|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereńo
|
|
 
7.
Errusiako Iraultza. SESB
Errusiako 1917ko iraultza XX. mendeko gertaera nagusitariko izan zen, Langileen mugimendu antolatuaren garipena izan zen, mundu osoko kapitalismoaren kontrako lehenengo estatua. Sistema politiko berriari mundu osoko alderdi politikari, erakunde eta pertsona askok jarraitu zioten, gizarte liberala eta kapitalista bidegabea zela pentsatzen zutelako. Beraz, XX. mendean hiru aukera politiko eta sozial ikus ditzakegu:
7.1.
Oinarri ahuleko erraldoia
XX. mendearen hasieran, tsarren absolutismo eta askatasunik
eza, oztopo izan ziren Errusiako bizitza politikoaren
berezko garapenerako eta herriaren modernizaziorako. Errusia
Europako potentzia handia zen; baina, alde berean,
kontinenteko herririk atzeratuenetarikoa ere bai. Kontraesan
horren eraginez, tsarren politikaren aurkako mugimenduak
sortu eta sorrera horrek 1905eko altxamendua eragin zuen,
1917ko iraultza handiaren aurrekaria (tsarren inperioari
amaiera emango zion iraultza).
7.1.1. Ekonomia aurreratua eta gizarte atzeratua (Inperioa, Gizartea, Nekazaritza, Industria)
Inperioa:
Errusiako Inperioa, XX. mendearen hasieran,
munduko potentzia nagusienetakoa
zen. Indar ikaragarria zeukan, baina indar hori
itxurazkoa
baino ez zen. Bertako ekonomia eta gizarte atzeratuaren
ondorioz, Errusia oso urrun zegoen, Belgika edo Britainia Handia
bezalako nazio modernoetatik.
Gizartea:
Gutxiengo txiki batek dirutza izugarriak zituen eta nekazari
eta industria langileen gehiengoa egoera negargarrian bizi zen;
bien arteko diferentzia
oso handia zen. Gizarte arazoetako bat
erdiko klaserik ez
egotea zen, hau da, mendebaldeko herrietan hain ugaria zen
burgesia indartsurik ez egotea; kontuan izan behar da, gainera,
landa inguruko morrontza
oso berandu ezabatu zela.
Nekazaritza:
Lurraren
zati handia jabe gutxi
batzuen esku zegoen: aristokrazia, monarkia, Eliza ortodoxoa eta
lurjabe handiak. Gainera, 1906 eta 1910 bitartean nekazaritza
modernizatzeko erabilitako erreforma batzuek
kulak
izeneko nekazari aberatsei soilik egin zieten mesede.
Industria:
Atzerapen ekonomikoaren ondorioz,
industria garapena
ere berandu
iritsi zen eta enpresarik gehienak atzerriko kapitalen esku
zeuden. 1913an hiru milioi langile baino ez (%5), eta nekazarien
kopurua %80tik gorakoa zen. Egoera negargarrian bizi ziren,
Erresuma Batuko, Belgikako edo Frantziako langileek ehun urte
lehenago bizi izandako egoeran. Fabrika handietan pilatuta
egoteak mesede egin zion ideia
iraultzaileen
hedapenari.
7.1.2. Gatazka politikoak (Agintea, (3), Hirian (2), Landan (2), Industria+intelektualak (2))
Agintea
- XX. mendearen hasieran, Errusiako Inperioa garaiz kanpoko
monarkia absolutua
zen. Kapitalismoa nagusitzen ari zen mendebaldeko munduaren
ondoan, Tsarrak mugarik gabeko agintea
izaten jarraitzen zuen.
- Tsarra errusiar guztien enperadorea zen eta etnia eta nazio ugari kontrolatzen
zituen, burokrazia sendo baten eta polizia ahalguztidunaren
bitartez. Eliza ortodoxoaren agintari nagusia ere tsarra bera
zen.
- Hala ere,
poliki-poliki bada ere, aldaketa sakonak eta absolutismoaren
amaiera eskatzen zuten talde politikoak
sortzen hasi
ziren.
Hirian
- Hirietako
erdiko klase berriak monarkia
parlamentarioa ezarri nahi
zuen, Europako beste herrietan zegoenaren antzekoa.
- Batez ere, Alderdi Konstituzional
Demokrata
KD (kadete)
izenekoan biltzen ziren.
