Historia2-18gaia
 

Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo           

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Atzera

 

Atari nagusia

 

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo           

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño 

Cuadro de texto:

   Historia Batxilergoa 2. mailan

Haga doble clic para agregar fotografías

 

18. Euskal Autonomia Estatutua


18.1. Euskal Autonomiaren aurrekoak

Tradizio Forala: Euskal Herriko komunitateak historian zehar botere politiko handia izan du bere esku; penintsulako gainerako herriekin konparatuz gero oso nabarmena da. Botere politiko hau Foru-sistemen barnean gauzatu da eta Foruak euskal Lurralde bakoitzaren erakunde politiko-administratiboen multzoa dira.

Iraupena

- Iparraldean: Frantziako Iraultza arte.

- Nafarroan: 1841era arte.

- Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian: 1876 arte.

Krisi foralaren zergatiak

- Erregearen absolutismoa, subiranotasuna zatiezina zela ulertzen zuelako.

- Erregimen konstituzionala, tradizioa erabat bazter utzita, herritar bakoitzaren askatasunak aldarrikatzen zituelako. Espainian lehena Cadizko 1812ko Konstituzioa.

1876an foru instituzioak galdu ondoren, foruzaletasun zaharraren aldamenean autonomia formulazio berriak hasi ziren gorpuzten eta XX. mende hasieratik autogobernu nahiak autonomia estatutu baten itxura hartu zuen. 1917ko udan euskal nazionalismoaren sektore moderatuak (Euskalerriakoak, CNVn nagusi) autonomiaren aldeko kanpaina bultzatu zuen.

1918tik aurrera autonomiaren gaiak indar handiagoa hartu zuen Euskal Herrian eta Espainiako beste leku batzuetan. Gainera, nazionalismoak bizkortze giro handian zeuden Europa guztian (I. Mundu Gerraren amaieran Austria Hungaria eta Balkanetako nazionalitateen arazoa azaleratu zen. Izan ere Wilson presidentearen 14 Puntuak izeneko bake proposamenak autodeterminazio eskubidea jasotzen zuen).

Testuinguru hartan sortu zen 1918an Eusko Ikaskuntza elkartea, ideologia politiko desberdineko jendeak bultzatuta. Euskal lurralde guztietako ordezkariak hartu zuten parte; euskara, gaztelania eta frantsesa izan ziren hizkuntza ofizialak eta euskal ikaskuntzen hedapena eta sustapena izan zen haren helburu nagusia.

- Politikaren alorrean, berebiziko garrantzia handia izan zuen II. Errepublikako lehen hilabeteetan Euskal Herrirako aurkeztu zuen Autonomia Estatutuak, ondorengo proiektuen erreferentzia izan baitzen.

- Beste ekimen garrantzitsu bat Euskaltzaindiaren sorrera izan zen.

Euskal nazionalistek ez zuten Donostiako Itunean parte hartu (1930). Hitzarmen hartan lortu zuten katalanistek errepublikazaleengandik Kataluniako autonomiaren aldeko konpromisoa.

Espainiako eremu gehienetan bi ertzetan banatu baziren alderdiak (eskuina eta ezkerra), euskal mapa politikoa hiru multzotan banatu zen:

- Errepublikazale-sozialistak: PSOE / UGT – CNT – PCE. Ezkerra indartsua zen lau herrialdeetako hiriburuetan, industrialdeetan eta Nafarroako Erriberan.

- Alderdi eskuindarrak eta tradiozionalistak: Karlismoa (Comunión Tradicionalista) eskuineko indar nagusia zen Euskal Herrian. Kontrolpean zituen karlismoak Araba eta Nafarroa.

- Euskal nazionalismoa: EAJ-PNV alderdiak indarra zuen Bilbon eta Bizkaia eta Gipuzkoako nekazaritza aldeetan.

Hasieran nazionalistek eta karlistek batera jo zuten, baina elkarrengandik urrundu ziren arian-arian, autonomia mailan zituzten ikuspegi desberdinen ondorioz.


18.2. Autonomia proiektuak

18.2.1. Eusko Ikaskuntzaren proiektua

  • Errepublika etorri bezain pronto alkate nazionalistek (haien buruan zegoen Jose Antonio Agirre, Getxoko alkatea) ekin zioten autonomiaren aldeko mugimenduari eta estatutu proiektu bat presta zezala agindu zioten Eusko Ikaskuntza elkarteari. Proiektu hau Errepublikaren garaian zehar prestatu ziren proiektu guztien abiapuntua izango da.

