horrek ondorioak izango ditu jaiotzan.

    • Ekonomia eta gizarte egoera latza. Haurdun ez gelditzeko neurriak hartuko dituzte bikoteek eta ezkontzeko adinaren atzerapena.

  • Heriotza tasaren gorakada. Haurrak, bereziki.

19.1.4. Ekonomiaren garapen aldiak Espainian (1940-1999)

  • (1940-1958) Berreraikuntza eta autarkia aldia. Politika autarkikoaren murrizketek hazkundea mugatu zuten eta gorabehera handiak eragin zizkioten hazkunde honi; oinarrizko sektore garrantzitsu bat zegoen eta politika ekonomiko egonkorrik ez.

  • (1958-1960) Egonkortasun Plana. Hurrengo hiru arazoei aurre egiteko: kanpoko defizita, dibisa erreserba maila baxua eta inflaziorako presio handiak. Kanpora hedatzea ahalbidetu zion Espainiako ekonomiari, hazkunde, biztanleko errenta eta enpleguan kostua oso handia izan arren.

  • (1961-1974) Garapen garaia. Lehenengo Garapen planak ekarri zuen dinamizazioak eta nazioarteko aldeko abaguneak ahalbidetu zioten Espainiako ekonomiari hazkunde garrantzitsuko bidean sartzea. Kanpoko defizitak eta inflazioak murriztu zuten hazkunde ekonomikoa.

  • (1974-1982) Hirurogeita hamarreko hamarkadako krisialdia. Petrolioaren krisia deiturikoak, politika ekonomikoaren hutsegiteekin batera, krisialdi larria eragin zion ekonomiari.

  • (1982-1989) Laurogeiko hamarkadako susperraldia. 1982az geroztik Espainiako ekonomia suspertzen hasi zen. Nazioarteko ekonomia suspertzeak krisialdiaren irteera erraztu zuen.

  • (1989-1993) Laurogeita hamarreko hamarkadako krisialdia. 1989an, Espainiako ekonomia 1993 arte iraun duen atzeraldian sartu zen.

  • (1993-1999) Susperraldi motela. 1993az geroztik, Espainiako ekonomiak susperraldia hasi zuen, iraunkorra, eta oinarrizko desorekak kontrolatzen ziren.

19.2. Sistema politiko frankistaren oinarriak

19.2.1. Diktadura

Franco izan zen gobernu buru eta Estatu buru eta bere botere ahalguztidunean oinarritu zen sistema frankista. Berak zuen arau juridikoak aldarrikatzeko botere gorena eta hiru armadetako aginte nagusia ere berea zen.

Espainia berria eraikitzen hasteko erabili ziren oinarriak:

  • Diktadore bat, Franco “Caudillo”.

  • Ideologia totalitario bat, nazionalsindikalismoa.

  • Alderdi bakarra, FET eta JONS.

Falangistek, monarkikoek, katolikoek eta militarrek, “erregimeneko familiek” hain zuzen ere, eta oligarkia ekonomikoko jauntxoek beren partaidetza-maila izan zuten gobernu organo eta erakundeetan. Askok, mugimenduaren oinarri ideologikoei leialtasuna eskaintzearen truke, aberastu eta gizarte mailan gora egiteko aukera izan zuten. Aurreko funtzionarioen garbiketa egin ondoren, funtzionario berriak behar ziren, erregimenaren arauak betearaziko zituztenak eta neurri errepresiboak bideratuko zituzten funtzionario leialak.

19.2.2. Erregimenaren egituratze juridikoa: Erreinuko Oinarrizko Legeak (1938-1967)

  • Gerra zibilean, jada, alderdi bakarra (FET) eratu zuen (1937), Lanaren Forua aldarrikatu zen (1938) eta prentsa zentsura ezarri zen (1939). FET (Falange Española Tradicionalista) barnean falangistak, karlistak eta Renovación Española alderdiko monarkiazaleak bildu ziren hasieratik. Ideologia totalitarioari jarraituz, estatua eta alderdiaren erabateko identifikazioa zuen helburu, baina ez zen guztiz bete.

  • 1940 → Sindikatuen Batasunerako Legea. Horrela sortzen da Organización Sindical Española, alderdi bakarraren gidaritzapean eta menpean. Sindikatu ofizial honetara bildu behar izan zuten, derrigorrez, langileek eta enpresariek eta horrela sortu zen sindikalismo bertikala. Teorian Lanaren Foruan jasotako printzipioetan oinarritu ziren sindikatu honen orientabideak, baina praktikan Lan Ministerioak zehazten zituen politika sindikalerako eta lan harremanetako ardatz nagusiak.

