|
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
Atzera
Atari nagusia
Historia2
Ekonomia eta
Enpresa2
Historia1
Psikologia1
Helbideak
Nire perfila
Argazkiak
Kaxondeooooooo
Landereño
|
|
 
2. Erregimen
Zaharraren krisia
2.1. Erregimen
Zaharra
2.1.1. Ekonomia
Feudala
Nekazaritza
-
Biztanleriaren
gehienak lurra
lantzen zuen, %80-90 orokorrean.
-
Britainia
Handian
hiru laurdenak ziren nekazariak.
-
Errusian
%90etik gora ziren nekazariak.
Desberdintasunak
-
Europa
ekialdean
nekazariak
morrontza
erregimenean zeuden, ia-ia esklabotza egoeran.
-
Europa
mendebaldean
eta Mediterraneoan, nekazarien egoera legala
hobea
zen,
baina
produkzioaren zati handiena lurjabeen eskuetan geratzen
zen (jaunak, Eliza eta Estatuaren eskuetan, alegia).
Banaketa
-
Nekazariek hamarrena
ordaintzen zioten Elizari;
errentak
eta era askotako betebeharrak eta zerbitzuak ordaintzen
zizkioten jaun feudalari, eta Estatuari eta, gainera,
zerga
zuzenak
eta
zeharkakoak
ere ordaindu behar zituzten.
-
Lurra,
orokorrean, jabe aristokraten edo goi-kleroaren esku
zegoen, eta horiek errentak
kobratuta edo jabetzak zerbitzarien bitartez
ustiatuta bizi ziren,
zergarik ordaindu
gabe.
Gizarte talderik pribilegiatuenak
noblezia
eta
goi-kleroa
ziren.
2.1.2.
Estamentuzko gizartea
-
Banaketa:
Hiru
estamentu zeuden eta estamentu bakoitzak oso eskubide desberdinak zituen: noblezia, kleroa
eta hirugarren estatua” edo herria.
-
Pribilegiatuak (Noblezia eta Kleroa)
Sistema
judizial
berezia.
Galdeketetan
ezin zituzten
torturatu
(Hirugarren estatukoak bai).
Goi karguen
monopolioa.
Lurraren eta jabetza horietan bizi zirenen gaineko
eskubide feudalak
eta jaun eskubideak.
Goi kleroko
kideak
noblezian erreklutatzen ziren, eta kideok beste edozein
nobleren pribilegio berberak zituzten.
Lurraren
jabetzaren bi herenak
Elizarenak eta nobleziarenak ziren.
Pribilegio
juridikoak
eta
zerga pribilegioak
handiagoak
izaten ziren
Europa ekialdeko
erreinuetan
(Polonia, Hungaria, Errusia eta abar), Europa
mendebaldekoetan baino (Britainia Handia, batez ere).
Hirugarren Estatua
-
Gainerako
biztanleek, 27 milioi pertsonak, Hirugarren Estatua osatzen
zuten, eta horren barruan, oso egoera
ezberdinak zeuden:
2.1.3.
Monarkia Absolutua
Zer da?
Erregimen Zaharreko estaturik gehienak
monarkia absolutuaren legitimitatea Jaungoikoak berak
ematen omen zuen.
Ezaugarriak
-
Erregeak
Jaungoikoaren
aurrean
soilik zuen erantzukizuna.
-
Erregearen
aginteak
ez du mugarik edo kontrolik.
-
Hala ere,
praktikan,
absolutismo
politikoa
Elizaren eta
nobleziaren aginteak mugatzen zuten.
Non
-
Austria, Prusia, Suedia, Espainia
edo
Frantzian.
-
Absolutismoaren ezaugarriak
nabarmenagoak
ziren
Errusiako
inperioan
edo Turkian.
Salbuespenak
-
Erresuma Batua: 1688ko
iraultzak parlamentuari eman zion errege agintearen zati
bat. Beraz,
monarkia
parlamentario
bat
zegoen.
