|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
 
3. Industria
3.1. Europa berrezarpenean
3.1.1. Berrezarpen moderaturantz
Helburuak
hasi ziren.
Beste helburu nagusia
ordena
egonkorra finkatzea
izan zen.
Eta
iraultzaren itzulera galaraztea
ere bai.
Iritziak:
Berregokitze hori kontuz egin behar zen.
berdintasuna ere
mantendu egin zen, oso sendo baitzegoen
finkatuta herrietan.
Garaitutako
Frantziari neurri iraingarriak ez aplikatzeko ahalegina
egin zen, bertan biztanlerik gehienak iraultzaren eta
Napoleonen aldekoak izaten jarraitzen baitzuten.
Aldaketak
-
Frantziako errege berriak,
Borboien etxeko Luis XVIII.ak, konstituzio liberal moderatu bat
jarri zuen.
-
Inperioak sortutako
noblezia berria
ere
errespetatu
egin zuten.-
Ez ziren ausartu
Elizaren eta antzinako nobleziaren
ondasunak itzultzen.-
Napoleonen Kode Zibila
ere
mantendu egin zen.
Beldurra: Ezusteko iraultzaileari
zioten beldur eta arrisku horri ekiditeko prozesua kontrolatu beharra zegoen.
Emaitza: Vienako Kongresutik sortu zen Europa 1789ren aurreko Europaren
oso desberdina zen.
3.1.2. Vienako Kongresua eta Europako ordena berria
Bilerak: Napoleon garaitu
ondoren, Europako monarkien ordezkariak Vienako kongresuan
bildu ziren. 1815ean, Vienako Kongresuak Europako
berrezarpenaren oinarriak ezarri zituen lurralde eta
politikaren aldetik, hori bai, potentzia handien zabaltzeko
nahiak ahaztu gabe. Bilera ugari egin zuten eta
Europako politikaren berehalako etorkizunean eragin
handia izango zuten erabakiak hartu zituzten.
Partaideak: Berrehun
bat diplomatiko izan ziren eta nazio garaileak bildu ziren
bertan: Austria, Prusia, Britainia Handia eta Errusia. Baita
Espainia, Portugal eta Suedia
ere, bigarren mailako aliatutzat.
Etekin gehien:
Vienako Kongresutik
hobaririk handiena hurrengo nazioek atera zuten:
-
Austria, Prusia
eta
Errusiak
lur
gehiago lortu zuten.
-
Britainia Handiak
nagusitasuna bermatu zuen itsasoan.
Antolaketa
penintsularen gaineko
eragin
handia
segurtatu zuen.
Tirol, Iliria
eta
Dalmaziako
zonak ere
bereganatu zituen.
3.1.3. Aliantza
Santua
Mekanismoak:
Vienako Kongresuak Europako ordena politiko berria
bermatzeko mekanismoak ere ezarri zituen. Napoleon garaitu
zuteentzia 4 handiek, Frantziarekin batera (Borboiak ezarri
zituzten berriro tronuan),
aldian behingo bilerak
egitea erabaki zuten,
nazioarteko gaiak aztertzeko.
Partaideak eta konpromisoa:
Errusiako
tsarrak, Alexander I.ak,
Austriako
Frantzisko I.a enperadoreak eta
Prusiako
Federiko II.ak akordio bat sinatu zuten Parisen (1815):
Aliantza Santua. Jokabide politikoan kristautasunaren
printzipioen arabera jarduteko konpromisoa
hartu zuten.
Helburua:
Mehatxu iraultzaileen menpeko edozein herritan esku
hartzeko eskubidea
ezarri zuten kideek.
Sistemaren burua:
Metternich
sistema ere esaten zioten, neurri handi batean berak
sortutakoa baitzen.
Austriako ministroa
zen honek Vienako kongresua ere antolatu zuen eta Austriako
politika 40 urtez zuzendu zuen. 1848ko iraultzan dimititu
beharra izan zuen.
Agintea
Frantzian
-
Ordena arriskuan
jartzen hasi ziren laster.
-
Luis XVIII.ak emandako konstituzioak
bi ganberako
sistema ezartzen zuen:
-
Senatua
erregeak izendatzen
zuen.