  • Bide beretsuari jarraitu zioten Espainiako gazteria antolatzerakoan. FET alderdiaren menpeko erakunde batzuk arduratu ziren gazteen doktrinamendu ideologikoaz: Frente de Juventudes, Sindicato Español Universitario eta Sección Femenina.

  • 1939 → Erantzukizun Politikoen Legea. Honekin bizitza publikoa “saneatu” egin zuten, hau da, lanik gabe utzi zituzten erregimenarekin bat ez zetozen langileak.

  • 1940 → Mazoneriaren eta Komunismoaren aurkako Errepresiorako Legea aldarrikatu zen “mugaz barneko etsaiari” aurre egiteko, eta berriro ere indarrean jarri zen Justizia Kode Militarra.

  • 1941 → Estatuaren Segurtasunerako Legea aldarrikatu zen eta hurrengo urtean grebak eta horrelako adierazpenak debekatu egin ziren.

  • 1942 → Diktaduraren instituzionalizazio prozesuari jarraia emanez, Espainiako Gorteak sortu ziren. Diktaduraren legitimizazioa “Demokrazia Organikoan” oinarritu zen; ordezkaritzan oinarritutako demokrazia molde politikoetatik zeharo urruntzen zen sistema politikoa hau eta gizabanakoaren eta kolektibitatearen eskubideak ezagutzearen aurka zegoen erabat. Erakunde frankista guztiak bezala, Gorteak eztabaidak eta kontsultak egiteko baizik ez zuten balio eta Francoren kontrolpean egon ziren beti.

  • 1945 → Espainiarren Forua. Erregimenaren oinarrizko printzipioak eta espainiarren betebehar eta eskubide teorikoak aldarrikatu ziren Foruan.

  • 1947 → Ondorengotzarako Legea: Erreferendumean onartu zen. Espainia erresuma bezala definitu zen eta Francoren esku utzi zen etorkizuneko erregea izendatzeko ahalmena.

  • 1958 → Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea. Frankismo garaiko antolaketa politiko espainiarra; Falangisten iritzi zahar ugari zituen barnean. Edozein kargu publiko zin egin aurretik onartu behar ziren Principios del Movimiento hauek. Politikan aritzeko bide bakarra zen. Altxamenduan parte hartu zuten talde guztiek osatutako alderdi bakar baten antza zuen, estatua eta herriaren arteko bitartekari bakarra.

  • Estatuaren Lege Organikoa. Demokrazia Organikoa konsagratu zuen, sindikalismo ofizialean, udal botere frankistan eta familian oinarriturik; hau da, demokrazia liberalaren printzipio guztien kontra jokatuta.

19.2.3. Eliza eta armada

Bi erakunde hauek funtsezko papera izan zuten diktadura finkatu eta bere iraupena ziurtatzeko unean.

Eliza katolikoak legitimatu egin zituen estatu-kolpea eta gerra zibila. Erlijio katolikoaren etsaien aurkako gurutzada bihurtu zuten gerra eta, ondorengo urteetan, eliz hierarkiak batez ere, erregimenaren alde jokatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioartea diktaduraren aurka agertu zenean, elizaren babesak asko lagundu zion Francori.

Laguntza honen ordainetan, Francok sari handi bat eman zion elizari. Erlijio katolikoa estatuko erlijio ofizial bihurtu zen eta elizak diru publiko kopuru handiak jaso zituen estatuko aurrekontu orokorretatik eta Hezkuntzaren esparruan hedatzea lortu zuen. Ofizialki ezagutu zituzten elizaren eskolak eta hezkuntza erakundeak. Nahitaezko bihurtu zen erlijioaren irakaskuntza eta elizaren esku geratu zen morala eta ohiturak zainduko zituen zentsura.

Bestalde, armadak garaipenean izan zuen zuzeneko partaidetza eskertzeko, goi mailako kargu militarrak txertatu ziren politika, administrazio eta ekonomia erakundeetan (Francok zituen ministroen laurdena armadakoa zen). Izan ere, armada frankista izan zen lurralde batasunaren bermea eta haren barneko nazio txikietako nazionalismoen aurrean espainiartasuna berretsi zuen tresna.

