|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
 
6.
Lehen Mundu Gerra
Europako estatuen arteko lehiek –ekonomiarekin eta
lurraldearekin zuten zerikusia- eta Europan 1914 aurretik
hedaturiko nazionalismo erradikalak gerrarako giroa sortu
zuten. Gerraren txinparta, berriz,
bosniar iraultzaile gazte batek piztu zuen
Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa 1914ko ekainean
erail zuenean.
Abuztuan, Lehen Mundu Gerra hasi zen.
6.1. “Bake armatua” eta aliantzen sistema
Istilu nagusiak:
Lehen Mundu gerraren aurreko aldi
honetan tentsio handiak sortu ziren Europako potentzia nagusien artean:
-
Frantziaren eta Alemaniaren arteko gatazkak zeuden. Frantzian 1870ean izandako porrotaren
eraginez, horren ondorioz Alsazia eta Lorena Alemaniako
Inperioan sartu baitziren.
-
Austriaren eta Errusiaren
arteko liskarrak zeuden, Balkanetako eta Danubio inguruko
eremuen anexioaren ondorioz.
-
Erresuma
Batuaren eta Alemaniaren
arteko gatazka ekonomiko garrantzitsuak ere bazeuden.
Aliantzak:
Europako gobernariak aliatuak pilatzen hasi ziren, itxuraz gerra hurbil zegoela ikusita. Europan bi aliantza-sistema antolatu ziren:
-
Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria eta Italiak sinatu zuten. Bismarckek asmatu zuen, aurkako beste blokeren bat sortzeari aurrea hartzeko.
- 1891n Bismarck kargutik kendu zutenean, Frantziak
Entente Cordiale zeritzon adiskidetasunerako ituna sinatu zuen Erresuma
Batuarekin (1904).
- 1907an Errusia ere bertan sartu zen,
Entente Hirukoitza sortuz.
Arriskuak
- Gobernuek bigarren industria-iraultzako teknologia guztia armen fabrikazioan erabiltzeko ahalegina egiten zuten, eta, aldi berean, gerrarako
armategi handiak pilatzen zituzten.
-
Industria herrien arteko aurkaritza gero eta handiagoa egiten ari zen.
6.2. Lehen Mundu Gerraren eragileak
6.2.1.
Europako aurkaritzak
Arazo nagusiak
-
Alemaniaren eta Frantziaren
arteko lurralde-gatazka.
- Erresuma Batuaren eta Alemaniaren arteko arazo politikoak eta ekonomikoak.
- Austria-Hungariak eta Errusiak Balkanetan zituzten interes kontrajarriak.
A.
Frantzia-Alemania
Jatorria Frantzia eta Prusiaren arteko 1870eko gerran
zegoen, gerra horren ondorioz, Frantziak Alsazia eta Lorrena
galdu baitzituen.
Alemania kontinenteko potentzia nagusia zen, eta egoera hori
1879an berretsi zen, Austria-Hungariarekin
eta
Italiarekin Aliantza Hirukoitza
osatu zuenean.
Egoera horri aurre egiteko,
Frantziak
Errusiaren
laguntzaren bila jo behar izan zuen, beste aliantza bat
osatu ahal izateko, eta hori 1892an sinatu zuten bi
estatuok.
Honen ondoren, Europako oreka
britainiarren
esku zegoen.
B.
Erresuma Batua-Alemania
Hauen arteko
desadostasun
ekonomiko eta politikoak
XX. mendearen hasieran sortu ziren. Garai horretan,
Alemaniak ontzigintzako politika hasi zuen, eta horrek, epe
ertainean, atzerriko merkatuetan lehiatzeko eta
britainiarrek
itsasoetan zuten
kontrola arriskuan
jartzeko aukera emango zion. Mehatxu hori ikusita, Erresuma
Batuak ordura arteko bakartze-politika tradizionala baztertu
eta kontinentean lagun bila hasi zen; Frantziarekin eta
Errusiarekin
Entente Hirukoitza
sinatu zuen, eta hori, gero, aliantza militar bihurtu zen.
Blokeak eratu ondoren, edozein gatazkak eragin zezakeen
gerra. Eta eragile hori Balkanetako egoera izan zen.
