|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño |
|
 
9.
Demokraziak eta totalitarismoa
9.1.
Demokraziak eta diktadurak gerra arteko aldian
Bi mundu gerren arteko aldian (1919-1939),
Europan hasieran sistema demokratikoak ezarri ziren.
Hogeiko hamarkadan sinaturiko nazioarteko akordioek, itxuraz behintzat, bake iraunkorraren oinarriak finkatu zituzten.
Hala eta guztiz ere, hamarkadaren erdialdetik, estatu demokratiko asko krisian sartu eta diktadurak ezarri zituzten.
9.1.1.
Demokraziaren gorakada eta krisia
Demokraziak ugaritzen: Lehen Mundu Gerra amaitu
zuten bake itunen eraginez, Europan estatu berriak
sortu ziren eta nazio independenterik gehienetan erregimen nagusia
demokrazia izan zen. Gizonezkoen sufragio
unibertsala ere estatu askotan hedatu zen eta,
herri batzuetan, emakumeen sufragioa ere
ezartzen hasi ziren.
Demokrazia ez dena
-
Demokrazia zalantzan jartzen
zuten joera ideologiko batzuk ere agertu ziren eta sistema
parlamentarioa kritikatzen zuten, estatuaren batasuna ahultzen
zuelako. Alemanian, Frantzian eta Italian ikus dezakegu hau.
-
Ideologia nazionalista eta autoritario horien beste aldean
ezkerreko muturra zegoen;
horiek Errusiako iraultzaren adibideari jarraituz, "proletarioen
diktadura" ezartzea aldarrikatzen zuen. Alderdi
komunistak ziren, alderdi
sozialistetatik ateratakoak; horrek ezkerreko marxismoaren
zatiketa eragin zuen eta langile mugimendua ahuldu egin zen.
Demokrazien gainbehera
Mussolini
Italian 1922an, Primo de Rivera
Espainian 1923an, eta
Portugalen, Grezian, Polonian eta abar ere bai. Ondorio
izugarriak izango dituena Alemaniakoa
izango da.
Erregimen
demokratikoek herririk garatuenetan soilik iraun zuten: mendebaldeko eta
iparraldeko Europan, Ipar Amerikan, Australian eta Zeelanda
Berrian.
9.1.2.
Mendebaldeko demokraziak
Frantzia
Politika
-
Ezegonkortasun politikoak
(1932 eta 1934 bitartean 5 gobernu izan ziren!) eta
krisi ekonomikoaren ondorioek parlamentuen aurkako
taldeak sortzea erraztu zuen.
-
Muturreko eskuinak
istilu larriak eragin zituen herrian, eta, horren
eraginez, ezkerreko muturreko indarren erreakzioa iritsi
zen; horrela,
Fronte Popularra
sortu zen, hau da, faxismoaren aurkako aliantza. Fronte
Popular honek irabazi zituen 1936ko hauteskundeak.
-
Langileen aldeko hobekuntzak
dekretatu ziren gizartean eta lanean; baina gobernu
horrek bi urteko iraupena baino ez zuen izan, eta gero,
Fronte Popularra deseginda geratu zen.
Erresuma Batua
AEB
-
Kontserbadoreak:
Ekintzarik nabarmenena
Lege lehorraren
promulgazioa izan zen, alkoholdun edarien kontsumoa debekatuz.
Beste bereizgarri bat langile
mugimenduaren jazarpena
eta ezkerreko erakundeen marjinazioa izan ziren.
-
Bakartasuna:
Hogeiko hamarkadan, nazioarteko bakartzerako joera nagusitu zen:
-
Ez zuten Versailleseko ituna berretsi.
-
Nazioen Elkartetik kanpo
geratu zen. -
Inmigranteei sarrera mozten
hasi ziren.
Ekonomia
-
Gerra Handiaren ondoren,
munduko potentzia ekonomiko
nagusi izan ziren eta hogeiko hamarkadako oparotasunak
indartu egin zuen nagusitasun hori.
-
Baina
1929ko krisi sakonak
kontsumismoaren bukaera ekarri zuen eta gauzak asko
aldatu ziren.