-
Beheko Ganbera, berriz, zergak ordaintzen zituzten 30
urtetik gorako gizonezkoen arteko zentsuaren araberako
sufragioz aukeratzen zen.
-
Hautagaiak, berriz, urteko 1.000
liberako zergak ordaintzen zituzten 50 urtetik gorako gizasemeak
soilik izan zitezkeen. Muga horiek eduki arren, horren osaketa
gero eta liberalagoa zen.
-
Luis XVIII.aren ondoren Berriko dukea jarri zuten eta, hau
hil zutenean, 1824an,
Karlos
X.ak,
Luis XVIII.aren anaiak, hartu zuen tronua eta hori
autoritarioagoa
zen.
Britainia Handian
-
Sistema politiko
parlamentarioa
zegoen,
bi alderdietan oinarrituta:
tory eta wigh (kontserbadorea eta liberala).
-
Beraz,
erregearen agintea parlamentuaren menpe
zegoen.
-
Austria, Prusia eta Errusiako gobernari
kontserbadoreek Britainia Handiaren
sistema sustatzeko ahaleginak zapuzten
saiatu ziren. Hori dela eta,
Britainia Handiak ez zuen Aliantza Santuan
parterik hartu.
Prusian:
Estatu alemanak
erreforma batzuk
egin zituen
goitik.
-
Nekazarien morrontza abolitu.
-
Gremio eta jaunen monopolioak
deuseztatu.
-
Zerga sistema modernoa
antolatu.
Errusian
Tsarra iraultzaren eta
liberalismoaren aurkako ikurra zen.
Poloniako erreinuari konstituzioa
eman
zion, baina
Errusiari ukatu
egin zion.
Ez zuen
nekazarien
egoera hobetzeko ezer egin, hauek
morrontzari lotuta
jarraitu baitzuten, aurreko mendeetan bezalaxe.
3.1.4. 1820ko mugimendu iraultzaileak
Arazoak:
Erabateko berrezarpena egin nahi izan zuten herrietan, Fernando VII.ak
gobernatzen zuen Espainian, adibidez, egoera ezegonkorragoa
bihurtu zen eta eztanda iraultzaileak egon ziren berehala.
Espainia
Herria
hondatuta
zegoen.
Ameriketatik
gero eta diru gutxiago
iristen zen.
Erregimen Zaharra eta zerga
pribilegioak itzuli
ziren eta horiek oztopo
izan ziren estatuak baliabide berriak lortzeko.
Egoera horretan, Ameriketako altxamendua zapaltzera
joateko prestatuta zeuden tropak
matxinatu
egin ziren Cadizen, 1820an
Riego
komandantearen aginduetara. Matxinadak Espainiako beste hiri
batzuetara ere zabaldu ziren, burgesiaren itxaropenaren eta
hirietako langile klaseen pozaren erdian.
Fernando VII.ak etsi eta
1812ko
konstituzio liberalaren zina
egin behar izan zuen (Cadizeko konstituzioa).
Aliantza Santuko kideak ikaratu
egin ziren, batez ere, iraultzaren kutsadura beste herrietara iristen ari zela konturatzean:
Napolira, Portugalera, Piamontera…
Potentziek
austriarrei
baimena
eman zien Napoliko mugimendu liberala zapaltzeko eta, aldi
berean, Espainiako absolutistei laguntzeko ere bai. Veronako Kongresuak
Espainian esku hartzea dekretatu zuen eta Frantziako armadako
gorputz baten esku utzi zuen lan hori: San Luisen Ehun Mila Semeek
Frantziako mugatik sartu ziren eta Hirurteko Liberalari amaiera
eman zioten.
Ekialdeko auzia:
Hau zen Europaren egonkortasunerako arazo handienetako bat:
-
Turkiako
inperioak erakutsitako ahultasunaren
ondorioz,
bere menpean zeuden Balkanetako herriak
altxatzen hasi
ziren.
-
Gainera
Austria eta Errusiak interesak
zituzten zona horretan.
-
Greziarrek armak hartu
zituzten turkiarren aurka 1821ean, eta borroka horrek
Europako iritzi publikoaren zaletasunak eta laguntzak
eragin zituen.
-
Mendebaldeko potentziek Turkia
Serbiaren
autonomia onartzera behartu
zuten eta, azkenean, Greziari erabateko
independentzia
(1830) ematea ere bai.