Errusiako eta
Austria-Hungariako Inperioek
Balkanetan zituzten interes kontrajarriek tentsio-gune
berriak sortu zituzten, eta horietan borroka armatuak egon
ziren XX. mendearen hasieran.
C.
Balkanetako gatazka
(Interes kontrajarriak (4), Hasiera, Balkanetako I. Gerra,
Balkanetako II. Gerra)
Interes
kontrajarriak
1.
Austria-Hungariak
mugak zabaldu nahi zituen.
2.
Errusiak Itsaso Beltzetik Mediterraneora oztoporik gabe
nabigatu nahi zuen.
3.
Turkiako Inperiotik bereizi ziren
estatu txikiek
independentzia gorde nahi zuten.
4.
Turkiako Inperioak
Europan geratzen zitzaizkion azken jabetzak kontserbatu nahi
zituen.
Hasiera
- 1908an, Austria-Hungariak Bosnia eta Herzegovina beretzen zituela aldarrikatu zuen bere kontura.
-
Errusiak berehala ikusi zuen horrek zekarkion arriskua eta
estatu txiki horiek koalizioa eratzera animatu zituen,
Turkiako Inperioari aurre eginez. 1912an, Serbiak,
Bulgariak, Greziak eta Montenegrok
Balkanetako Liga
osatu zuten.
Balkanetako I.
Gerra:
1912an hasi zen
Liga eta Otomandar
Inperioren artean;
3 hilabete iraun zuen eta
turkiarrek galdu
zuten gerra.
Errusiak bere
helburua lortu
zuen, eta Ligako herriek euren mugak zabaldu zituzten,
Otomandar Inperioaren Europako eremu ia osoa bereganatuta.
Balkanetako II.
Gerra: Ligako kideen arteko desadostasunaren
ondorioz piztu zen. 1913an,
Bulgariak eraso
egin zien Serbiari eta Greziari, lurralde gehiago
eskuratzeko; baina errumaniarrek eta turkiarrek eurek ere
laguntza eskaini zieten Greziari eta Serbiari.
Bulgariak galdu
zuen gerra.
Irabazleak: Balkanetako bi gerren irabazle nagusiak
Serbia eta, zeharka,
Errusia izan ziren. 1914 baino lehen, Serbiak argi utzi zuen
serbiar guztiak eta Austriaren menpeko beste herri
eslaviarrak –kroaziarrak, bosniarrak, bulgariarrak eta
esloveniarrak-
Jugoslavian
biltzeko gogoa
zeukala.
Eragina: Balkanetako gatazka horiek
Europako tentsioak
larriagotu
eta potentzia nagusien
armamentu planak
bizkortu
zituzten.
6.2.2 Muturreko nazionalismoa
- Nazio txikiek euren independentzia aldarrikatu nahi
zuten; asko ziren eta Austria-Hungariako, Errusiako eta
Turkiako Inperioen menpe zeuden.
- Bestalde, estatu handietan eurena besteenaren aurrean
defendatzeko muturreko nazionalismoak sortu ziren,
ustezko arerioei aurre egiteko.
Bi nazionalismo mota horiek tentsio-giro orokorra sortu zuten Europan, eta horrek
gerrarako bidea erraztu zuen.
6.2.3.Gerrarako bidea
-
1914ko ekainaren 28an Habsburgoko
Frantzisko Fernando
artxidukea,
Austria-Hungariako Inperioko tronuaren oinordekoa eta horren
emaztea, erail zituzten Sarajevon (Bosniako hiriburuan) eta hori izan zen
gerra piztu zuen txinparta. Hiltzailea nazionalista
bosniarra zen eta ikertzaileek Serbiako Esku Beltza
izeneko erakunde terrorista bateko kidea zela jakin zuten.
-
Horren ondorioz, Austriako gobernuak
Serbia zapaltzeko berebiziko aukera zeukala erabaki zuen.
-
Austria-Hungariak eta Alemaniak
gerra Balkanetara mugatuko zela uste zuten. Frantziak eta Erresuma Batuak eskualde horretan interesik ez zutenez, Errusiak Serbiari lagunduz gero, ez zuten laguntza eskainiko ziotenik uste.
-
Uztailaren 23an,
Austriak ultimatuma bidali zion Serbiari; nekez onartu zitekeen ultimatuma; bost egun geroago, Austriak gerra deklaratu zion Serbiari.