-
Urte horretatik aurrea, AEB politika sozial
progresista
baterantz jo zuten, 1932ko hauteskundeetan, Roosevelt
presidentearekin gauzatuko zen.
9.1.3.
Alemania Weimar errepublikaren garaian
Aurka:
1918ko azaroaren 9an,
Alemaniako Errepublika
aldarrikatu zen. Baina errepublika horrek aurkaritza
bikoitzari egin behar izan zion aurre.
-
Espartakistek,
iraultza boltxebikea sustatu zuten, baina iraultza horiek ez
zuten arrakastarik izan eta buruzagi nagusiak (Roxa
Luxenburg
eta
Karl Liebknecht)
hil zituzten. Harrezkero, Alemaniako alderdi komunista indartsua Errepublika
berriaren aurkakoa izan zen.
-
Eskuina
ere Errepublikaren aurkakoa zen, gobernari
demokratak traidoreak zirelakoan, Versaillesko
Ituna sinatu zutelako.
Weimar Errepublika :
Izen hori jarri zioten Alemaniako erregimen demokratikoari,
Konstituzio berria hiri horretan idatzi
zelako.
Arazoak:
Oinarri politiko mugatua
zeukan (zentrokoak eta
sozialdemokratak) eta arazo oso larriei
egin behar izan zien
aurre:
.
1922 eta 1923ko hiperhinflazioa.
1929ko krisi ekonomikoa
eta
langabeziaren igoera.
Hauteskundeak:
Krisi ekonomikoari krisi politikoa erantsi zitzaion:
,
alderdirik erradikalenek (naziak eta
komunistak) botoen herena lortu zuten.
1932ko hauteskundeetan botoen erdia.
1933:
Nazien alderdiko buruzagia; Adolf Hitler kantzelari
izendatu zuten, eskuineko eta zentroko alderdiek lagunduta,
horien ustez nazismoa euren aliatua baitzen komunismoaren
aurkako borrokan. Kontserbadoreek beranduegi
ulertu zuten naziek ez zutela agintea utziko.
9.1.4.
Nazioarteko distentsioa hogeiko hamarkadan
Kalte ordainak :
Hogeiko hamarkadan sinaturiko nazioarteko itun batzuek
behin-behineko bakearen oinarriak ezarri zituzten. Baina
estatuen arteko harremanak gauza batek oztopatzen zituen:
Alemaniak Versailleseko itunean jasotakoaren arabera
ordaindu
beharreko kalte ordainak.
Zama ekonomiko ikaragarri horrek ondorio oso txarrak izan zituen
Alemaniako ekonomian. Kasurik larriena, izan ere, frantsesek
Ruhr ibaiaren arroa okupatzea izan zen, Alemania zorrak
ordaintzera behartzeko. Herriaren hondamendia osoa zen, eta,
horrela,
ezinezkoa zen
ordaintzeko ezarritako epeak betetzea.
Berrikuspena:
Alemaniaren egoera ekonomiko horren eraginez,
kalte ordainen
berrikuspena
egin zen. Bi planek,
Dawes planak
eta
Young planak
murriztu egin zituzten Alemaniak ordaindu beharreko zenbatekoak.
NE:
1926an,
Alemania Nazioen Elkartean onartu
zuten.
9.2.
Demokraziaren porrota. Faxismoa
9.2.1.
Faxismoaren ezaugarri nagusiak
Gerra arteko
joera politikoak:
Europan 3 gertaera politiko nagusi izan ziren:
Lehenengo biak elkarri lotuta daude, demokrazien
gainbeherarekin batera faxismoaren eta diktaduren
hedapena iritsi baitzen.
Faxismoa:
Hitza
Mussolinik 1919an sortutako
erakunde politikotik
dator: Fasci Italiani di Conbattimento. Izen hori antzeko
esperientziei ere aplikatu zitzaien, eta, azkenean,
horren bidez,
Mussolinik sortutako erregimenaren eta mugimenduaren
antzekoak izendatzeko
erabili zen.
Bereizgarriak:
-
Nazionalismo erradikala,
sarritan gerraren bat galdu duten herrien
nazionalismoa izaten da, edo eurei dagokiena ez
lortzeagatik haserre dauden herrien nazionalismoa.