3.1.5.1830eko iraultzak
Nolakoak
-
1830eko bultzada iraultzailea 1820koa baino
larriagoa
izan zen eta Frantzian, Belgikan, Polonian, Italian eta
Alemanian hedatu zen; askatasun politiko gehiago edo
independentzia nazional handiagoa
eskatzen zuten.
-
1789ko iraultzan ez bezala, 1830eko irudirik adierazgarriena
barrikadena
izan zen, egurrez, gurdiz, harriz egindako parapetoarena.
Barrikada hauek XX. mendeko erdialdera arteko iraultza
guztietan agertuko dira.
Frantzia
-
1830eko uztailean,
Parisko herria kalera
irten zen eta, barrikadetan sartuta, erregearen armada
garaitzea lortu zuen. Carlos X.ak (Borboi etxekoa zen, Luis
XVIII.aren anaia eta, lehen aipatu dugun bezala,
autoritariogoa) erbesteratu
beharra izan zuen.
-
Luis Felipe Orleanskoa
izendatu zuten errege, Felipe Berdintasun deitzen zioten
haren semea, Luis XVI.aren exekuzioaren alde bozkatu
zuen printzea. Konstituzio liberalagoa
hartu zuen Frantziak eta Luis Felipe, kapela
garaia
zuelarik buruan, monarkia burgesaren ikur bihurtu zen.
Belgika:
Altxamendua izan zen Bruselan,
Holandaren nagusitasunaren aurka.
Mugimendua azkar hedatu zen eta Belgikaren independentzia
aldarrikatzeko aukera eman zuen; biltzar konstituziogile
batek konstituzio testua promulgatu zuen. Garai hartarako
oso konstituzio liberala
izan zen.
Britainia Handia: Bikoiztu
egin zen botoa emateko eta ordezkaritza politikorako
eskubidea zuten herritarren kopurua.
Polonia:
Europan ospe handia hartu zuten altxamendu liberal
eta nazionalistak
egon ziren eta Errusiako tropek gogor zapaldu
zituzten.
Italia iparraldea: Hemen ere
altxamenduak
izan ziren, baina Austriaren errepresioak
guztiak kontrolatzea lortu zuen.
Espainia: Fernando VII.aren
heriotza
gertatu zen (1833) eta aldaketa liberalen aldia hasi zen.
Karlisten (Karlos Fernando VII.a erregearen anaia zen) eta
liberal moderatuen (Isabel, Fernando VII.a erregearen
alabaren, aldekoak ziren) artean I. Gerra Karlista
piztu zen.
Desberdintasunak
-
Ipar Itsasoaren inguruan,
Frantzia, Britainia Handia eta Belgikan,
antzeko sistema politikoak zeuden; burgesiaren
interesen alde
egiten zuten erakunde liberal eta parlamentarioak zeuden eta
interes horiek babesteko eskubide politikoak eta hauteskunde
eskubideak zeuden mugatuta. Europa mendebaldean liberalismoa apurka-apurka zabaltzen
joan zen.
-
Europa ekialdean,
Austrian, Prusian eta Errusian
ez zegoen aldaketarik eta askatasuna errepresioa erabiliz
ukatzen zen.
-
Ozeanoaren beste aldean,
Espainiaren eta Portugalen koloniarik gehienek askatasuna
lortu zuten.
3.2. Amerika Latinoaren independentzia
3.3. 1848ko iraultza
3.3.1.
“Herrien udaberria”
Faktoreak: 1848an
Europan gertatu ziren iraultzei “herrien udaberria” izena eman izan zaie.
Faktoreak:
-
Liberalismoaren
aurrerakuntzek sortutako itxaropenek.
-
Helburu nazionalek
gero eta eragin handiagoa zuten jendearen iritzian.
-
Gainera, kontinenteko
industrializazioaren
lehenengo etapen garapenak areagotu egin zuen gizartearen haserrea.
Eragileok Europan azkartasun handiz hedatu ziren eta
1848ko iraultza
hasi zen.
Salbuespenak:
Mugimendu iraultzaile demokratiko erradikalak Europa osora iritsi
ziren, baina salbuespenak ere izan ziren:
eta Belgika:
bi estatu horiek sistema aurreratuagoak zituzten.