-
Berehala,
martxan jarri zen aliantzen mekanismoa:
-
Errusiak Austriaren eta Alemaniaren aurka mobilizatu zituen tropak.
-
Abuztuaren 1ean,
Alemaniak
gerra deklaratu zion Errusiari, eta, hiru egun geroago,
Frantziari.
-
Abuztuaren 4an,
tropa alemanek
Belgika inbaditu zuten.
le="text-indent: -18.0pt; margin-left: 18.0pt; margin-right: -16.9pt; margin-top: 0cm; margin-bottom: .0001pt">Egun
horretan bertan, Erresuma Batuak
gerra deklaratu zion Alemaniari.
6.3.
Gerra Handia: Aurrez aurreko indarrak eta garapena
6.3.1.
Elkarren aurkako indarrak
Funtzionamendua:
Europako 5 potentzia nagusiak sartu ziren gerran.
Aliantzen
sistemaren funtzionamendua egokia
izan zen Entente
Hirukoitzaren
barruan, baina huts egin zuen Aliantza Hirukoitzean,
Italiak neutraltasuna
aukeratu baitzuen.
Partehartzaileak:
Lehen Mundu Gerran, potentzia nagusi guztiek eta Europako estaturik
gehienek hartu zuten parte,
Espainiak, Suitzak, Herbehereek eta Eskandinaviako estatuek izan
ezik.
Abantailak
-
Entente Hirukoitzaren herrietako biztanle kopurua Austriako
eta Alemaniako biztanleriaren
bikoitza zen, eta, gainera, 200 dibisioko armada zuten.
-
Britainiarrek,
hasieran, esku hartze txikia izan zuten, lurreko armada txikia
baino ez baitzuen.
Errusiaren
mobilizazioa ere pixkanaka-pixkanaka egin zen, armadaren zati
bat Errusiatik iritsi behar zelako eta trenbide sare mugatua
zeukalako. Ententeko armaden artean, gerran berehala sartu zen
bakarra
Frantziakoa
izan zen.
-
Gainera, Errusiak eta Frantziak
urruntasunari eta
agintearen koordinaziorik ezari lotutako arazoak
zituzten.
-
Hala eta guztiz ere, epe luzean, Ententeak,
kolonia ugariren jabe zenez,
lehengaiak eskuratzeko
erraztasuna
eta finantziazio
ia mugagabea
izan zuen.
-
Aliantza Hirukoitza blokerik
indartsuena zen, antolaketa militarraren aldetik: 160 dibisio armada
zeukan, eta, gainera, aginte bakarra
eduki eta bloke
geografiko bateratua
zuen.
Ustea: Gaur egun, harrigarria da gerran parte hartu zuten
herrietako biztanleek gerra hori nolako pozarekin hartu zuten.
Gobernu guztiek, agintari militarrek eta herritarrek uste zuten gerra oso
laburra izango zela. Soldaduak eta biztanleak pozez gainezka zeuden; gerrarako
aurkaritza oso txikia izan zen, eta alderdi politiko gehienek
gerraren alde egin zuten. Sozialista batzuk baino ez ziren
gerraren aurkakoak, kapitalisten arteko gerra zelakoan.
Gerra hiru fasetan garatu zen:
6.3.2.
Gerra azkarra: 1914
Plana:
Alemaniak aurrea hartuko zuen gerran:
Schlieffen planaren
arabera, armadak Frantziari eraso egingo zion, herri
neutraletatik igarota, Belgika eta
Luxenburgotik.
Horrek nazioartean haserre handia sortuko zuen.
Frantziak
ez zuen hori espero eta mugan zituen defentsa indartsuak
alemaniarren zain. Alemaniak defentsa horiek saihestu
eta armada frantsesari atzetik
egingo zion eraso.
Bien bitartean, Austria-Hungariako armadak eta
Alemaniako armadaren zati batek
errusiarrak geldiaraziko zituen, horien mobilizazioa apurka-apurka espero baitzen.
Frantzia garaitu ondoren, indar
aleman guztiek Errusiari egingo zioten eraso.
Alemanek garaipena 6 astetan lortzeko asmoa zuten.
Gertatu zena:
Errusiak Ekialdeko Prusian egindako ezusteko erasoek
erraztu egin zuten aliatuen iraunkortasuna, eta agintari
alemanek Frantziatik ekialdeko frontera bidali behar
izan zituzten tropak. Alemanek aldi berean bi fronteetan
borrokatu behar
izateari zioten beldurra gauzatu egin zen.