19.3. Autarkia, ekonomiaren geldialdia eta atzerriko nazioek ezarririko isolamendua (1939-1951)

Egoera orokorra eta arrazoiak Gabeziek eta gosetek, lehen mailako ondasunen eskasiak eta errazionamenduak eta mota guztietako eragozpenek zehaztu zuten gerraostea. Baina okerrera jo zuen egoera honek Francoren erregimenak Ardatzeko potentziekin zuen harreman estuagatik eta, batez ere, gobernuak autarkian oinarriturik bideratu zuen politika interbentzionistagatik.

19.3.1. Espainia Bigarren Mundu Gerran (1939-1945)

  • 1939an jarrera neutrala adierazi zuen gobernu espainiarrak, baina 1940an jarrera hura aldatu eta “gerran parte hartuko ez zuen estatutzat” aldarrikatu zuen: garbi geratu zen guztia División Azul delakoa sortu zenean.

  • Pixkanaka, aliatuen aldera hasi zen erregimen frankista hurbiltzen eta 1942. urtean Francok kargutik kendu zuen Serrano Suñer, Kanpo Arazoetako ministro nazi zale porrokatua. Itxura hobetu nahi baten ondorioz etorri zen kargu kentze hura eta, alde berean, neutraltasun politikara itzuli eta División Azul gerra frontetik atera zuen.

  • 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean erabatekoa zen atzerriko nazioek erregimen frankistari ezarririko isolamendua, eta demokrazia ezarriko zuen interbentzio aliatu baten aurreko zalantzak nagusitu ziren Espainian. Egoera larri hartan Acción Católicako buruzagi bat izendatu zuen Kanpo Arazoetako ministro. Egia esan, buru-zuritze honek ez zuen inolako aldaketa nabarmenik ekarri barne-politikaren esparrura eta bere horretan iraun zuen diktadura frankistak. Hala eta guztiz, mehatxupean sentitzen zuen erregimenak bere burua eta Espainiarren Forua aldarrikatu zuen 1945ean. Egia esan, eguneroko errealitate gogorretik urrun gelditzen zen asmo batzuen manifestua baino ez zen izan.

  • Nazio Batuek Espainiaren sarrerari ezezkoa eman zien eta erretiratu egin zituzten Espainian kreditaturiko enbaxadore atzerritarrak. Jarraitu zuen politika autarkikoak eta larriagotu egin ziren hiritar gehienen bizi baldintza ordurako guztiz txarrak.

19.3.2. Politika autarkikoa

Atzerapenaren arrazoiak

  • Komunikabideak eta garraiobideak egoera oso txarrean geratu ziren eta hondatu zen produkzio ekipo ugari laborantzan eta abeltzaintzan. Gainera, Espainiako Bankuak gerra materiala ordaintzeko 150 tona urre erabili zuen eta honek eragin negatiboa izan zuen ekonomia suspertzeko neurriak hartzerakoan. Hala ere ez da arrazoi nahikoa gerra ondorengo 15 urteetan Espainiako ekonomiaren atzerapena esplikatzerakoan.

  • Atzerapena esplikatzerakoan, garrantzi handiagoa du autarkiak.

    • Jarduera ekonomiko honetan helburu garrantzitsuena herrialde baten buruaskitasuna da, behar duen guztia ekoiztuz eta atzerriko inportazioei alde eginez. Nazioarteko saretik urrundu eta bertako baliabide ekonomikoetan oinarritu nahi du, atzerriko kapitalari uko eginez.

    • Erregimen ultranazionalistak erabili ohi izan dute, batez ere faxismoak.

    • Bereizgarriak: Interbentzionismo politikoa, kanpo isolamendua, azpi-kontsumoa eta espekulazioa dira.

    • Inportazioak aurrezten baditu ere, baditu bere akatsak. Atzerriarekin ez du inongo harreman ekonomikorik eta horregatik produkzioa modernizatzeko zailtasunak ditu:

      • Teknologia berritzea zailagoa da.

      • Lehiakortasunean eragina izango du.

Epea: Espainian 1936-1959 bitartekoan mantendu zen autarkia.

Eraginak

  • Sare burokratiko erraldoia antolatu zuen, ekonomia guztia arautu nahian. Interbentzioa produkzioan, kanpo-merkataritzan, prezioetan...

  • Korporatibismoa: Zerga salbuespena lan publikoen esleipenean... Talde oligarkikoa eta finantza sektorea, bereziki, faboratu ziren. Korporatibismoa harreman laboralen antolaketa sistema da; klase sindikalismoa baztertuz, Estatuak guztiz kontrolatzen dituen izaera profesionala duten taldetan oinarritzen da.

