Cuadro de texto:

Historia1- programazioa

OHARRA: Gaiak Internet Explorer-en ondo ikusten dira eta FIREFOX-en ez!

website stat

Atzera

 

Atari nagusia

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo       

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Atzera

 

Atari nagusia

Historia2

Ekonomia eta Enpresa2

Historia1

Psikologia1

Helbideak

Nire perfila

Argazkiak

Kaxondeooooooo       

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

Mundu Garaikidearen Historia

HELBURUA

  • Munduko Historia Garaikidearen atal garrantzitsuak ezagutzea izango da lehenengo helburu, XIX. mendetik hasita munduan gertatu izan diren gertaerak eta prozesuak ezagutu, aztertu eta ulertzea. Datorren urtean emango den Espainia eta Euskal Herriko Historia Garaikiderako oinarri finko batzuk lortzea nahiko genuke.

  • Ikasteko teknika bat hartzea izango da helburu nagusienetakoa eta eskemak egin eta erabiltzea.

  • Andres Urdaneta ordiziarraren irudia lantzea; Historia Garaikidean kokatzen ez den arren, berak aurkitutako itzulbidaiaren ondorioak gaur egun arte luzatu direnez, gure herrian jaiotako pertsonaia hori ezagutzea eta munduak kokatzea.

Helburu orokorrak

  • Mundu garaikidearen historiari dagozkion gertakari aipagarriak denboran eta espazioan behar bezala lekutuz azaldu eta aztertzea, historiaren prozesuan duten esanahia eta orainaldiarekiko ondorioak baloratuz.

  • Azkenaldiko historia itxuratzen duten ekonomia, demografia, gizarte, politika eta kulturari dagozkien prozesu nagusiak ulertu, ezaugarri adierazgarrienak antzemanez eta osagarri izan dituzten faktore anitzak aztertuz.

  • Historiografiak finkatutako oinarrizko kontzeptuak eta terminologia behar bezala erabiltzea eta arakatze eta laburbiltze lanak burutzea, informazioa aztertu eta iturburu eta historialarien zeregina baloratuz.

  • Gizarte arazoen aurrean, giza eskubideak eta bakea, ingurugiroaren babesa eta ezberdintasuna bere alderdi guztietan ukitzen dituzten horien aurrean batez ere, sentsibilitatea eta erantzukizunaren zentzua garatzea, jarrera demokratiko, tolerantziazko eta partaidetzazkoak hartuz.

  • Gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz.


EDUKIAK

Kontzeptuzko edukiak

Andres Urdaneta

1. multzoa: mundu garaikidearen eraikuntza

1.       gaia: Industri iraultza

2.       gaia: Erregimen Zaharraren krisia

3.       gaia: Iraultza burgesak eta mugimendu nazionalak

4.       gaia: XIX. mendeko gizartearen aldaketak eta Langile Mugimendua

2. multzoa: Inperialismo garaia

5.       gaia: Bigarren industri iraultza. Inperialismoa (egin gabe)

6.       gaia: Lehen Mundu Gerra

7.       gaia: Errusiako iraultza. SESB

3. multzoa: Europaren Hegemonia amaitu

8.       gaia: Hogeita hamarreko hamarkadako krisia (egin gabe)

9.       gaia: Demokraziak eta totalitarismoa (1919-1939)

10.   gaia: Bigarren Mundu Gerra

4. multzoa: mundua 1945etik aurrera

11.   gaia: Gerra Hotzaren garaia

12.   gaia: Deskolonizazioaren garaia

13.   gaia: Gizarte eta Kultura: milurteko berrirantz

14.   gaia: Oraintsuko historia

 