Italiaren kasuan, faxismoa Gerra Handian eurek nahi
zutena ez lortzearen ondoriozko haserrean oinarritu
zen; Alemaniaren kasuan, bestalde, Versailleseko
itunak sortutako haserrean euskarritu zen. Muturreko
nazionalismo horren hurrengo pausoa
inperialismoa
zen.
-
Faxismoa
parlamentuaren eta liberalismoaren aurka
agertzen da. Bere ustez, sistema demokratikoek
herritarren arteko banaketa sustatzen dute, eta,
horrenbestez, herriaren ahultasuna dakarte.
Indibidualismo liberalaren aurrean, faxismoak
gizabanakoaren otzantasuna bultzatu
eta horrek
askatasuna ukatzea
sustatzen du. Ideologia horren arabera, gizabanakoak
Estatu diktatorialaren menpe daude, eta Gobernua
elite batek zuzendu behar du.
-
Ideia horietan oinarrituz, faxismoaren printzipiorik
larriena sortu zen:
arrazismoaren justifikazioa,
hau da, lehenengo eta bigarren mailako pertsonak
egotearen justifikazioa.
-
Faxismoa
ez da arrazoiaz eta intelektualez fidatzen,
eta herrien sentimenduetan eta fanatismoan
euskarritzen da.
-
Kezka sozialak ere baditu, eta
buruzagirik gehienak herri xehekoak
dira, baita militanterik gehienak ere.
-
Faxismoak
buruzagitza absolutuaren alde egin zuen
eta buruzagiaren indarra horren nortasunaren gurtzan
oinarritzen zen, eta, horretarako, propaganda eta
edozein kritikaren debekua erabiltzen zituen.
9.2.2
Italia Gerra Handiaren ostean
Arazoa:
Nahiz eta aliantza garailearen barruko kidea izan,
Italia
haserre
irten zen Gerra Handitik. Gerran sartzeko era guztietako
promesak egin zizkioten arren, lurralde hedapenari buruz
zituen
itxaropenak ez ziren bete.
Biztanlerik gehienek galdutako gizakiek eta materialek
ez zutela beharrezko konpentsaziorik jaso uste zuten.
Krisiak:
Krisi
moral horrekin batera, egoera politikoa, ekonomikoa eta
soziala oso larria
ziren eta horrek sistema demokratikoaren aurkako
kritikak eragin zituen.
Egoera
ekonomikoa oso txarra
zen, eta, soldatek produktuak eskuratzeko ahalmena
galtzean, langabeziaren gorakada ere kontuan hartuta,
langileak eta sindikatuak protestatzen hasi ziren.
Italian, 1919an eta 1920an, grebak, hirietako
altxamenduak, fabriken okupazioak, landa inguruko lurren
okupazioak eta matxinadak egon ziren. Gizartearen
barruko krisia gero eta handiagoa zen, eta ehunka
hildako egon ziren langileen eta polizien arteko
gatazketan.
Alkandora
Beltzak:
Benito
Mussolini,
sozialista izandakoa, Italiak Gerra Handian parte
hartzearen aldekoa zen. 1919an Fasci Italiani di
Combattimento izenekoa sortu zuen eta alderdi horretako
kideei, janzkeraren kolorea zela-eta, "alkandora
beltzak"
esaten zieten. Hasieran, Mussoliniren ideiek oihartzun
mugatua izan zuten baina alderdiko militanteak, "eskoadrakoak",
oso aktiboak ziren ezkerreko mugimendu sozialen
(sozialistak eta komunistak) aurkako gatazketan, eta
eraso bortitzak egiten zituzten grebalarien,
manifestarien eta ezkerreko egoitza sindikalen nahiz
politikoen aurka.
Nagusiak:
Errusiako Iraultza sorberriaren adibideak eta langileen
mugimenduak
beldurra
eragiten zuen erdiko eta goiko klaseetan eta, horien
ustez, eskoadrakoek tresna egokia osatzen zuten langile
mugimendua geldiarazteko eta ordena publikoa
berrezartzeko.