Errusia:
Atzeratuegia zegoen eta bertako liberal erradikalek ez zuten
hainbesterainoko indarrik.
Arazoak
-
Patataren gaitz batek
(patata funtsezko janaria zen biztanleria gehienentzat) bertako
biztanleriari eragin zion: 1845ean Irlandan 8.500.000 biztanle
izatetik 1850ean 6.000.000 biztanle izatera pasatu ziren.
-
1845-1847 bitartean
zerealen uzta oso txarrak
izan ziren eta horrek eragina izan zuen oinarrizko produktuen
prezioen igoeran.
-
Krisia industriara
ere iritsi zen, biztanleek aukera gutxiago baitzuten manufaktura
produktuak erosteko.
-
Krisi ekonomiko orokorra
ez zen iraultzaren eragile bakarra izan,
baina
horrek sortutako haserreak gizartearen antolaketa eta administrazio
txarrari buruzko ideia zabaldu zuen, eta ideia hori altxamendu eta
ekintza iraultzailearen beste zergatietako bat izan zen.
3.3.2.
Pariseko eztanda eta Frantziako II. Errepublika
Monarkia:
1848an Frantziako monarkia erori eta berriro ere
errepublika
aldarrikatu zuten.
-
Orleansko Luis Feliperen monarkiak
gero eta jarraitzaile gutxiago zituen eta oposizioa
hauteskunde sistema zabaldu nahian zebilen.
-
Gobernuak sektore erradikalen bilera politiko bat debekatu zuen eta
1948ko otsailaren 22, 23 eta 24ko
protestaldiak
hasi ziren.
-
Manifestazioak eta armadaren aurkako borrokak egon ziren, ehunka
barrikada
erabiliz.
-
Errege Jauregiari eraso egin zioten eta
erregea Britainia Handira ihes
egin beharrean izan zen.
Behin-behineko gobernua:
Frantziako II. Errepublika
aldarrikatu
eta Biltzar Nazional Konstituziogilea aukeratu zen.
-
Gizonezkoen sufragio unibertsala
ezarri zen eta hautesleak 250.000 izatetik 8.000.000 inguru izatera
pasatu ziren. Aukeratutako diputatu gehienak errepublikano
moderatuak ziren; horien eskuinetara, Orleanseko etxearen aldekoak
zeuden, eta, ezkerretara, demokrata erradikalak eta lehenengo
sozialistak, sektore herrikoien ordezkariak.
Aldi berean
prentsa askatasuna eta heriotza
zigorraren eta esklabotasunaren abolizioa
ezartzen zituen legeak ere onetsi ziren.
Gainera,
langabeziaren ondorioak moteltzeko
neurriak
hartu ziren.
2. eztanda:
Herriak sufragio unibertsala lortu nahi zuen eta, horrela,
herritarren bizimodua hobetu.
-
Ekainaren 21ean,
Gobernuak
lantegi nazionalak ixtea
dekretatu
zuen, 120.000 langile lanik gabe utziz.
-
Horrela, Pariseko
1848ko iraultzaren bigarren
ekitaldia
hasi zen. Langileek 3 eguneko altxamenduarekin erantzun zioten,
ekainaren 23tik 26ra, baina altxamendu hori odoltsu zapaldu zuten.
Kaleko borroketan, 500 langile baino gehiago hil, 12.000 atxilotu
eta 4.500 Aljeriara erbesteratu zituzten.
-
Ordura arte
klase ertain eta langileen klasea
batera ibili baziren ere, orain
banadu
egin ziren politikoki.
Agintea
-
1848ko abenduan,
gizonezkoen sufragio
unibertsalaren
bidez, Luis Napoleon Bonaparte,
enperadorearen
iloba, aukeratu zuten Errepublikako presidente.
-
1852an
estatu-kolpea
eman zuen eta
Frantziako II. Inperioa
aldarrikatu; horrela, Luis Napoleon frantsesen enperadore
bihurtu zen,
Napoleon III.a
izena hartuz.
3.3.3.