  • Eusko Ikaskuntzaren proiektua Konstituzio berria onartu baino lehen prestatu zen eta arazo bat zen hau, ezkerreko indar politikoek onartzerakoan.

  • Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak euskal estatua eratuko zuten, Espainiako Errepublika Federalaren barnean. Bitariko Batzordea, Estatu eta Euskal Herriaren artean suertaturiko liskarrak konpontzeko.

  • Egitura konfederala: lurralde bakoitzak autonomia maila handia; orokorrak baino instituzio gehiago. 4 lurraldeetako bakoitzak ordezkari-kopuru berbera Parlamentuan eta gobernuan.

  • Eskubide politikoen jabe izateko baldintzak: 1 urteko erresidentzia euskaldunen seme-alabei, 2 urte gainerakoei.

  • Kontzertu Ekonomikoak iraungo du.

  • Elebitasuna irakaskuntzan eta administrazioan.

  • Arazoak: zehaztasun eza, herriak ordezkaritza maila eskasa.

Hemendik 2 proiektu elaboratu ziren: karlista eta EAJrena, eta ezkertiarrena.

18.2.2. Lizarrako Estatutua

  • Konbokatzaileak: Alkate nazionalistek eta karlistek. 1931ko ekainaren 14an bildu ziren, udalak Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako Estatutua onartu behar zuela-eta. Bilera honetan hainbat aldaketa erabaki ziren, Estatutuari kutsu nazionalista, eskuindar eta konfesionala emango ziotenak.

  • Autonomia prozesua udalen kargu geratu zen eta ez Batzar Kudeatzaileen esku (Hauetan gehiengo ezkerra eta besteetan gehiengo eskuina). Ezkerraren agintean hori arazo bat izan zen eta Biurteko Beltzean, berriz, espainiar eskuina ez zen batere autonomiazale.

  • Estatutua, berreskuratuko ziren foruetan (eta ez Errepublikaren Konstituzioan!) oinarrituriko lege baten gisa aurkeztu nahi izan zen. Foruen berrezarpenaren aipamena egin zen. Hau ere eragozpena izango zen Espainiak onartzerakoan.

  • Egitura konfederala.

  • Euskal burujabetza ez du Espainiako Konstituzioak mugatuko, Euskal Herriak berak baizik. Konstituzioari eginiko erreferentziak kendu.

  • Euskal aginte zentrala oso ahula, Diputazioen papera indartu zen bitartean.

  • Hauteskunde molde tradizionala (zehaztu gabe). Gehiago mugatu ziren etorkinen eskubide politikoak (10 urteko erresidentzia eskatzeak botorik gabe uzten zituen 1920 urtean iritsi ziren 100.000 etorkin).

  • Izaera konfesionala. Eusko Ikaskuntzaren proiektu liberalari bidea itxiz. Konstituzioaren esparruan onartezina.

  • Eusko Ikaskuntzaren proiektua kontsensuan oinarrituriko testua izan bazen, Lizarrakoa, erabat partidista zen, EAJ eta karlistek zuzendua; gainera, demokrazia maila jaitsi egin zen, hauteskunde molde tradizionala erabiltzean, etorkinak botorik gabe uztean...

  • Lizarrako proiektua izan zen EAJ eta Comunión Tradicionalista (karlistak) alderdien arteko koalizioaren oinarrizko programa 1931ko hauteskunde orokorretan eta emaitza onak eman zizkien (14 eserleku), baina ezkerra aurka zuen neurrian ez zuen etorkizunik izan, Konstituzioaren arabera Gorteetan onartu behar zelako.

18.2.3. Batzar Kudeatzaileen (Diputazioen) proiektua

 

  • Konbokatzaileak: Diputazioak (gehiengo ezkerra). Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako Estatutua onartu behar zuela-eta. Hemen ere hainbat aldaketa erabaki ziren, Estatutuari kutsu demokratiko, ezkertiar eta akonfesionala emango ziotenak.

  • Autonomia prozesua hasteko, Konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuen. Batzordeek prestatu, udalek onartu, herriak boto bidez berretsi eta Gorteek onartu.

  • Foruei eta Kontzertu Ekonomikoari buruzko aipamen berezi bat sartzea lortu zuen EAJk. EAJk onartu zuen, baina Comunión Tradicionalistak ez.