Alderdi
Nazional Faxista:
1921ean, fascio zeritzenetatik Alderdi Nazional
Faxista sortu zen, muturreko programa politikoarekin eta
alderdi horrek berehala lortu zuen patronalaren
finantziazioa eta erdiko klaseen laguntza politikoa.
9.2.3.
Mussolinik agintea eskuratu
Erromako Martxa:
Alderdi faxistaren indarra gero eta handiagoa zela
ikusita, eta gizarte talde indartsuen laguntzak kontuan
hartuta, Mussolinik agintea eskuratzeko mehatxua egin
zuen. 1922ko urriaren amaieran, militanteek
Erromako martxa
egin zuten, Gobernua ordena segurtatzeko gauza ez zela
eta Italiako politikari berriak behar zirela esanez.
Gobernua faxisten ekintzei aurre egiten saiatu zen,
baina Viktor Manuel III.ak ez zion horretarako baimenik
eman. Hori ikusita, Gobernuak dimititu egin zuen, eta
erregeak
Mussolini lehen ministro
izendatu zuen. Mussolinik, agintea eskuratzeko
prozesuan, Koroaren eta Armadaren babesa izan zuen.
Demokrazia:
1924 arte, Mussolinik
itxuraz
legalitate demokratikoa mantendu egin zuen, baina
apurka-apurka, diktadura bihurtzen
ari zen.
Matteotti:
1924an hauteskundeetarako deia egin zuen eta botoen %65
lortu zuen. Matteotti
diputatu sozialista
zen eta zenbaketaren faltsukeria
salatu
zuen. Handik egun batzuetara, bahitu eta hil egin zuten.
Horrela, faxismoari gero eta oposizio gutxiago egingo
zitzaion.
Ezkerreko protestei erantzuna:
Ezkerraren protestaren ondorioz, Mussoliniren posizioa
kolokan geratu zen, baina horrek, berriro ere,
erregearen babesa izan zuen. Mussoliniren erantzuna bere
agintea indartzea izan zen, eta, prozesu horren
ondorioz, 1926an
diktadura finkatu
zuen: alderdi politikoak abolitu, prentsan zentsura
gogorra ezarri eta aurkari politikoak jazarri egin
zituen.
Estatu faxistaren oinarriak:
-
Estatu totalitario
izena eman zion, guztiena eta guztientzat zelako.
-
Liberalismoa eta
marxismoa baztertuz,
hirugarren bidea
izan nahi zuen.
-
Erromatarren Inperioaren herentzia historikoa
berpiztu zuen, Italia berriaren handitasunaren
erakusgarritzat, eta aginte absolutuaren iturburua
izan zen.
-
Ducek beti dauka arrazoia
zen irizpide
eztabaidaezina.
Alderdi Nazional Faxistaren tresnak
-
Erakunde faxistak Estatuko erakunde bihurtu ziren
eta administrazio osoa kontrolatu zuen, beste
alderdi batzuetako militanteak eta aldekoak bertatik
urrunduz.
Alderdia eta Estatua nahasi egiten ziren.
-
Propaganda
indartsuaren eta
hezkuntza
kontrolatzearen bidez, faxisten idealak gazteen
artean zabaltzen zituzten.
-
Erakunde berrien eraginez, herritarrik gehienak
gazteriari, kirolari, aisialdiari eta abarri
lotutako
erakundeetan sartzen ziren.
-
Ados ez zeudenak
jazarri
egiten zituzten, polizia politikoaren edo auzitegi
berezien bitartez, eta, azkenean, espetxean sartzen
zituzten, edo urruneko eskualdeetara edo erbestera
bidali.
9.2.4.
Faxismoaren lana
Legitimatu nahia:
Faxismoak gizartearen onespena lortu nahi
zuen, herrian adostasun zabala zuten neurriak ezarrita.
Mussolinik Italiako herriaren aurrean bere burua
legezkotzat hartzea nahi zuen, hobekuntza ekonomiko
handiak eragiteko moduko kudeaketa eraginkor baten
bidez.
Ekonomia
aplikatu
zuen, Italiak galdutako handitasuna berreskuratzeko
asmoz: autobideak, eraikin handiak, eskualde
osasungaitzen saneamendua, trenbide sarea hobetzea,
hiriak egitea (adibidez, Latina), eta abar.