Iraultza Austrian, Italian eta Alemanian
Europa:
Bultzada iraultzailea
Europa
osoan hedatu
zen: altxamendua Munichen, langileen manifestazioak Kolonian,
liskarrak Berlinen eta Frankfurten, mugimendu nazionalistak
Hungarian eta Pragan, kaleko borrokak Vienan, eztanda
iraultzaile handia Milanen, errepublika aldarrikatzea Venezian,
lehenengo biltzar nazionala eratzea Errumanian, eta abar.
Gertaera horiek guztiak aldi berekoak izan ziren, eta Europako
gobernarien kezka nahiz harridura eragin zuten.
Austria
-
1848ko iraultzaren bigarren hiriburua
Viena
izan zen.
-
Ikasleek eta beheko klasekoek sorturiko liskarren
ondorioz,
Metternich,
inperioa 40 urte baino gehiagoan, zuzendu ondoren,
kargutik kendu zuten.
Jopuen prestazio pertsonalak
ezabatu zituzten.
Monarkia parlamentarioa eta konstituzionala
eratu zuten lehenengoz.Fernando I.ak abdikatu eta
bere ondorengoak,
Frantziscko Jose I.ak,
mende osoko erreinaldirik luzeenetariko bati eman
zion hasiera (1848tik 1916ra).
Europako herrialdeak:
Eslaviar herriek (txekiarrak, eslovakiarrak eta serbiarrak) eta
Italia iparraldeko erreinuak
Austriaren nagusitasunaren aurka
hasi
ziren, baina Austriaren agintekeria nabarmena izan zen: armadak
Pragako altxamendu nazionalista zakarki zapaldu zuen eta Hungariari
emandako autonomia laburra eten egin zuen. Austriaren nagusitasunak
bere horretan jarraitu zuen
I. Mundu Gerra
arte.
Italia
Austriaren nagusitasunaren aurka
altxatu ziren. 1848ko udaberrian, konstituzio liberalak
aldarrikatu ziren Napolin, Toskanan, Piamonten, Eliz
Estatuetan, Venezian…
Piamonteko
Karlos
Alberto
erregeak
Italia batzeko
lehenengo prozesua gidatu zuen; baina Austria eremu
militarrean nagusitu egin zen.
Italiako nazionalisten
porrotak
bi hamarkadatan geldiarazi zituen askatasun politikoak eta batasun
nazionalerako bidea.
Alemania:
Alemanian ere antzeko etsipena egon zen.
Alemaniako biltzar nazionala eratzeko
lehenengo pausoak ematen ziren bitartean. Biltzarra
Frankfurten
bildu eta sufragio unibertsalaren bidezko
hauteskundeetarako deia egin zuen, Alemania osorako
konstituzio federala egin behar zuen parlamentua
aukeratzeko.
Austriak eta Prusiak ez zuten
konfiantzarik,
Alemaniako nazionalista liberalen proiektu horietan.
Frankfurteko Parlamentuak
Prusiako Federiko
Gilermori
eskaini zion koroa; horren ustez, berriz,
koroa bat gauza sakratuegia zen, parlamentu batetik
jasotzeko. 1849an
ez
zuen Frankfurten onetsitako konstituzioa
onartu
nahi izan eta, horrela, amaitu egin ziren Alemania konstituzionalaren eta batuaren itxaropenak.
Parlamentu berria, azkenean,
deseginda geratu zen.
3.3.4.
1848ko gertaeren ondorioak
-
Iraultza hauek hasitako abiadura berberan bukatu ziren. Itxuraz,
altxamenduek ez zuten arrakastarik lortu, baina lorpen
garrantzitsuak izan zituzten. Feudalismoa deuseztatu
zen, hori indarrean zegoen herrietan, txarren Errusiaren kasuan izan
ezik.
-
Europako zatirik handienak
konstituzio
moderatuko erregimen parlamentarioak
ezarri zituen, hau da, hauteskundeetarako zentsuaren araberako sistema
erabiltzen zuten erregimen parlamentarioak, eta horiek jabeei
erreserbatzen zizkieten eskubide politikoak, nahiz eta Frantzian
gizonezkoen sufragio unibertsalaren konkistak iraun.
-
1848ko iraultzetako galtzaileak langileak, artisauak eta
herri klaseak
izan ziren eta aurrerantzean burgesia nagusiaren eta euren laguntzaz
sortutako estatu liberalen aurkako aldaketa sozialari eta
politikoari lotutako prozesuetan hartu zuten
parte.