  • Parlamentu eta gobernu komun bana izango ziren eta, lurralde mailako instituzioek aginte maila apalagokoak izango ziren.

  • Parlamentuko kideak boto bidez hautatuko ziren.

  • Parlamentuak hautatuko zuen euskal gobernu burua.

  • Inmigranteen diskriminazioak.

  • Izaera akonfesionala.

  • Auzitegi Gorena ere aurreikusi zen.

  • Balorazioa: aurrekoa baino demokratikoagoa zen. Autonomia-maila, berriz, txikiagoa.

  • Onarpen prozesua zaila izan zen eta, azkenean, 2 testu elaboratu zituzten:

  • 4 lurralde; baina udal nafarren gehiengoak aurkako botoa eman zioten (gehienak karlistak).

  • 1933ko abuztuaren 6an onartu zuten Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek.

Hala ere ez zen aurrera joan.

18.2.4. 1936ko Estatutua

Konbokatzaileak: 1936ko hauteskundeetan Herri Fronteak irabazi zuenean, gutxiengo nazionalistak garbi zuen euskal autonomia gobernu honen akordio baten baitan egongo zela. Batzorde bat osatu zen, kontsentsua bilatzeko asmoz; Indalecio Prieto, euskal sozialisten buruzagia, zen buru eta idazkaria Jose Antonio Agirre zen, gutxiengo nazionalistak Gorteetan zuen taldeko burua.

Lanak azkar joan ziren eta 1936ko ekainean proiektua bukatua zen ia. Akordio bat falta zen Finantzaren arloan, diputatu eskuindarrek (Oriol, tartean) egindako oposizioa zela-eta. Esaten zutenez, bateraezinak ziren Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoen erregimena. Errealitatean, Estatutuaren onarpena atzeratzeko aitzakia besterik ez zen. Gerra hasi bezain laster eten egin zen autonomia prozesua, baina gobernuak EAJk gerran modu eraginkorrago batean parte hartzea behar zuen eta Estatutuaren onarpenaren aldeko urratsak bizkortu zituen. 1936ko urriaren 1ean, Espainiako Parlamentua Valentzian egokitu eta gero, onartuko zen Estatutua.

Onartu zen testuak aldaketa batzuk zituen

- Askoz ere laburragoa zen, 14 artikulu baizik ez zituen.

- Zehaztasun eza handia zeukan aspektu garrantzitsu batzuetan, hala nola aginte sistemen eta ogasunaren alorrean.

- Kendu ziren eskubide historikoei, foruen berrezartzeari eta Nafarroako integrazioari buruzko aipamenak.

- Kanpoan geratu ziren, baita ere, Lana eta Jabetza eta Zerbitzu Militarra tituluak.

Gerrak eraginda, ahalak zabaldu zituen Eusko Jaurlaritzak eta Estatuaren ordezkari bihurtu zen Euskal Herrian.

- Estatuaren ahalak bere egin zituen orduan, dirua egin zuen, kontrolpean ezarri zituen estatuko funtzionarioak, gerra gidatu zuen, eta abar.

- 1936ko urriaren 7an bildu ziren Gernikara euskal zinegotziak, lehen lehendakaria izendatzeko. Alderdi guztiak bat etorri ondoren, guztiek eman zuten Jose Antonio Agirreren aldeko botoa.

- Horrela abiarazi zen Euskal Autonomia eta, ordainetan, gobernuak barruago sarrarazi zuen EAJ gerran.

Kanpoaldera begira, garrantzitsua zen lehendakari katoliko eta moderatu bat edukitzea, hautsi egiten baitzuten erreboltarien propagandak sortu nahi zuen irudia, militarren altxamendua “komunismo ateoa”ren aurkako mugimendua zela esaten baitzuten haiek.

Principal | Arriba | Historia2-1.gaia | Historia2-2. gaia | Historia2-3. gaia | Historia2-4. gaia | Historia2-5. gaia | Historia2-6. gaia | Historia2-7. gaia | Historia2-8. gaia | Historia2-9. gaia | Historia2-10gaia | Historia2-11gaia | Historia2-12gaia | Historia2-13gaia | Historia2-14. gaia | Historia2-15gaia | Historia2-16. gaia | Historia2-17gaia | Historia2-18gaia

Azken aktualizazioa: a: : 09-09-09 19:26