Industria sustatu
zuen, atzerriko lehiaren aurkako babes neurriak eta
autarkia eta
bertako produkzioaren garapena aplikatuz.
Hala eta guztiz
ere, bizi-mailak behera eta langabeziak gora
egin zuen.
Gizartearen arloan
-
Korporatibismoa, hau da,
nagusien eta langileen arteko
adostasun doktrina.
Estatua gatazken bitartekaria zen, eta, horrela, bi gizarte indarren arteko liskarrak gainditu
nahi zituen.
-
Egia esan,
korporatibismo hori dela medio, langileen klasea
ekintza sindikalik gabe
geratu zen.
-
Hala ere,
erregimen faxistak langileen artean ospea lortzea
ahalbidetu zioten neurri sozialak sartu zituen:
gizarte segurantza, laneko oporrak,
aisiraldiako jardueretan ziharduten erakundeak
eta abar.
Letraneko Itunak
-
Faxismoaren
lehenengo arrakastetariko bat Vatikanoarekin
1929an Letraneko Itunak sinatzea izan zen. Akordio
horien bitartez, 1870ean, Italiako erreinuak
Eliz Estatuak okupatu zituenean
piztutako Italiarekin eta Vatikanoaren arteko
liskarrak amaitu ziren.
Letraneko Itunetan,
Aita Santuari Vatikanoko estatu berrian
zeukan subiranotasuna onartu
egiten zitzaion.
-
Gainera, Elizari lurraldea galtzeagatik konpentsazio
ekonomikoa ematen
zitzaion eta hezkuntzan
eginkizun garrantzitsua onartzen zitzaion.
-
Akordio horri
esker, Mussolinik italiar katoliko asko
bereganatu zuen.
-
Hala eta guztiz ere,
popolari
zeritzenen alderdi katolikoa erregimenaren kontra
zegoen, eta Mussolinik euren aurka eskoadretakoak
bidaltzeko mehatxua egin zuen, baldin eta Vatikanoak
erakunde katolikoen kritikak amaitzen ez bazituen.
Balorazioa:
Hogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, diktadura
faxista sendo finkatuta
zegoen, eta Mussoliniren nazioarteko politika herri askok
onartzen zuten. Baina Italiaren betiko ahultasun
ekonomikoa ez zen
gainditzea lortu eta herrilan handien eta
erregimanerekiko atxikipen adierazpen zaratatsuen
atzean, herri atzeratu eta garapen ekonomiko
urrikoa ezkutatzen zen.
Muga horiek handik urte batzuetara geratu ziren agerian,
Italia Bigarren Mundu Gerran sartu zenean.
9.3. Nazismoa
9.3.1.
Hitler eta nazismoa
Alderdia:
Alemaniako
Langileen Alderdi Nazional Sozialista
(alderdi
nazia)
1920an sortu zen eta
eskuineko mutur nazionalistaren
barruan zegoen.
Adolf Hitler
alderdiko buruzagi nagusia izan zen, 1921etik aurrera.
Kolpea:
1923an,
naziak
estatu kolpea
ematen saiatu ziren, baina ez zuten arrakastarik lortu.
Hitlerrek
bost urteko kartzela zigorra
jaso zuen, nahiz eta espetxean bederatzi hilabete soilik
igaro.
Nire borroka:
Kartzelan egon zen bitartean,
Mein Kampf
(Nire
borroka)
liburua idatzi zuen, bere ideia politiko nagusiak
laburbiltzen zituen liburua:
.
Arrazismoa.
Antisemitismoa.
Espantsionismoa. Nazio alemaniarraren
iraupenerako beharrezkoa zen bizi espazioaren konkista.
Liberalismoaren mesprezua eta sozialismoarekiko
nahiz komunismoarekiko gorrotoa.
Estatu zentralizatua.
Buruzagi karismatikoa: Führerra.