Landan
- Landa inguruan
ere, nekazariak oso haserre zebiltzan eta gehienek lurren jabetza lortu nahi
zuten.
- Nekazarien haserrea
Alderdi
Sozialista Iraultzailearen(SI)
inguruan pilatu zen eta alderdi hori nagusitu zen nekazaritza
eremuetan.
Industria+Intelektualak: Industriako
langileen eta intelektual erradikalen
artean,
marxismoaren ideia iraultzaileak hedatzen joan ziren, eta,
ondorioz, Errusiako
Langileen Alderdi Sozialdemokrata sortu zen. 1903an, bi zati sortu ziren alderdi horretan:
-
Boltxebikeak
gutxiengoa ziren. Ezkerreko marxistak ziren eta buruzagia Lenin
zen.
-
Mentxebikeak
edo sozialista moderatuak gehiengoa ziren. Demokratekiko
lankidetza onartzen zuten, tsarra tronutik kentzeko eta
Mendebaldeko demokrazien antzekoa ezartzeko.
7.1.3. 1905eko iraultza (Krisia, Igande Odoltsua, Erreformak (4))
Krisia: 1902-1903
bitarteko krisi ekonomikoan,
langileen grebak, nekazarien altxamenduak eta ekintza terroristak egon ziren.
Egoera horren eragilea Errusiaren eta Japoniaren arteko 1904ko gerra izan zen.
Pronostiko guztien aurka, Japoniak Errusia garaitu zuen, eta, horren eraginez,
biztanleak haserretu eta 1905eko iraultza
hasi zen.
Igande Odoltsua: 1905eko
urtarrilean, langileen manifestazio baketsua
egon zen, jauregi inperialeraino, tsarrari “babesa eta justizia” eskatzeko, lan
baldintzak hobetzeko eta “guztien berdintasuna eta askatasuna” aldarrikatzeko.
Manifestazioa armekin zapaldu zuten, eta ehunka hildako eta zauritu egon ziren.
Gertaera horri Igande Odoltsua
izena jarri zioten, eta horrek iraultza eragin
zuen. Grebak, matxinadak eta altxamenduak Errusia osoan hedatu ziren, eta
lehenengo sobietak edo langileen ordezkarien kontseiluak sortu ziren, 1917ko
iraultzan eginkizun garrantzitsua izan zuten kontseiluak.
Erreformak: Protesta ekintzei
ezin zitzaienez amaierarik eman, Nikolas II.a tsarrak
erreforma batzuk onartu
zituen:
-
Ordezkarien biltzarra edo
Duma.
-
Lanaren eta gizarte arloko hobekuntzak:
eskubide sindikalak, 10 orduko lanaldia…
-
Baina tsarra liberalismoaren aurka
zegoen, eta boikota egin zion Dumaren funtzionamenduari, eta, handik gutxira,
erreforma politiko guztiak ezabatu zituen. Horrela,
autokrazia itzuli
zen Errusiara.
-
Oposizioak argi ikusi zuen tsarra gobernutik kendu
beharra
zegoela, egoera aldatu ahal izateko.
7.2.
1917ko iraultza
Gerra Handiak tsarraren Errusiaren gabeziak agerian jarri
zituen eta 1917ko otsaileko iraultzak amaiera ekarri zion
tsarraren erregimenari. Zuzendari berriak ez ziren herriko
arazo nagusiak konpontzeko gauza izan, eta horrek boltxebikeen garaipena
eragin zuen, urte horretako urriko
iraultzan.
7.2.1
Otsaileko iraultza (I. Mundu Gerra (4),
Haserrea gora, Manifestazioak, Errepresioa, Duma, Azkenean, Agintea (3), Nikolas II.a) I.
Mundu Gerra
- 1914an,
Errusia Lehen Mundu Gerran
sartu zen, Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin batera. Atzerapen ekonomikoak
eta tsarraren gaitasunik ezak agerian
jarri zuten Errusiak ez zeukala
Alemania eta Austria-Hungaria etsai indartsuak garaitzeko
gaitasunik.
Gerra luzatzearen ondorioz, herria kaosean eta iraultzan murgilduta gelditu zen.
- Gerra luzatu
ahala, haserrea gero eta biziagoa zen biztanleen artean, eta tsarrak eta horren
erregimenak gero eta ospe txarragoa zuten. Garraioan eta produkzioan izandako
akatsen eraginez, armada eta hiriak hornidura fabrikak gelditu egin ziren, ez
baitzuten lehengairik edo erregairik, eta hirietako biztanleak gose eta hotz
ziren. Porrotak eta etsaiak aurrera egiten zuela ikusita, etsipena
nagusitu zen.