3.4. Nazioak eta nazionalismoa
3.4.1. Oinarri ideologikoak
-
1848ko mugimendu iraultzaileen porrotak Europako herri askotako erakunde demokratikoak eta nazionalistak deuseztatzea eragin zuen. Europako
politikan, XIX. mendeko eragile ideologiko eta politiko nagusiak
nazionalismoa,
liberalismoa
eta
sozialismoa
izan ziren.
-
Nazionalismoa indartsu berpiztu zen 1848aren hurrengo urteetan. Bi egoera zeuden:
Alemaniako eta Italiako
estatu ugariak, errealitate nazional handiagoren zatiak zirenak. Herri horietako
nazionalistek estatu komunaren inguruko batasuna nahi zuten.
Bestalde,
atzerriko indarren menpe zeuden herriak zeuden:
-
Poloniarrak errusiarrek gobernatuta.
-
Eslaviar herriak, hungariarrak
eta Italiako penintsularen iparraldeko zonak
Austro Hungariar inperioaren menpean.
-
Turkiako
Inperioak Balkanetako herrietan zeukan agintea:
errumaniarrak,
bulgariarrak, serbiarrak, bosniarrak, mazedoniarrak,
albaniarrak
eta abar.
Herri horietan,
nazionalisten helburuak
askatasuna
lortzea eta euren estatua sortzea ziren. Baina egoera hori ez
zen I Mundu Gerrara arte desblokeatu.
3.4.2. Alemaniaren batasuna
Estatu Alemanen Konfederazioa:
Iparraldean,
Prusiako
erreinuaren eraginpean zegoen eta hegoaldean,
Austriarenean.
Gainera, Austria-Hungariako Inperioak germaniarrak ez ziren
Balkanetako eta Italia iparralde osoa zuen menpean.
Aukerak:
Alemaniako mugimendu nazionalistak bi aukera zituen:
-
Alde
batetik, Alemania Handia
eraikitzea, Austria bere barnean hartuta.
-
Edo
Alemania Txikia
eraikitzea, Prusiaren gidaritzapenean.
Bategitearen
hasiera
-
Batasun prozesuaren
gidaritza
Prusiako erreinuak
hartu zuen bere gain, eta Austria prozesu horretatik kanpo geratu zen.
-
Otto von Bismarck-ek
hartu zuen kantzelaritza. Alemaniaren batasunaren sortzaile nagusia izan
zen.
-
Prusiak
garapen ekonomiko handia
zeukan eta Europako armadarik
onena
ere bai.
Danimarka:
Schleswig-eko
eta Holstein-eko
dukerriak kulturaren aldetik alemanak ziren, baina Danimarkako koroaren
menpe zeuden, eta bertako biztanleak Germaniar
Konfederazioan sartzearen aldekoak
ziren. Prusiak, Austriarekin batera, gerra
adierazpena
egin zion Danimarkari, eta, 1864an, bi potentziek euren artean
banatu zituzten iparraldeko lur horiek.
Austria
eta Prusia
-
1866an,
Austriaren eta Prusiaren arteko
tentsioa areagotu
egin zen, dukerri horien administrazioaren ondoriozko arazoen eraginez.
Bismarckek prusiar tropei Austriak gobernaturiko Holstein eskualdean
sartzeko agindua eman zienean, gerra
hasi zen. Gatazka militarra aste gutxian amaitu zen, prusiarrak Sadowan
nagusitu zirenean. Prusiar potentzia handiak Ipar Alemania osoa
kontrolatu eta, horrela, nagusitasun politikoa eta militarra erakutsi
zuen Austriaren aurrean.
-
Prusiak eta Alemaniako 21 estatuk 1867an sinaturiko itun baten
bitartez, Ipar Alemaniako Konfederazioa
sortu zen; Bismarckek sustatutako konstituzioak bi ganbera
ezarri zituen:
-
Bundesrat
delakoa (Kontseilua), estatu federatuak ordezkatzeko.
-
Reichstag
deritzona (Parlamentua), gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez
aukeraturiko diputatuekin.