Prozedurazko edukiak

  • Mundu mailako arazo ekonomiko, sozial eta kulturalak aipatzea, eta horien kausa, eboluzio eta litezkeen ondorioei buruzko azalpenezko hipotesiak formulatzea.
  • Aldakuntza prozesuren batean eragina izan dezaketen faktoreak aztertzea, beren garrantzia baloratuz, eta maila guztiak barne hartuko dituen ikuspegi orokor batean bilduz.
  • Iraunaldi luze eta laburreko kausak eta gertakari historikoetan, gatazka eta prozesuetan esku hartzen duten norbere eta taldeko motibazioak antzeman eta elkar bereiztea.
  • Hainbat sistema ekonomiko, sozial, politiko eta kulturaletan antzekotasunak eta ezberdintasunak alderatu eta aztertzea eta sistema horiek irautearen edo aldatzearen arrazoiak azaltzea.
  • Egunerokotasunean erabiliz, aurrerapen digitaletara hurbiltzea.
  • Dokumentu historikoetara eta adibide errealetara hurbiltzea.
  • Bakarkako lanak egitea, gero denon eskura egongo den euskarazko materiala sortuz: liburutegiaren antolaketa, genealogia arbola egitea, kontzeptuen euskarazko hiztegia osatzen laguntzea…
  • Aurkezpenak egiten ikasteaa, bai taldeari eta bai adinez txikiagoak diren ikasleei.

Jarrerazko edukiak

  • Lehen eta bigarren mailako iturburuak erabili eta interpretatzerakoan zehatza eta objektiboa izatea.

  • Baliabiderik ez duten herrialde, eskualde eta pertsonekiko enpatia eta elkartasuna erakustea, eta taldeen edo norbanakoen zapalkuntza eta ustiapena gaitzestea.

  • Injustizia eta desberdintasun egoerez jabetzea eta baztertutako sektoreekiko laguntzazko jarrera hartzea.

  • Gureak ez bezalako ideiak eta ohiturak dituzten pertsona, gizarte eta herrialdeekiko enpatiazko eta tolerantziazko jarrerak garatzea, aniztasuna eta desberdintasuna  aberastasun gisa baloratu eta ulertzea, eta gatazkei irtenbide emateko bide gisa tolerantzia eza eta gerra gaitzestea.

  • Giza eskubideak positiboki baloratu  eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea.Aurrerapen digitalen garrantziaz jabetu eta erabilera orokortu.

  • Jakinmina piztu, kontzeptu eta pertsonaien inguruko ezagutza nahia zabaldu.

  • Partaidetza aktiboa sustatu, denon artean egin eta ikasi dezakegun ideia barneratuz.

  • Denon eskura egongo den euskarazko materiala sortzearen garrantziaz jabetzea.


Funtzionamendua eta metodologia

  • Apunteez osatutako liburuxkarekin funtzionatuko dugu.

  • Aldi berean, apunte horiek interneten zintzilikatuta egongo dira, edonork etxetik kontsulta ditzan eta, pixkanaka, osatzen joango gara.

  • Ikasteko teknika bat eman nahi zaie ikasleei eta horregatik lanketa sistematizatu bat jarraituko da:

    • Gaiaren aurretik irakasleak aurkezpen bat egingo du proiektorean.

    • Irakasleak apunteen hasieran eskema bat txertatu du.

    • Irakaslea eskemaren zati bakoitza liburuan non kokatzen den joango da esaten eta, beti eskema jarraituz, galdera bakoitzaren xehetasun nagusiak zabalduko ditu; ikasleek fosforitoz markatuko dute liburuan: “super azpimarratu esaten zaiona. Hemen lehenengo ikuspegi orokor bat eman nahi zaie.

    • Irakasleak, beti liburua jarraituz, zabaldu egingo ditu xehetasunak eta ikasleek fosforitoz markatuko dute liburua: “azpimarratu” esaten zaiona. Hemen bigarren ikuspegia eman nahi zaie, gaira hurbildu eta liburuan kokatuz.

    • Irakasleak elkarrizketa sustatuko du, galderak egin, hainbat gauza komentatu…  eta ikasleek arkatzez hartuko dituzte apunteak alboan edo post-it batean. Hemen hirugarren ikuspegia eman nahi zaie eta benetako mamia hartzea dugu helburu.

    • Galdera guztiak horrela landu eta gero, gaia bukatzen denean, irakasleak gai osoa errepasatuko du, ideia nagusiak bilduz. Laugarren errepasoa dugu hau.