- Gainera, hondamen
guztien errua
tsarraren erregimenari eta Nikolas II.ari
leporatzen zitzaion.
- 1914an, boltxebikeak
soilik egon ziren Errusia gerran sartzearen aurka.
Baina, denborak aurrera egin ahala, gerran jarraitzearen aurkariak gero eta gehiago
ziren.
Haserrea
gora:
1916-1917ko
neguan, armadaren eta hirien haserrea
hazi
egin zen, bizitza normalizatua egiteko gauza ugari falta
baitzen. Tenperatura glaziarretan, emakumeen ilara luzeak sortzen ziren
hornidurarik gabeko denden aurrena, janariak edo ikatza lortu ahal izateko.
Manifestazioak:
1917ko otsailean,
Petrogradoko hiriburuan (lehen San Petersburgo zen) protestako bat-bateko manifestazioak
egon ziren, eta, horietan, batez ere emakumeek
hartu zuten parte. Manifestazio horietan, greban zeuden
langileak
ere parte hartzen hasi ziren apurka-apurka, eta poliziek ez zeukaten hiria
kontrolpean izateko gaitasunak.
Errepresioa:
Gobernuak
armada
bidali zuen altxamendua geldiarazteko, baina tropek ez zuten gogor jardun.
Duma:
Egoera hori ikusita, Dumako presidenteak gobernua herriaren konfiantza izango
zuen gobernu berri bat izendatzeko eskatu zion tsarrari. Nikolas II.aren
erantzuna Duma ixtea
izan zen.
Azkenean:
Errusiako egutegi ortodoxoko otsailaren 27an (gurean martxoaren 12an),
manifestazioaren aurka bidalitako tropen zati bat protestetara batu zen. Hiri
osoa matxinoen esku geratu zen, eta ministroak eta agintari militarrak atxilotu
egin zituzten. Biharamunean, gobernuak dimititu
egin zuen.
Agintea
-
Tsarraren
gobernuaren dimisioak sortutako hutsunea ikusita, Dumako diputatu liberalek
Dumako Behin-behineko Komitea
sortu zuten.
-
Aldi berean,
Petrogradoko Langileen eta Soldaduen Sobieta sortu zen, Behin-behineko Komite Betearazlea
izena hartuta; komite hori mentxebikeek eta Alderdi Sozialista Iraultzaileko
kideek kontrolatzen zuten. Horrela, bi aginte
sortu ziren: Dumarena eta Petrogradoko Sobietarena.
-
Martxoaren 2an,
Duma eta Petrogradoko Sobieta behin-behineko gobernua
sortzeko akordio batera iritsi
ziren. Gobernu hori Alderdi Konstituzional Demokratako (kadete) kideek osatu
zuten, batez ere, eta sozialista bakarra Kerenski
zen. Sozialista moderatuak gobernu honen aldekoak ziren.
-
Nikolas II.a:
Jarraitzailerik
gabe geratu zen eta abdikatu
egin zuen. Tronua anaia Migel
duke handiari utzi zion, baina honek ez zuen hartu nahi izan. Horrela, Errusia
errepublika
bihurtu zen.
7.2.2.
Behin-behineko gobernuak (1917ko martxo-urria) (Tsarra, Helburu eta erabakiak 3, Atzerapenak (4), Armada, Sobietak, Gobernuak (3))
Tsarra:
Tsarraren erregimena desegin zenean, iraupen
laburreko gobernu batzuk
egon ziren, baina horiek ospe txarra zuten biztanleen artean. Bien
bitartean, politikari erradikalenak, boltxebikeak, agintea derrigorrez
eskuratzeko prestakuntzetan murgilduta zebiltzan.
Helburu eta erabakiak
-
Behin-behineko lehenengo gobernuaren helburu nagusia mendebaldeko Europakoen
antzeko erregimen demokratikoa ezartzea
izan zen.
-
Gerran aliatuekin batera jarraitzea
erabaki zuen.
-
Demokraziaren aldeko neurri batzuk
onetsi zituen: amnistia politikoa, askatasun
politikoak eta pertsonenak ezartzea, biltzar legegilerako deia egitea…
Atzerapenak:
Baina arazo
nagusien konponbideak atzeratu egin ziren:
-
Langileen egoera hobetzea.
