Agintea: Juntas de Defensa izeneko batzordeek eta Herri Fronteko alderdiek gidatu zituzten gerra mugimenduak. Ez zen aginte bateratu bat egon eta gatazka gogorrak izan zituzten, batez ere anarkisten eta abertzaleen artean.
Bereizgarriak: Errepublikazaleen aldeko bandoan handia izan zen antolakuntza eza eta soldadu eta bitarteko gutxi izan zuten ondo entrenatutako erreketeei aurre egiteko.
Teknika: Lubakietako borrokak nagusitu ziren guduetan, hango orografia menditsua aproposa baitzen horretarako.
Bukaera: Donostian anarkistek hiria etxez etxe defendatu nahi zuten; abertzaleek, berriz, defendatu ezin zitekeela ikusirik, joan egin nahi zuten. Azkenean, irailaren 13an, nafarrek Donostia hartu zuten eta Gipuzkoa tropa nazionalen esku geratu zen. Erreboltariek Iruni eraso zioten, mugako bidea moztu nahian. Ondoren, mendebalderantz jo zuten, Bizkai aldera.
Agintea: Bigarren faserako Autonomia Estatutua onartuta zegoen, jada, eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen gerra. Aldi berean, Ertzaintza sortu zen, txanpona egin zuen…
Taktika: Hasiera batean frankisten presioa lasaitu egin zen, Madrilgo frontera bildu baitzituzten indar guztiak; bitarte horretan Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostea sortu ahal izan zuen, Bilboko babesak gotortu zituen eta kontraerasoari ekin zion Araban. Aginte errepublikarrak laguntza eskasa eskaini zion.
Baliabideak: Erreboltariek Madrilen porrot egin ondoren, 1937ko udaberrian guda gogorrak hasi ziren eta askoz ere soldadu eta baliabide material gehiago erabili ziren
-
Erreboltariek alemanen Condor legioaren eta brigada italiar baten laguntza izan zuten: 40.000-60.000 bat soldadu, 200 artilleria pieza eta 100 hegazkin.
- Eusko Gudarosteak 40.000 soldadu, 100 artilleria pieza eta bi hegazkin taldetxo, mugikortasun eskasekoak biak.
Teknika: Teknika berri batzuk plazaratu ziren: oinezko soldaduek ekin aurretik, hegazkinek eta artilleriak hartu beharreko lekuak bonbardatu egiten zituzten. Hiri zibilak ere masiboki bonbardatu zituzten –Durango, Gernika-, etsaia guztiz beldurtzearren.
Bukaera: Mola jenerala abioi istripuz hil zen arren, frankistek hego eta ekialdetik eraso zioten Bizkaiari martxoaren azken egunetan. Burdinazko gerrikoari eraso zioten. Frontea desegiteko, Alejandro Goikoetxearen laguntza izan zuten nazionalek, defentsa sistema diseinatzen aritu zen gizona, eta, beraz, gune ahul guztiak primeran ezagutzen zituena. Horri guztiari esker, nazionalak, ekainaren 19an sartu ziren Bilboko hirian.
Santoñako Ituna: Bilbo erori ondoren batailoi nazionalistak, italiarren eskuetara errenditu ziren itun hau sinatuz. Ez zuten gerra materiala suntsituko eta, ordainetan, euskal nazionalistak bila etorriko ziren ontzietan itsasoratu ahal izango ziren. Francok, ordea, ez zuen ituna errespetatuko eta kartzela frankistetan bukatu zuten gehienak.
Ondorioa: Alde egitea lortu zuten euskal nazionalistek eta sozialistek, Agirre lehendakariaren Eusko Jaurlaritzarekin batera, erbestearen aukerari heldu zioten, Frantziara alde eginez. Tokiko eskuinak bostehun bat kide galdu zituen, gehienak karlistak, eta kleroak, berrogeita hamar erlijio-gizon inguru.
Gerraren amaierak ez zuen bakea ekarri,
garaipena baizik:
- Errepublikako gobernu guztiek eginiko legeak baliorik gabe geratu ziren.
- Instituzio demokratikoak, gobernu autonomoak eta erakunde politikoak eta sindikalak desagertu egin ziren.
- Depurazioak bideratu zituzten administrazioan, irakaskuntzan, eta abarretan.
- Erreboltariek preso errepublikazaleak kontzentrazio esparruetan eta kartzeletan sartu zituzten, eta fusilatu egin zituzten haietako asko. Errepublikako gobernuari leial iraun zuten militarrak eta zibilak altxamendu militarra bultzatzeagatik atxilotu eta kondenatu zituzten eta hil egin zituzten haietako asko. Errepublikaren aldekotzat jotako pertsona guztiek diskriminazioa jasan zuten lan alorrean, eta haien seme-alabei ikasi ahal izatea galarazi zitzaien batzuetan.
- Debekatu egin ziren gaztelaniaz egiten ez ziren kultura agerraldi guztiak.
- Gobernu errepublikarrari emaniko laguntzagatik, Francok bertan behera utzi zuen Kontzertu Ekonomikoa Bizkaian eta Gipuzkoan.
- Euskal Herrian, eliza ere errepresioa jasan izan zutenen artean egon zen. Gerra garaian, erreboltariek 12 euskal apaiz fusilatu zituzten.
- Nafarroa dugu errepresio bereziki gogorra izan zen beste lurralde bat, batez ere euskal nazionalistek eta Herri Frontearen aldekoek indarra zuten aldeetan, Lizarran eta Erriberan esate baterako. Jeneral erreboltaria hil zen arte ezin izan zen zehaztu Nafarroako hilketak benetan zenbat izan ziren.