Arrakasta:
Hogeiko hamarkadan alderdi nazia gehiago ezagutzen zuten
Asaltoko Atalek komunisten, sozialisten eta juduen aurka
aplikaturiko bortizkeriagatik, hauteskundeetan ateratako
emaitzegatik baino. Baina 1929ko krisi ekonomikoaren
ondorioz, nazismoak gero eta atxikipen gehiago lortu
zuen. Atxikipenik gehienak
erdiko klaseetan
lortu zituen, krisi ekonomikoaren ondorioz klaseok
hondamendian baitzeuden. Langileen eta burgesiaren
artean ez zuen atxikipen handirik lortu, azken horrek
alderdia eta horren buruzagia gorrotatzen zituelako,
baldarrak zirelakoan, baina
ezkerraren aurkako tresna erabilgarritzat
hartzen zituen. Hala eta guztiz ere, industrialari
handien artean nazismoak
laguntza ekonomiko
garrantzitsuak lortu zituen.
9.3.2.
Hitlerrek agintea lortu
Bi urte
bete baino lehen, 1933 eta 1934 bitartean, Hitlerrek Alemaniako
erregimen demokratikoa
diktadura
bihurtu zuen:
-
Errepublikako presidenteak kantzelari izendatu zuen; Hitlerren lehenengo
gobernuan, ministro kontserbadoreen gehiengoa zegoen, eta
naziek
bi
ministerio soilik
izan zituzten, baina horietako bat oso garrantzitsua:
Barne Ministerioa.
-
Gobernu berriak
hauteskunde orokorretarako deialdia egin zuen berehala.
Hauteskunde kanpainan,
su
eman zioten Parlamentuaren (Reichstag) eraikinari.
Horren errua komunista holandes bati leporatu zioten, eta,
horren eraginez, oposizioaren aurkako kanpaina bortitza hasi
zen, batez ere alderdi komunistaren aurkakoa, alderdi
horretako militante asko atxilotuz. Gaur egun badakigu sua
naziek eurek piztu zutela.
-
Otsailaren 28an,
Nazioa eta Estatua Babesteko Dekretua
promulgatu zuten, eta horrek aginpide handia eman zien
poliziei. Horixe izan zen Hitlerren diktaduraren lehenengo
legea.
-
Martxoaren 23an,
Parlamentuak
erabateko aginteak
eman zizkion Hitlerri lau urterako. Diktaduraren bigarren
legezko oinarria izan zen. Ezkerreko alderdi politikoak
debekatu eta alderdi moderatuak deseginda geratu ziren.
1933ko ekaineko lege batean,
alderdi nazia baimendutako bakarra
izan zen.
-
Hitlerren aginte
absolutua finkatzeko hurrengo urratsa
langileen bizi baldintzak hobetzearen aldeko buruzagi naziak
ezabatzea
izan zen; horrela buruzagi kontserbadoreak, industrialariak
eta Armada pozik gelditu ziren 1934ko ekainaren 30ean
labana luzeen gaua
izan zen eta Asaltoko Ataletako 300 kide eta Hitlerren
aukari batzuk hil zituzten.
-
1934ko abuztuan,
Hindenburg presidentea hil zen
eta
Hitlerrek
bere gain hartu zituen kantzelariaren
eta presidentearen eginkizunak.
Ordutik aurrera, aginte absolutua izan zuen. Alemaniako
Demokraziaren heriotza izan zen.
9.3.3.
Nazien diktadura
Ekintzak
-
Administrazioa
aurkaririk gabe eta alderdi naziaren kontrolpean geratu zen
berehala.
-
Hitler
armadaren buru
bihurtu zen eta ofizialek leialtasun zina egin behar zuten
bere aurrean.
-
Oposizioa ezabatu
eta bertako buruzagiak atxilotu edo erbesteratu egin ziren.
-
1933an, lehenengo
kontzentrazio esparruak
egin ziren, eta, hoietan, oposizio politiko eta sindikaleko
buruzagiak sartu zituzten.
-
Gestapo
zen Estatuaren polizia sekretua eta
SSek
alderdiaren
Asaltoko Atalen ordezko polizia militarra. Biak jardun zuten
askatasun osoz, benetako estatu poliziala ezarriz.
Himmler,
SSen eta Gestaporen burua, Reicheko polizia guztien buru
izendatu zuten.