-
Lurrak nekazarien artean banatzea.
-
Errusiar etniakoak ez zirenak herrien autonomiak bideratzea.
-
Bakea.
Errusiar gehienak nekatua zeuden hildako kopuru ikaragarria sortu zuen gerra
harekin.Hau guztiaren
ondorioz, gobernuak Errusia gerran mantentzera
erabaki zuenean, gero eta ospe txarragoa
hartu zuen.
Armada:
Armada
desegiten hasi zen. Boltxebikeek bakearen alde egindako propaganda frontean
eta estatu osoan hedatzen zen. Gero eta desertzio gehiago eman ziren.
Sobietak:
Otsaileko
iraultzaren ondoren, sobietak ezarri ziren estatu osoan, fabriketan nahiz
landa-inguruan, armadan eta hirietan, eta gero eta aginte gehiago eskuratzen
joan ziren. Ez zieten jaramonik egiten gobernuaren erabakiei, edo beste
erabaki paraleloak hartzen zituzten. Praktikan, sobietek bigarren agintea
osatzen zuten.
Gobernuak
-
Behin-behineko gobernuak
eratu eta protestako manifestazioak itzuli ziren kalera.
-
Azkenik, Kerenskik
mentxebikeen eta Alderdi Sozialista Iraultzailearen gehiengo gobernua eratu
zuen.
-
Hala
ere, boltxebikeek
gobernu horiek guztiak kritikatzen jarraitu zuten, gerrak jarraitzearen
aurka agertu eta lurraren berehalako banaketa eskatu zuten; horren ondorioz,
gero eta eragin handiago hartzen joan ziren, batik bat sobietetan.
7.2.3.
Urriko iraultza (Iraultzak, Boltxebikeak, Lenin, Kornilov, Leninen kolpea (4))
Iraultzak:
Otsailean
tsarraren absolutismoaren aurkako altxamendua
izandakoa, handik hilabete gutxira, mundu osoko lehenengo iraultza sozialista
bihurtu zen.
Boltxebikeak: Militante
gutxiko alderdia osatzen zuten, baina gero eta ospe handiagoa lortzen joan
ziren herri klaseen artean.
Lenin:Tsarra
tronutik kendu eta hilabetera, boltxebikeen buruzagi nagusia, Lenin, Suitzako erbestetik
itzuli<
zen Errusiara. Iritsi bezain pronto, Apirileko Tesiak
izenekoan laburbildu zituen Errusiako etorkizunerako zituen ideiak:
berehalako bakea eta, behin-behineko gobernuaren ordez, sobieten gobernua
ezartzea. Azkenean, behin-behineko gobernuak jazarri egin zituen
boltxebikeak, altxamenduaren bultzatzaileak zirela-eta. Leninek Finlandiara alde egin behar
izan zuen eta buruzagi boltxebike asko atxilo hartu zituzten.
Kornilov: Armadaren
komandante nagusia izandakoa zen eta, uda amaieran, indar-kolpea
ematen saiatu zen, ordena bermatuko zuen gobernu berria osatzeko. Kerenski
lehen ministroak indar iraultzaile guztiak bildu behar izan zituen,
altxamendua gerarazteko. Boltxebikeen laguntza
erabakigarria
izan zen une honetan.
Leninen kolpea
-
Egoera
gero eta txarragoa zela ikusita, Lenin ekintza iraultzailera igaro zen.
Erbestetik
ezkutuan itzuli
eta bere alderdiaren komite nagusia altxamendu armaturako berebiziko aukeraz
konbentzitu zuen, Kerenski garaitu eta agintea hartu ahal izateko.
-
Kolpea
antolatzeko ardura Trotskik
izan zuen, hau da, hiriburuko sobietaren presidentea eta hiriaren
defentsaren arduraduna zenak.
-
1917ko
urriaren 24tik 25erako gauean (gurean azaroaren 6tik 7rakoan), boltxebikeen
tropek eta miliziek Petrogradoko gune nagusiak
okupatu
zituzten. Ministro guztiak atxilo hartu zituzten, Kerenski izan ezik, honek
alde egin baitzuen.
-
Biltzarrak gobernu berria aukeratu zuen,
Herriaren
Komisarioen Kontseilua,
eta horren presidente Lenin
izendatu zuten. Boltxebikeen iraultzaren garaipena
izan zen.