AEB: Ingalaterrarekiko independentzia lortu zuenean, aginte
sistema guztiz berria ezarri zuen, europar askok kopiatzeko
irrikan egongo diren agintea:
Errepublika
bat
jarri zuten eta
Konstituzio
bat
osatu.
2.2. Pentsamendu Ilustratua
2.2.1. Argien
mendea
pentsamendu
kritikoa garatu
zen. Erregimen Zaharreko gizartearen oinarriei buruz, eta hori
lagungarria izan zen
Erregimena
desegiteko.
XVIII. mendeari
“argien
mendea”
esaten zaio,
Ilustrazioaren garaia,
munduaren azalpen
arrazionalak tradizioaren edo superstizioaren itzalak argitu
zituelako.
Zenbait pentsalarik
zalantzan
jarri zituen
planteamendu erlijiosoak, Elizak gizartean zeukan eragina,
absolutismo politikoaren oinarrian zeuden gizartearen uste sendoak,
estamentuka oinarritutako ordena soziala eta ideia eta sinesmen
tradizionalak.
Zientzietako gaiak
garatzeari
eman zioten eta
Bibliako gizakiaren
sorkundearen gaineko kontaerak zalantzan
jarri ziren:
2.2.2.
Kritika ekonomikoa
Adam Smith
britainiarrak liberalismo ekonomikoaren
oinarri teorikoak eraiki zituen Nazioaren aberastasuna izaerari eta
zergatiei buruzko ikerketa lanean (1776).
-
Aurrerakuntza
ekonomikoa lortu nahi bada,
produkzio faktoreak
(kapitala, lurra eta lana)
aske
utzi behar dira. Ordura arte, nobleziaren eta kleroaren kontrolpean
zeuden.
-
Merkantzien balioa eta prezioa
lanetik
datoz eta aberastasuna langileak sortzen du.
Hau oso plantemendu harrigarria zen garai hartan, lana gaizki
ikusita baitzegoen goi klasekoen artean.
2.2.3.
Filosofoak
Locke
-
Pentsamendu
ilustratuaren aurrekari
bat izan zen. XVII. mendean bizi izan zen ingeles hau eta 1688ko
iraultza justifikatu zuen.
-
Bere ustez, gobernarien eta gobernatuen artean erlazioak
arautzeko ”kontratu
sozial”
bat egin behar zen.
Voltaire
Montesquieu
Rousseau
-
Gizartearen arteko desberdintasunaren
jatorriei eta oinarriei buruzko diskurtsoa.
Gizarte ordenak pertsonen arteko
jatorrizko berdintasuna
usteldu duela dio.
-
Gizarte kontratua:
Gobernua kontratutzat ikusten du. Baina hori ez da kontratu politiko
hutsa, pertsonen arteko
akordioa
baizik. Kontratu horrek “gehienen
borondatea”
adierazi behar du eta gobernua bigarren mailan dago. Ideia hau
ondorengo planteamendu demokratikoetan jasota
geratuko da.
2.2.4.
“Argien” hedapena
-
Ideia ilustratuen multzoa hasieran elite
txiki batzuen artean hedatu zen; apaizek eta burges aberatsenek soilik
zekiten irakurtzen.
Argitalpenik eraginkorrena Diderot
eta D´Alembert-ek
zuzendutako Entziklopedia (1751-1776) izan zen. “Zientzia, arte
eta tekniken hiztegi arrazoitua”. Garaiko ezagutzen egoera zen, baina,
aldi berean, erakunde politiko eta erlijiosoen aurkako zeharkako kritika
ere bazen.
-
1702an, Britainia Handian
lehenengo egunkaria sortu zen.
2.2.5.
Absolutismo Ilustratua
-
Despota ilustratuek herriarentzat
“hoberena” nahi omen zuten, baina herriaren iritzia ez zitzaien
interesatzen. Todo para
el pueblo, pero sin el pueblo zen bere lema.