  • Gerra zibilak, politika autarkikoak, lehorteek eta uzta txarrek industria produkzioaren geldia ekarri zuen. Ondorioz, nekazaritzara bueltatu behar izan zuen askok.

  • Estatuak, autarkia ekonomiko honetan, enpresen sorrera arautu zuen, garatu beharreko sektore nagusiak zehaztu zituen eta atzerriko kapitalaren etorrera oztopatu zuen: honek defizita eragin zuen hornikuntzan... Inbertsio pribatuak urri zirela ikusirik, INI sortu zuen kapital publikoaz (bankuek ere partaidetza handia izan zuten).

19.3.3. Nekazaritza-politika autarkian

  • Gerra zibilaren ondoren krisialdi sakonean murgildu zen Espainiako nekazaritza. Etxean sartu zen gosea eta oinarrizko produktuen kontsumoaren errazionamendua ezarri zen.

  • Lurjabe handiei itzuli egin zitzaizkien Errepublikaren garaian desjabetutako lursailak. 1939an Instituto Nacional de Colonización izeneko institutua eratu zen. Helburua ureztatze laborantza suspertu eta kolonoen lur berriak antolatzea zen; kanpaina honek oso emaitza kaxkarrak lortu zituen.

  • Servicio Nacional del Trigo (SNT) eratu zen laborazaleen interesak babesteko. Erakunde honek alea tasa prezioan erosi ahal izatea ziurtatu nahi zuen, nekazaritza produktuen oinarrizko kontsumo bati eta, aldi berean, industriako soldaten maila apalari eutsi ahal izateko.

  • Erakunde haren osagarri etorri zen Comisaría de Abastos y Transportes (CAT), nekazaritza produktuen merkaturatzea errazteko helburuaz sortu zen erakundea.

  • Emaitzak ez ziren batere positiboak izan laborantza lur gehienen jabe ziren ekoizle txikiei begira, produktua tasa prezioan eta arin saltzera behartuta baitzeuden; bitartean, lurjabe handiak uztak ezkutatu eta merkatuan ale eskasia handia zeneko uneez baliatu ziren laster aberasteko.

19.3.4. Gizartearen eta ekonomiaren egoera 1940. urteen amaieran

Balorazioa

  • Autarkiaren emaitza erabateko porrota izan zen, Espainiako ekonomia nazioarteko ekonomiaren menpean bizi zelako eta ahalmen eskasa erakutsi zuelako barne merkataritzaren faktore ekonomikoak suspertzeko orduan.

  • Baina baliabideen eskasia eta errazionamenduarekin batera hasi ziren, baita ere, produktuen metatzea eta espekulazioa eta ohikoa egin zen estraperloa.

  • Honen ondorioz, bizi baldintzak gerra aurrekoak baino apalagoak izan ziren eta langileen eros ahalmen eskasa ezin zen barne merkataritza ahula suspertzeko gai.

  • Kosta ahala kosta diktadurari eusteko hartu zen erabaki hark Espainiako ateak itxi zizkion nazioarteko ekonomiaren zabalkuntzari, Europa berreraiki ondoren.

Ezaugarriak

  • Politika protekzionista.

  • Estatuaren interbentzionismoa.

  • Ekonomiaren alorreko burokraziaren pisu handia.

  • Hamarraldi batzuetako atzerapen ekonomikoa.

  • Prezioen izaera ez erreala.

  • Produktu manufakturatuen azpi-kontsumoa.

  • Populazioaren nekazaritzarako joera (biztanleria aktiboaren ia erdia)

  • Merkatu beltzaren aupada.

  • Bizitzaren garestitasuna.

  • Bizi baldintzen okertzea.

  • Azkenik, sistema fiskal zeharo atzerakoia (%60 zeharkako zergen bidez biltzen zen!). Gizarte desberdintasun handien artean, finantza, lurjabe eta industriari handien sektoreek era guztietako mesedeak jaso zituzten.

Principal | Arriba | Historia2-1.gaia | Historia2-2. gaia | Historia2-3. gaia | Historia2-4. gaia | Historia2-5. gaia | Historia2-6. gaia | Historia2-7. gaia | Historia2-8. gaia | Historia2-9. gaia | Historia2-10gaia | Historia2-11gaia | Historia2-12gaia | Historia2-13gaia | Historia2-14. gaia | Historia2-15gaia | Historia2-16. gaia | Historia2-17gaia | Historia2-18gaia | Historia2-19gaia | Historia2-20gaia | Historia2-21gaia

Azken aktualizazioa: 09-09-09 20:22