7.3.
SESBren sorrera
Boltxebikeen gobernuak aurre egin behar izan zien herriaren errebindikazio nagusiei: bakea, lurraren banaketa eta nazionalitateen errespetua. Gero, herria gerra zibilean sartu zen. Politika Ekonomiko Berria (NEP) ezartzeak erregimen komunista finkatu eta berehalako hobekuntza ekonomikoa ekarri zuen.
7.3.1.
Erregimen berria: lehenengo neurriak (Agintea, Dekretuak (4), Biltzar Konstituziogilea, Iritziak (3), Bakea)
Agintea: Langileen alderdiak lehenengo agintea Errusian hartu zuen.
Dekretuak
-
Gerraren amaierari buruzko dekretuak anexiorik eta kalte-ordainik gabeko bakea proposatzen zuen.
-
Lurrari buruzko dekretuak lur-jabetza handiak desjabetu zituen, inolako ordain ekonomikorik gabe eta jabetzok nekazaritza komiteen esku geratu ziren.
-
Industriako enpresei buruzko dekretuak langileen eta enplegatuen kontrolpean utzi zituen fabrikak.
-
Nazionalitateei buruzko dekretuak Errusiako herriek euren etorkizuna askatasunez aukeratzeko eskubidea aldarrikatu zuen.
Biltzar Konstituziogilea: 1918ko urtarrilean bildu zen eta bilera horretarako
deialdia urriko iraultza baino lehenagoko gobernuek egin zuten.
Boltxebikeak gutxienak ziren Biltzarrean, eta gehienak Alderdi Sozialista Iraultzaileko (SI) militanteak ziren. Leninen ustez, Biltzarrak eredu politiko burgesari jarraitzen zion, sobieten demokrazia sakonagoaren aurrean, eta, horrenbestez,
Biltzarra desegin egin zuen.
1. konstituzioa: 1918ko uztailean, Sobieten Biltzarrak lehenengo konstituzio sobietarra
onetsi zuen; bertan, gizarte klaserik eta estaturik gabeko sozialismoa eraikitzeko erabakia aldarrikatzen zen, eta sobietak jartzen ziren aginte iraultzailearen oinarrian.
Iritziak
-
Errusian inork ez zuen Gerra Handian jarraitzerik nahi, eta, beraz, gobernu berriaren
helburu nagusia bakea izan zen. 1917ko abenduan, armistizioa sinatu zen Alemaniarekin eta Austria-Hungariarekin, eta bakeari buruzko negoziazioak ireki ziren. Hala ere, boltxebikeen alderdiaren barruan, denek ez ziren iritzi berekoak.
-
Lenin bakea edozelan lortzearen aldekoa zen, iraultzaren iraupena segurtatu ahal izateko.
-
Alderdiaren barruko zatirik erradikalenak, horren buru
Trotski zelarik, ostera, gerran jarraitu nahi zuen, iraultza beste herri batzuetara esportatu ahal izateko.
Bakea: Alemaniako armadaren presiopean, boltxebikeen alderdiak eta Gobernuak Alemaniak ezarritako
baldintza gogorrak onartu behar izan zituzten. Bakea
Brest-Libovsk hirian sinatu zen. Errusiak 800.000 km2 eta biztanleriaren laurdena galdu zituen, baina
iraultza salbatu egin zen.
7.3.2.
Gerra Zibila eta gerrako komunismoa (Gerra Zibila, Laguntzak, Garaipena, SESB, Gerrako komunismoa)
Gerra Zibila: 1918 eta 1920 bitartean, erregimen berriak estatu osoan zabaldutako gerra zibilari aurre egin behar izan zion.
Laguntzak: Frantziak, Erresuma Batuak eta Japoniak geldiarazi egin nahi zuten iraultza eta kapitalak eta armak eman zizkieten iraultzaren aurkako armadei,
zuriei, horiek Armada Gorriko iraultzaileen aurkakoak baitziren.
Garaipena: Trotskik zuzendutako armada gorriak diziplina zorrotza eta eraginkortasun handia lortu zituen, eta, horrela, 1919aren amaieran,
armada zuriak garaitu zituen.
SESB: 1922ko abenduan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) sortu zuten eta horrek indartu egin zuen sobieten agintea.