Antisemitismoa
Ideologia naziaren oinarrietako bat izan zen. Erregimen
berriaren eginkizun nagusienetariko bat arrazaren garbitasuna
bermatzea zen, gutxiengo etnikoak baztertuz, batez ere juduak.
Nazien ustez, Alemaniaren gaitz guztien errudunak juduak
baitziren. Berehala,
juduen aurkako jazarpen sistematikoa
hasi zen:
-
Juduen
saltokien aurkako boikota
egin zen.
-
Judu guztiak
administraziotik nahiz unibertsitateetatik kanpo
gelditu ziren.
-
Nuremberg-eko 1935eko legeek
arioen eta juduen arteko ezkontzak debekatu
zituzten.
-
Ordurako juduek
galduta
zuten
naziotasun alemana.
-
1938ko amaieran, judu batek diplomatiko aleman bat hil zuen
Parisen eta, hilketa hori aitzakiatzat erabilita, juduen
aurkako jazarpen erraldoia hasi zen:
kristal apurtuen gaua.
-
Juduen egoera okerrera zihoan: 1939an, 200.000 juduk inhes
egin zuten Alemaniatik, besteak beste, zientzialari,
pentsalari eta artista aleman onenetariko batzuk: Einstein
zientzialaria, Thomas Mann idazlea eta ospe handiko
artistak. Eta Alemanian geratu ziren 300.00 juduek
holokaustoa
deritzona jasan zuten, Bigarren Mundu Gerran.
9.3.4.
Gizartearen kontrola
-
Berehala egin zen gizarte taldeen banaketa
eta Führerrari obedientzia itsua derrigorrezkoa zen.
-
Hitlerren gazteriak,
sexuaren eta adinaren arabera banatuta, mutilen eta nesken
heziketaz arduratzen ziren; kirola eta jarduera
paramilitarrak, berriz, arioen arrazaren ustezko
nagusitasunaren adierazpenak izan ziren.
-
Sindikatuak desegin ondoren,
Lanaren Frontea
sortu zen; bertan nagusiak eta langileak sartzen ziren, eta
fronte hori Alemaniako langileen mugimendua zorrotz
kontrolatzeko tresna izan zen, mugimendu horrek
errebindikazio tradizio luzea eta sendoa baitzuen.
-
Ekonomia arloan,
nazismoak gizarteak onartzea erraztu zuten arrakasta batzuk
lortu zituen. Ekonomia suspertzeko, dirigismo gogorra
erabili zen,
autarkia
edo buruaskitasun ekonomikoa lortu ahal izateko. Suspertzea,
batik bat
herrilan handietan
eta
armamentu industriaren hazkunde
ikusgarrian oinarritu zen; hazkunde hori militarizazio
berriko politikaren ondoriozkoa izan zen, nahiz eta
Versailleseko itunak politika hori debekatu. Horren ondorioz,
langabezia murriztu
egin zen, eta soldadu kopuruak izandako gorakada handia ere
lagungarria izan zen horretarako. Langileak sindikaturik eta
greba eskubiderik gabe geratu ziren.
-
Nazismoaren berrikuntza nagusietariko bat
propagandaren erabilera
izan zen. Propaganda eta Informazioko ministroa
Goobbels
izan zen, eta horrek komunikabideen erabateko kontrola
zeukan; prentsa, irratia eta dokumental zinematografikoak
erabili zituen, biztanleriaren pentsamendua bateratzeko eta
alderdiaren nahiz Führerraren jarraibideen menpe jartzeko.
-
Kulturaren eta artearen arloko jarduerari ere zentsura
ezarri zitzaion, baita bizitza intelektualari eta hezkuntzari
ere. Gazteria aleman berriak arioa eta nazionalsozialista
izan behar zuen. Juduak eta erregimenaren aurkariak
unibertsitateetatik kanporatu
ziren. Liburu arriskutsuak
liburutegietatik desagertu
ziren; arte modernoko obrak museotatik atera ziren. Alemania
osoan, otzantasun eta
jazarpen erregimena
ezarri zen.
9.4.
Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskadin
9.4.1.
Lehenengo Autonomia Estatutua
9.4.2.
Lehenengo Eusko Jaurlaritza
|