Emaitza eta
balantzea
-
Alde batetik, alemanen
gerra azkarreko
planak porrot
egin zuen.
-
Bestalde,
Alemaniak Belgika,
Frantziako ipar-ekialdea eta Polonia errusiarra
konkistatuta
zituen.
Beraz, gerra luzea izan zitekeen, eta, gerra horretan, ahalmen
ekonomikoa funtsezkoa izango zen. Horri zegokionez,
Frantziak eta Erresuma Batuak koloniak edukitzeak
zuten bere alde.
6.3.3.
Posizio gerra: 1915
Arma nagusia:
Posizio gerraren elementu nagusia
lubakia
izan zen. Frantziako fronte nahikoa txikik defentsa sistema
ia garaiezina antolatzeko aukera ematen zuen. Borrokalariak
lubaki horietan bizi izan ziren, oso baldintza txarretan,
hainbat urtetan; euria edo elurra egiten zuenean, lubakiak
kirats handiko eta izozturiko lokatzezko benetako estoldak
ziren, eta higiene-gabezien ondorioz, gaixotasun
kutsagarriak azkar hedatzen ziren.
Arma berriak:
Gerrako modu berri horretarako,
arma berriak
behar ziren.
-
Eskuzko granadak
edo morteroak
eta kalibre lodiko nahiz distantzia laburreko
artilleriako piezak
ezinbestekoak ziren lubakien borrokarako.
-
Baina arma izugarriago batzuk ere erabili ziren.
Su-jaurtigailuak
eta gas itogarriak,
nazioarteko akordioetan
debekatuta
egon arren, modu masiboan erabili zituzten, bai alemanek
eta, gero, gainerako herri guztiek.
-
Hegazkinek
protagonismo handiagoa hartu zuten: arerioaren posizioak
ikusteko elementua zena erasorako eta bonbak jaurtitzeko
arma bihurtu zen.
-
Beste arma berri bat
tankea
izan zen, eta horren lehenengo agerpenak guztiz izutu
zituen arerioak. Ibilgailu blindatua zen, beldar-kateko
gurpilduna, eta hesiak apurtu, lubakien gainetik igaro
eta metraileten babeslekuak zapaltzen zituen.
Herri berriak:
1915ean beste estatu batzuk ere sartu ziren gerran:
Italia
aliatuen alde eta
Bulgaria
Inperio Zentralen alde; horren ondorioz, bataila-eremu
berriak ireki ziren. Aliatuek Otomandar Inperioari egin
zioten eraso, Alemaniaren eta Austriaren aliatua baitzen,
Dardanelos-eko itsasartea
hartzeko eta Errusiarekiko komunikazioak berrezartzeko;
operazio horretan, ez zuten arrakastarik izan.
Emaitza eta balantzea:
1915eko kanpainaren
balantzea Inperio Zentralen aldekoa
izan zen, baina horiek ez zuten behin betiko garaipenik
lortu.
6.3.4.
Higadura gerra: 1916
Non eta nola:
1916an, garaipena lortzeko ahalegin gogorrak egin zituzten
bi alderdiek. Gerraren eszenatoki nagusia
mendebaldeko frontea
zen, eta bertan erabilitako estrategia berria
higadura gerra
izan zen. Alemaniako goi-agintaritzako buruak asmaturiko
gerra horren bitartez, armada aliatua osoan ahitzea lortu
nahi zen, gizonen eta materialen aldetik, armada horrek
bakea eskatu behar izateko.
Batailarik ospetsuenak:
Lehenengo jarduketa, bestalde, Gerra Handiko batailarik
ospetsuena izan zen:
Verdun-eko bataila.
Alemanek hasi zuten, armada frantsesa odolusteko, eta 4
hilabeteko iraupena izan zuen; bertan, milioi erdi gizon hil
ziren, erasotzaileen eta defendatzaileen artean (gutxi
gorabehera, kopuru berean). Baina frontean ez zen aldaketa
nabaririk egon.