    • Hau egin eta gero, “abisatu gabeko kontrola” dator, ondo baino hobeto abisatuta geratzen dena, gaia bukatzen den bezain laster egingo baita (Hori bai, astelehenetan ez!). Oinarrizko kontzeptuak hartu diren ala ez aztertzea da helburu. Galdera motzak izango dira, irakasleak azkartasunez zuzendu ahal izango dituenak. Helburuak: Irakasleak gaia gelan noraino ulertzen den jakin ahal izatea, azken errepaso bat ematea, ikasleek azken eguneraino gaia irakurri gabe ez izatea… Irakasleak kontrolak zuzendu eta gero, gaizki ulertutakoak berriro argituko dira. Kontrol honek ez du inongo kontabilizaziorik azken notan, eta pizgarri bezala erabiliko da, ikasleak ikastera motibatzeko, hemen agertutako hainbat galdera azken azterketan jarriko baita. Kontrol hau ebaluazioan baino gehiago gaiaren hausnarketan sartzen da.

  • Arlo teorikoa landu eta gero pelikulak landuko ditugu (“landu” esan dut) eta, horretarako, egun batean bi segidako orduak erabiliko ditugu. Ondoren gaiari buruzko elkarrizketa egingo dugu berriro. oso egokia izan ohi da.

  • Azterketan ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartzen ahaleginduko gara. Galdera motzak izango dira, baina baita luzeak ere; hauetan ikasleak gai bat garatzeko gaitasuna erakutsi beharko  du. Errazteko, azterketan liburuan izan dituen eskemak erabili ahal izango ditu, nahi izanez gero, ildo horri jarraituz. Galdera motzen artean aurrez kontroletan agertu direnak ere sartuko dira. Aurrez azterketa eredua emango zaio.

  • Ebaluazioa ez badu gainditu, errekuperazioa egin beharko du. Hau ere ez badu gainditu, irakaslearekin adostutako beste aukera batzuk izan ditzake.

  • Nota igotzeko: Kurtso bukaeran azterketa finala egin beharko du.


DENBORALIZAZIOA

o 1. ebaluazioa: 1-2-3

o 2. ebaluazioa: 4-5-6

o 3. ebaluazioa: 7-8-9-10-11 


Erabiliko diren BALIABIDEAK


EBALUAZIO irizpideak

  • Ebaluazio bakoitzean planifikatutako gaiak sartuko dira azterketan.

  • Azterketak 8 puntu balioko ditu eta beste bi puntuak lanen bidez edo kontrolen bidez lortuko dira. Kurtsoan zehar eta norbanaka joango gara zehazten egin beharreko lanak.

  • Azterketan, ebaluazio bakoitzean landutakoaren araberako galderak egingo zaizkio. Aurrez eredua emango zaio. Beti sartuko dira kontroletan azaldutako galderak. Ebaluazioak ez dira lotuko eta bakoitzak bere nota eta materia mantenduko du Ez Ohiko frogara arte.

  • Errekuperazioak: Azterketa hau egin aurretik ikasleak irakaslearekin bereziki landuko du eta, hainbat kasutan, azterketa adostu ere bai. Gainditu den ala ez adieraziko da soilik, beraz, 5 edo Gu dira aukera bakarrak. Norbaitek nota nahiko balu, finalera aurkeztu beharko luke. Errekuperaziora joaten den ikasleari ez zaio lanen kontabilizaziorik egingo eta azterketa gainditzea eskatuko zaio.

  • Berez, gai hau, etengabea omen da, baina kurtso osoko azterketa final bat ez litzateke ikasle askorentzat erraza izango. Ikasturte hauetan ikasleek oso lanpetuta ibiltzen direnez, nota nahi dutenei bakarrik jarriko zaie azterketa final hori.

  • Ebaluazio bakoitza zenbaki batez baloratuko da. kurtso bukaerako batez bestekoa egiteko, hiru zenbakien batez bestekoa egingo da eta, zenbaki osoa ez balitz aterako, gorantz borobilduko litzateke. Finalaren bidez igo daiteke, soilik.

  • Irakasleak kasu bereziak aztertzeko ahalmena gordetzen du bere esku.


Bibliografia

 

Principal | Arriba | Historia1- programazioa | Historia1- edukiak | Aurtengo Pelikulak Batxi1ean | Historia Presentazioak

Azken aktualizazioa: 2008-09-14 10:57