Gerrako komunismoa: Errusiak iraultzaren aurretik zeukan egoera ekonomiko kaotikoak txarrera egin zuen gerra zibilean. Gobernu komunistak konpondu beharreko arazo nagusia
hornidura izan zen. Gogor zuzendutako nekazariek uzten zati bat entregatu behar izan zuten; baina konfiskatze horiek, batez ere
kulakei zegokienez, erresistentzia eta bortizkeriako giro nabarmena sortu zuten nekazaritza inguruetan; baina, horrela, hirietara janari gehiago iritsi zen. Gerra zibilean, goseak eta gaixotasunak milioika errusiar hil zituzten.
7.3.3.
Politika Ekonomiko Berria (Ek, NEP (-liberalizazioak (4)-ez), Ondorioak (3))
Ekonomia: Gerra zibila bukatu zenean, herria erabat nekatuta zegoen;
goseak, gaixotasunek eta gerrak milioika biktima eragin zituzten; nekazaritzako produkzioa gerra aurrekoaren bi herenekoa zen. Industria zazpirenera murriztu zen; eta urritasuna eta haserrea orokorrak ziren. Leninek herriak atsedenaldia behar zuela ulertu zuen.
NEP: Politika Ekonomiko Berriak goitik beherako aldaketa ekarri zuen.
Ondorioak
-
Ekonomia berehala
suspertu zen. 1923an, nekazaritzako produkzioa 1913ko mailaraino iritsi zen, eta industriako produkzioak 1927an lortu zuen hori.
-
Baina politika ekonomiko berriak
arazo sozialak sortu eta horren eraginez, Alderdi Komunista zatitu egin zen, burges aberats berriak agertu zirela ikusita: hirietako bitartekariak, industrialari batzuk eta kulakak.
-
Baina, zalantzarik gabe, politika ekonomiko berriaren
balantzea ona izan zen, oinarri ekonomikoak ezarri eta produkzioa nahiz biztanleen bizimodua hobetu zituelako.
7.4.
Stalinen garaia (1927-1939)
Stalin SESBko historiaren bigarren aldiko protagonista izan zen. Bere diktadura ezarri, erregimen sobietarra finkatu eta SESB potentzia handi bihurtu zuen. Stalinen politikaren zutabe nagusiak lurraren sozializazio eta planifikazio ekonomikoa izan ziren.
7.4.1.
Leninen ondorengotza (Lenin, Hautagaiak, ≠ (2), Emaitza)
Lenin: Leninek, gaixotuta, agintea utzi behar izan zuen 1923an, eta, urtebete baino lehenago, hil egin zen. Sobietar agintari nagusia izandakoak
ez zuen testamentuan argitu ondorengotzari lotutako alderdirik. Horrela, Alderdiaren Komite Zentralak presidente berria
aukeratu behar izan zuen.
Hautagaiak: Bi hautagai nagusi zeuden:
-
Leon Trotski: Bere merezimenduak agerian zeuden: San Petersburgoko sobieten burua izan zen 1905ean, urriko iraultzaren antolatzailea eta Armada Gorriaren sortzailea. Agian, azkarregia eta adimentsuegia zen Alderdiko hierarka handientzat, horiek ez baitzituzten ahazten Trotskik Leninekin une garrantzitsuetan izandako eztabaidak.
-
Josef Stalin: Hasieratik boltxebikea izandakoa, eginkizun aktiboa izan zuen 1905eko iraultzan; gainera, 1917ra arte erbesteratuta egon zen. Leninen jarraitzaile sutsua zen, eta kargu garrantzitsuak eduki zituen Alderdian. Boltxebikeen lehenengo gobernuan egon zen, eta, antolaketarako zuen gaitasuna kontuan hartuta, alderdiaren idazkaritzara iritsi zen 1922an. Postu horretatik, bere konfiantzako pertsonak postu garrantzitsuetan jarri eta aurkakotzat zituenak baztertu egin zituen.
≠: Bien arteko desberdintasun nagusia hurrengoa zen:
-
Trotski mundu mailako iraultzaren aldekoa zen eta atzerriko arerioen aurkako iraultza egin behar zela uste zuen.
-
Stalinek, berriz, herri bateko sozialismoa defendatzen zuen.
Jarrera hau nagusitu zen azkenean, 1917tik aurrerako sakrifizio guztiek atseden baten beharra eskatzen baitzuen.