Emaitza eta balorazioa:
Aurreko bi urteetakoa baino
orekatuagoa
izan zen. Baina Inperio Zentralen etorkizuna zalantzazkoa
zen. 1916ko bataila odoltsuek giza efektiboak eta efektibo
materialak murriztu zituzten, eta itsasoko blokeoa gero eta
gehiago nabaritzen zen.
Alemaniak mobilizazio orokorrera jo behar izan zuen, gerran
jarraitu ahal izateko.
6.3.5.
Urte erabakigarria: 1917
Bi aldaketa
garrantzitsu:
Errusia gerratik irtetean eta Estatu Batuak sartzean, bi blokeen arteko
oreka apurtu
egin zen. Errusia gerratik irtetea
Inperio Zentralen mesederako izan zen, baina iparramerikarrak sartzeak balantzea
behin betiko okertu zuen, aliatuen alde.
-
Errusiako iraultza
martxoaren 17an hasi zen, eta horren garaipenak
eragina izan zuen Errusiak gerran zeukan
partaidetzan. Armada, desertzio handiek ahulduta, ez
zen ordurako indar borrokalaria.
-
Estatu Batuak
ordura arte bazter batean egon ziren, Europako
gatazkari zegokionez; hala eta guztiz ere, gerrako
urteetan, eskala handiko herri hornitzaileka izan
ziren, eta aliatuei mailegu handiak egin zizkieten.
Alemaniaren aldaketa:
1915etik aurrera, Alemaniak urpeko gerra hasi zuen, Erresuma Batuko hornidura-lerroak ebaki ahal
izateko. 1917aren hasieran, urpeko erasoaldi handia
iragarri zuen; erasoaldi horretan, Erresuma Batuarekiko
merkataritzan ziharduten itsasontzi neutralak
hondoratzea sartzen zen.
Estatu Batuetako
merkataritza-itsasontzi bat hondoratu zutenean, Ipar
Amerikako gobernuak eta herriak gerran sartzea erabaki
zuten eta horrek apurtu egin zuen batailako fronteen
arteko oreka.
Esperantzak
-
Armadan matxinadak egon ziren, eta zibilen moralak ere nekea
adierazten zuen argi eta garbi.
-
Hornidurarik ezaren, produktuak garestitzearen eta
bizi-baldintzak gogortzearen ondorioz, herritarrak
gerraren aurka ari ziren gero eta gehiago.
6.3.6.
Gerraren amaiera: 1918
-
1917ko
abenduan, Lenin buru zela, Errusiako gobernu
boltxebikeak harturiko lehenengo erabakietariko bat
armistizioa sinatzea izan zen, hau da, borrokak
amaitzea, gerra bukatu arte itxaron gabe; armistizio
horren ondoren, 1918ko otsailean,
Brest-Litovskeko bakea
iritsi zen.
-
Errusia gerratik ateratzean, tropa alemanak Frantziako
estatuan pilatu ziren. Uztailaren erdian, alemanen
goi-agintaritzak Paris okupatzeko erasoaldia abiatu
zuen, baina ez zuten arrakastarik lortu. Aliatuen
kontraerasoa etorri zen ondoren, eta alemanek atzera
egin behar izan zuten. Udaren amaierarako, Alemania
laguntzak galtzen joan zen: Bulgaria, Austria-Hungaria…
Alemania bakarrik
geratu zen.
-
Goi-agintaritzak armadak ezin ziola borrokari eutsi esan
zion Gilermo II.ari, eta
armistizioa
lortzeko elkarrizketak egin behar zirela jakinarazi
zion.
-
Alemaniako altxamendu iraultzaileen eraginez,
enperadoreak abdikatu behar izan zuen azaroaren 9an.
Egun horretan,
errepublika
aldarrikatu zen. Bi egun geroago,
armistizioa
sinatu zen.
Gerra Handia amaituta zegoen.
6.4. Gerraren ondorioak: Bake
Itunak
6.4.1.
Emaitzak -
Gerraren balantzea negargarria izan zen alderdi guztientzat,
Estatu
Batuentzat izan ezik. Pertsona asko eta asko hil ziren. Zaurituak milioika izan
ziren, eta elbarriak ere bai.
-
Balantze ekonomikoa
ere oso txarra izan zen. Borroka burutu zen eskualdeetan,
batez ere Frantzia iparraldean, suntsipen itzelak
egon ziren. Gerran parte hartu zuten herri guztiak zorretan
gelditu ziren,
Estatu Batuakizan
ezik ;
Estatu Batuak Europako herrien mailegu-emaile nagusi bihurtu ziren.