-
Hegoaldeko estatu alemanak sartzea baino
ez zen gelditzen,
eta, horretarako, Napoleon III.aren denborako Frantzia inperialarekiko
gatazkaren aitzakia behar zen.
Frantzia: Hemengo
armadak porrot
itzela jasan zuen Sedan-eko eta Metz-eko batailetan (1870).
-
Tropa alemanak Parisen inguruetaraino iritsi ziren, eta
Alemaniako
Inperioa
aldarrikatu zuten Versaillesen, 1871n.
Hegoaldeko estatu alemanak, Prusiako armadak okupaturikoak, Konfederazioan
sartu ziren eta denek onartu zuten Gilermo I.a II. Reicharen enperadore
aldarrikatzea.
-
Frantzian, aldiz, Bigarren Inperioa erori eta
III. Errepublika
aldarrikatu zuten.
3.4.3.
Italiako Risorgimentoa
Aukerak:
Italiaren
batasuna 1859 eta 1871 bitartean egin zen, Alemaniako nazio berria
eraiki zen urteetan. Italiarrak batasunaren
aldekoak
ziren, baina lortu beharreko batasun motari buruz
ez ziren ados jartzen:
-
Sektorerik kontserbadoreenek
estatuen federazioa nahi zuten, horren agintean Aita Santua jarriz.
-
Herri klaseak
errepublika demokratikoaren aldekoak ziren. Giuseppe Mazzini (1805-1872)
nazionalismo erradikal eta demokratiko horren ordezkari nagusia izan
zen, altxamenduaren bidea erabiltzearen aldekoa.
Bategitearen faseak
-
Alemanian bezala, erreinu batek eskuratu zuen batasun-prozesuaren
gidaritza,
Austriako agintearen aurka joan beharra zegoenez, nazioarteko laguntzak
behar baitziren. Batasunaren eragilea Piamonte-Sardiniako
erreinua izan zen.
-
1849tik errege izandako
Viktor Manuel
II.ak
eta Camilo Benso –Cavour-eko kondea-
politikari handiak zuzendu zuten prozesua.
-
Piamonte-Sardiniako erreinua
monarkia
konstituzionala
zen eta 1848ko iraultza zapaldu eta gero erakunde liberalak mantendu
zituen Italiako estatu bakarra. Piamonte iparraldea Italia osoan
garapen ekonomikorik handienetako lurraldea
zen.
-
Napoleon III.a Cavourrekin bildu
eta
Frantziaren laguntza bermatu zion, Austriaren aurka. Horrela, Piamonteko
eta Frantziako tropek Austriako armada garaitu zuten eta
Milan
eta Lonbardia
Piamonteko erreinuaren barruan sartu ziren.
-
Modenak eta Parmak euren erreinu absolutistak kendu eta Piamonten
sartzearen aldeko botoa eman zuten; beraz, Iparraldeko Italia Viktor
Manuel II.aren monarkiaren zuzendaritzapean batuta gelditu zen.
-
Hurrengo pausoa Penintsularen hegoaldea eta
Sizilia
sartzea izan zen. Garibaldiren alkandora gorrien
espedizio erromantiko eta abenturazaleak 1860an Napoliko erreinua
Borboien dinastiatik askatu zuen.
-
Viktor Manuel II.a
izendatu zuten Italiako errege. Venezia
ere Italian sartu zen, 1860an Austriak Prusiaren kontra izandako porrota
aprobetxatuz.
-
Eliz Estatuen
arazoa gelditzen zen konpontzeko. 1870ean Italiako armadak
Erroma
okupatu eta bertan ezarri zuen Italiako erreinuko
hiriburua.
Pio IX.a aita santuak ez zituen gertaerak onartu
nahi izan
eta bere burua presotzat hartu eta Viktor Manuel II.a eskumikatu egin
zuen; horrenbestez, Vatikanoa eta Italiako estatu berriaren arteko
gatazka hasi zen, 1929ra arte konponduko ez zen
gatazka,
urte horretan, Aita Santuak eta Mussolinik egin baitzuten akordioa.
3.4.4.
Balkanak eta Ekialdeko arazoa
3.5.
Gerra karlistak, liberalismoa eta foruzaletasuna Euskadin
3.5.1.
Foruak eta Konstituzioa
3.5.2.
Azken gerra karlista
|