Emaitzak: 1927an, Stalinek Alderdiaren eta SESBren barruan agintea kontrolatzen zuen. Lenin hil zenetik, Trotskiren posizioa gero eta ahulagoa izaten joan zen. Ordura arte izan zituen karguak galdu zituen, atxilotu egin zuten eta
Siberiara erbesteratu zuten; azkenik 1929an, SESBtik kanporatu zuten.
Mexikora joan eta, bertan, Stalinen agentea zen espainiar batek erail zuen.
7.4.2.
Sozializazioa eta planifikazioa (NEP, Bosturteko I. Plana (5), Nola, Emaitzak (3), Bosturteko II. Plana, Bosturteko III. Plana)
NEP: 1929ko apirilean NEP desegin egin zuten eta ekonomia sozialistak, liberalismo kapitalistari erantzuna eman nahian,
estatuak planifikatutako ekonomia jarri zuen martxan.
Bosturteko I. Plana: 1928ko urriaren 1ean hasi zen. Helburu nagusiak hurrengoak izan ziren:
-
NEP-ekin sortutako sektore pribatua desagerraraztea.
-
Industriako inbertsio handiak autofinantzatzea.
-
Teknikarien eta langile espezializatuen eskala handiko heziketa.
-
Industria astuna garatzea.
-
Herrilan erraldoiak burutzea, SESBk zuen atzerapen historikoa gainditu ahal izateko.
Nola: Asmo handiko helburu horiek lortzeko, biztanleak ia modu militarrean mobilizatu ziren.
Emaitzak: Ikusgarriak izan ziren. Baina kostua ere itzela izan zen:
-
Stalinen gobernuaren arazo nagusienetako bat
nekazaritza ingurua zen; izan ere, inguru horrek NEPren garaian izandako aldaketa jabetza pribatua ezabatzeko ideia komunisten aurkakoa zen. Aldiz, nekazari batzuk, kulakak, aberastu egin ziren eta arriskutsuak izan zitezkeen, ahalmen ekonomiko gero eta handiagoa baitzuten. Zenbait neurri hartu ziren
kolektibizazio prozesua abiatzeko, eta horrek nekazaritzako jabeekiko gerra irekia sortu zuen. Baina Stalinek jabetza pribatua ezabatzeko erabaki sendoa hartu eta gauzatu egin ziren.
-
Kolektibizazioek kulaken amaiera ekarri zuten, baina kostu itzelean:
-
milaka nekazari hil ziren, gizatasunik gabeko erbesteratze masiboetan;
-
abeltzaintzako produkzioa lur jota geratu zen luzaro eta
-
nekazaritzak
prestakuntzarik oneneko langileak galdu zituen.
-
Prozesu horretarako
lorpen bakarra zerealen produkzioaren mekanizazioa izan zen.
Bosturteko II. Plana: (1933-1937) Honek ere balantze ikusgarria izan zuen. Industriako ekoizpena bikoiztu eta nekazaritzakoak %50eko hazkundea izan zuen. Biztanleen bizimoduak hobekuntza nabaria izan zuen, eta sobietar gizartea, itxuraz,
egonkortasunerako bidean zegoen.
Bosturteko III. Plana: (1937-1942) II. Mundu Gerra hasita zegoen eta aurreikusitako
plana aldatu behar izan zuten, gerraren beharrizanei aurre egiteko.
7.4.3.
Stalinen diktadura (Egoera, Garbiketak, Ondorioak (5))
Egoera: Stalinek diktadura ezarri zuen, metodo basatiak erabiliz eta oposizio osoa ezabatuz, baita Alderdi Komunistaren barruko oposizioa ere.
Kolektibizazioaren ondoriozko gatazkak eta borroka eta sakrifizio ugari gainditu ondoren, SESB lasai-lasai zegoen; oposizio politikoa ezabatuta zegoen eta
bazirudien erregimenak biztanlerik gehienen babesa zeukala. Baina Alderdiaren
barruan krisi sakona sortu zen.
Garbiketak: 1933tik aurrera, garbiketak egin ziren alderdiaren barruan, diktadorea itsututa baitzegoen, aurkako etengabeko konspirazioak zirela eta. Nahitaez ezabatu beharreko konplota ikusten zuen kritika guztietan. Stalinen
errepresioa hiru aldi nagusitan gauzatu zen. Lehenengo bietan, 1933 eta 1934 bitartean, alderdia bere alde garbituta utzi zuen, kide asko kanporaturik. Hirugarren aldia izan zen adierazgarriena, 1936 eta 1938 bitartean,
Moskuko prozesuetan, antzinako buruzagi boltxebikerik gehienak eta alderdiko beste buruzagi asko nahiz armadako ofizial ugari epaitu eta exekutatu egin ziren, krimenik zentzugabekoenak leporatuta.