-
Galtze material ugariekin batera,
kalte moralak eta sozialak
ere handiak izan ziren. Milioika alargun, umezurtz eta
elbarrik jaso zituzten gerraren ondorio latzak. Gerraren
amaierako pozaren osteko desengainuak mesede egin zion gizarte klaseen eta nazioen arteko
gorrotoari. Borrokan aritu ziren pertsona askok arazoak
zituzten lana aurkitzeko.
-
Lehen Mundu Gerraren helburuak mugagabeak ziren, erabateko
gerra, baldintzarik gabeko errendizioa. Zentzurik gabeko
helburua zen, helburu suntsigarria, eta hondatuta utzi
zituen bai irabazleak eta bai galtzaileak.
6.4.2.
Bake proposamenak
-
Eraginik handieneko ideiak Ipar Amerikako
Wilson
presidenteak aurkeztutako Hamalau Puntuak
izan ziren. Proposamen nagusiak autodeterminazio-eskubideadesarme
orokorrarendefentsa izan ziren. Azken puntuak, nazioarteko erakunde politiko
bat sortzea proposatzen zen, etorkizunean beste gerrarik ez
egoteko: Nazioen Elkarte iraunkorra,
eta, bertan, herri guztiak bilduko ziren euren arteko
arazoak eztabaidatzeko eta konpontzeko, betiere gerrara ez
jotzeko promesarekin.
-
Wilsonen
asmoak onak izan arren, Clemenceau,
Frantziako lehen ministroak, Frantziaren segurtasuna indartu eta
etorkizuneko Alemania ahuldu nahi izan zuen.
-
Bestalde,
britainiarrak
kontinentearen barruko orekara itzuli nahi ziren, Europako beste
gerrarik ez egoteko, nahiz eta horretarako frantsesen helburuei
aurre egin behar izan.
6.4.3.
Bake proposamenak
Partaideak : Negoziazioak 5 potentziaren eskuetan geratu ziren:
Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Japonia.
Azkenik, erabaki nagusiak honako hauek hartu zituzten: Estatu
Batuetako W. Wilson presidenteak, Britainia Handiko Lloyd
George gobernuburuak, eta
Frantziako George Clemenceau
gobernuburuak.
Ituna :
Azkenean, Versalleseko Ituna
sinatu zuten, Alemaniarekin bakea eginez.
14 puntuen aplikazioa
-
Itunen
gauzarik adierazgarriena Europako inperio historiko
handiak desagertzea
izan zen: errusiarra, austriar-hungariarra eta otomandarra.
-
Aldi
berean, nazio
berriak sortu
ziren, Wilsonek ezarritako herrien autodeterminazio-printzipioaren
ondorioz: Finlandia, Baltikoko 3 errepublikak (Estonia, Letonia eta
Lituania), Polonia, Txekoslovakia, Hungaria, Austria eta Jugoslavia.
-
Baina
Europako mapa berriak Wilson presidentearen filosofiarekin bat ez
zetozen aldaketa asko zituen. Debekatu egin zen Austriaren eta Alemaniaren arteko balizko
batasuna
eta Alemaniako inperio koloniala garaileen artean banatu zuten.
Itunak potentzia
handien interesen
araberakoak izan ziren gehienbat, sinaturiko Hamalau Puntuekiko
errespetuaren araberakoak baino gehiago, eta, horren eraginez,
Estatu Batuek ez zuten Versailleseko bakea sinatu.
6.4.4.
Okerreko bidea
Zigorra: Versailleseko Ituna bake antolaketaren zatirik garrantzitsuena izan zen eta Alemaniak oso tratamendu gogorra jaso zuen, kondena morala ezarri zitzaion eta gerra hastearen erantzukizuna leporatu zitzaion.
Gainera
-
Belgikaren eta Errusiako lurraldearen ebakuazioa
onartu behar izan zuen, eta Alsazia eta Lorrena
Frantziari eta lurralde handiak Poloniari
eman behar izan zizkion; gainera, itsasoaren beste aldeko koloniei
uko egin behar izan zien, potentzia aliatu nagusien mesedetan.
-
Alemaniaren
ahalmen
militarra
nabarmen murriztu zuten.
-
Rhinen
ezkerreko ertza
guztiz desmilitarizatuta
geratu zen.
-
Bertan,
tropa aliatuak gelditu ziren 15 urtetan, Alemaniari gerrako kalte-ordainak
ezarri zitzaizkion, eta horien zenbatekoa batzorde berezi baten esku
utzi zen; gainera, blokeo ekonomikoak
ere aldi batean irautea erabaki zen.
-
Alemania
Nazioen Elkartetik
kanpo
utzi zuten.
Alemania: Versailleseko
Ituna sinatu beharra izan
zuen. Haserre handia
eragin zuen alemanengan, bidegabeko bakea ezartzen baitzitzaien.
Frantzia: Alemaniak probokaziorik gabeko erasorik eginez gero,
Frantziak bermaturik zeukan Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren
laguntza militarra. Frantziak helburu gehienak lortu zituen, baina,
hala ere, zigor
biguinegia
zela Alemaniarentzako
pentsatzen zuen.
Italia: Hau ere ez
zen pozik geratu,
gerran sartu zenean egin zizkioten lurralde promesa guztiak ez
baitziren bete.
EEBB: Bakartzeko joerak
aurrerapauso handiak eman zituen eta kongresuak ez zuen ituna
onartu.
Ondorioa: Versailleseko
Ituna,
bake ekintza baino gehiago, gorrotoaren eta mendekuaren fruitua izan
zen, gehienbat, eta Alemaniari emandako tratamendua Bigarren Mundu Gerraren
eragileetarikoa izan zen.
6.4.5.
NE. Nazioen Elkartea
Noiz, Zertarako, Nola: Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren sinatu zen, Europan beste halako gerrarik ez egoteko. Proposamenik argiena, Wilson presidenteak egindakoa izan zen; horrela, Hamalau Puntuen edo bakerako baldintzen mezu ospetsuan, Nazioen Elkarte Nagusia sortu behar zela esan zuen.
Helburu nagusiak:
Nazioen
Elkartearen helburu nagusia nazioarteko bakea
eta segurtasuna zaintzea zen, gatazkei aurrea hartuz edo konponbide
baketsuen bitartez, baita desarmea eta nazioarteko harremanak
sustatuz
ere.
Funtzionamendua:
Elkartearen funtzionamendua urteroko
Biltzar
baten bidezkoa zen eta horrek honako kide hauek zituen:
-
Estatu kide guztien
ordezkariak.
-
Potentzia aliatu nagusien ordezkaritza iraunkorrak osatutako
Kontseilua.
-
Idazkari nagusi baten zuzendutako
Idazkaritza.
Kideak: Elkartearen jatorrizko kideak gerra garaitu zuten 32 estatu
aliatuak
ziren, eta horiei 13
estatu neutral
gehitu zitzaizkien. Estatu Batuak,
Versailleseko ituna berretsi ez zutenez, ez ziren NEko kideak izan
eta Alemaniari,
berriz, ukatu egin zitzaion aukera.
Mugak:
NE bakea mantentzeko eta herrien arteko lankidetza garatzeko
sortu zen, baina muga handiak
zituen.
-
Elkarteak potentzia handiek
baimendutako gaiak
baino ezin zituen aztertu eta ebatzi.
-
Gatazketan parte hartzeko
indar armaturik ez
zeukanez, Elkartearen arma bakarrak zigor moralak eta ekonomikoak
ziren.
-
Bakeak
gai asko utzi
zituen konpondu gabe:
-
disimulurik gabeko mendeku
nahi frantsesa.
-
haserre alemana.
-
Alemania nahiz SESB baztertzea bake-sistematik.
-
Ipar Amerikaren bakartzeko joera.
-
NEren ahultasuna
-
...
Konpondu
gabeko arazo horiek arriskuan jarri zuten etorkizuna, eta
Bigarren Mundu Gerrarako
bidea prestatu
zuten.
NE:
Azken Biltzarra
1946ko apirilean egin zen, bertan, Elkartea desegitea
eta horren eginkizunak
NBEri (Nazio
Batuen Erakundeari)
ematea erabaki zen.
6.5.
Euskadi Lehen Mundu Gerran
6.5.1.
Negozioak ekonomian eta protestak gizartean
6.5.2.
Euskal abertzaletasuna eta autonomia
|