Ondorioak: Errepresio neurri horien eraginez
-
Erabat Stalinen borondatearen menpean zegoen Alderdi Komunista berria sortu zen.
-
1939an, Sobietar agintea finkatuta zegoen eta
Alderdi Komunistak SESBko bizitzaren alderdi guztiak kontrolatzen zituen.
-
Jabetza pribatua abolitu eta marxismoaren interpretazio sobietarra gauzatu zen.
-
Herria
industrializaturik zegoen, eta hiriek hazkunde nabaria izan zuten.
-
SESB
munduko potentzia ekonomikoa zen eta,
zirudienez, adostasun handia zegoen Stalinen erregimenaren barruan.
7.4.4.SESB-k munduan izandako eginkizuna (Balorazio ≠ (2), Nazioartea (4))
Balorazio ≠
-
Langileen mugimendua benetako
mehatxua zen gizarte liberalentzat eta kapitalistentzat.
-
Beste alderdian, iraultzak langile klaserik gehienen
poza eragin zuen, Errusiako iraultza kapitalismoaren amaieraren hasieratzat ikusten baitzen.
Nazioartea: Errusiar komunistak iraultza azkar hedatuko zela mundu osoan uste zuten eta Gerra Handiaren ondorengoan arrazoia zutela ematen zuen:
-
Iraultza espartakista
Alemanian.
-
Sobietar errepublika ezartzea
Hungarian eta Bavarian eta istilu handiak herri askotan.
-
Baina, lehenengo une hori igaro ondoren, langile mugimendu guztiak
zapalduta geratu ziren.
-
Bestalde,
estatu demokratikoek ere ez zuten konfiantzarik ematen eta potentzia faxistak
nagusitzen hasi ziren.
7.4.5.
III. Internazionala (Soz≠Kom (3), Komintern, Ondorioak (2),
III. Intern)
Soz≠Kom
-
III. Internazionala sortu zenean,
sozialisten eta komunisten banaketa gauzatu zen eta erakundea SESBen aginduetara jarri zen.
-
Hala ere, faxismoa Europan hedatzen ari zela-eta, bi erakunde horiek
oposizio bateratua egin zuten Fronte Popularretan elkartuz.
-
III. Internazionalak
langile mugimenduaren banaketa berria ekarri zuen, Lehen Mundu Gerraren aurretik zegoen iraultzaile eta errebisionisten arteko diferentziak areagotuz. Kasurik gehienetan,
komunistak gutxienak ziren. Sozialistak, berriz, SESBekiko jarrera kritikoa izan zuten, eta, batez ere, sobietar erregimeneko askatasun politikorik eta sindikalik ez salatu zuten.
Komintern: Errusiako gobernari berriek mugetatik kanpo sustatu nahi zuten iraultza. Horretarako sortu zen III. Internazionala
Moskun, 1919ko martxoan. Erakunde horri Komintern edo Internazional Komunista ere esaten zaio. Praktikan, Kominternek sobietarren kanpo politikari jarraitu eta bere helburu nagusia
SESBren eredua mundu osoan zabaltzea izan zen.
Ondorioak
-
Langileen mugimenduaren barruko bi sektoreen arteko desadostasun handiek (komunisten eta sozialisten artekoak) mugimendua
ahultzea ekarri zuten.
-
Kontinente osoan hedatzen ari zen faxismoaren mehatxuren eraginez, bi sektoreek euren desadostasunak baztertu eta oposizio bateratua egin zuten, alderdi demokratiko aurrerakoiekin batera,
Fronte Popularretan.
III. Intern: III. Internazionala Stalinek desegin zuen, 1943ko maiatzean,
Bigarren Mundu Gerran, mendebaldeko aliatuen aurrean asmo ona erakusteko eta nazismoaren aurkako batasuna indartzeko.
7.5. Euskal sozialismoa eta komunismoa. Sindikatu abertzalea
7.5.1.
Sozialistak eta komunistak
7.5.2.
Sindikalismo katolikoa eta abertzalea
|