-
Pentsamendu ilustratua
modan
egon zen
errege
gorteetan eta klero eta nobleziako zenbait
sektoretan:
-
Prusiako
Federiko II.ak eta
Errusiako Katalina II.ak harrera ona egin zioten
Voltaire filosofoari.
-
Austriako
Jose II.ak oso kontuan izaten omen zituen Montesquieu eta Rousseau-ren
ideiak.
-
Espainian Inkisizioak
Rouseauren lanak debekatu
zituen,
baina Carlos III.aren
ministro batzuk Voltaire-ren jarraitzaile omen
ziren.
-
Aurrerapen ekonomikorako eta biztanleen
bizitza eta heziera hobetzeko,
beharrezkoa
zen
gizarte ordenaren
oinarriak goitik behera aldatzea, baina agintariek ez ziren horren
aldeko. Izan ere, Frantziako Iraultzaren ondoren,
Austriako, Prusiako, Errusiako eta Espainiako monarkek
bertan behera utzi zituzten
ideia ilustratuak; absolutismoaren alde egin eta,
ilustratu baino gehiago,
despota
eran jardun zuten.
2.3. Estatu Batuak: nazio baten
sorrera
2.3.1.
Iraultzaren aurrekariak
-
Nazio berria:
Ipar Ameriketako
ekialdeko kostaldean, Britainia Handiko koroaren jabetzan
hamahiru kolonia
zeuden. Jabetza horietan lehenengo errepublika sortu zen, eta
bertako gobernua konstituzio
baten bidez araututa gelditu zen. Horretarako, biztanleak
britainiarren agintetik irten ziren,
eta, gainera, berdintasuna eta askatasuna sustatzen zituzten
ideia iraultzaile nagusiak antolaketa politiko eta sozial
berrian sartu zituzten.
-
Kolonietako
gizartea
-
Etorkinen
jario etengabeak eragindakoa zen. Ez zeuden Europako sistema
feudal zorrotzaren ezaugarriak eta jaraunspenezko
nobleziarik ere ez zegoen.
-
Hegoaldeko kolonietan
sistema
esklabista
antolatu zen eta esklaboek tabako, azukre eta kotoiaren
laborantzetan egiten zuten lan.
-
Bertako
gizartea
honako hauek osatzen zuten:
-
Lurjabe handiek eta txikiek.
-
Hirietako langile askeek.
-
Mendebaldean lur berriak okupatzeko eta baliabideak
ustiatzeko aukera zuten langileak.
-
Merkataritza trafiko aktiboa kontrolatzen zuten
merkatariak, eta esklaboak ugariago ziren hegoaldeko
kolonietan.
-
Porturik garrantzitsuena:
Hamahiru kolonietako hiri eta porturik garrantzitsuena
Filadelfia
zen, eta 1760an 25.000 biztanle zituen.
2.3.2.
Independentzia gerra (Eragilea, Zazpi Urteko Gerra, Matxinada,
Armada, Bakea)
-
Eragilea:
Kolonoek ez zeuden
gustura jasaten zuten tratuarekin;
metropoliari
aberastasuna eta zergak bidaltzen zizkioten, baina guztiz
baztertuta zeuden erabakiak hartzeko orduan. Horregatik, XVIII.
mendearen erdialdetik aurrera, Britainia Handiarekiko mendetasun
gogorraren aurkako iritzia zabaldu zen.
-
Zazpi Urteko Gerra:
(1748-1756)
Ingalaterrak Frantziari irabazi zion eta, horretarako, amerikar
kolonoen laguntza izan zuen. Kolonoek irabazle sentitu ziren eta
Ingalaterraren
esker ona espero
zuten, baina metropoliak zergak igo zizkien, gerra gastuak
finantzatzeko. Horrela, azukrearen eta beste produktu batzuen
zerga berriak
sortu ziren,
kolonoen
ezinegona
handiagotuz.
-
Matxinada:
1773eko abenduaren
16an, Bostoneko portuan istilu larria egon zen,Tearen
matxinada.
Altxamendu honen
zergatia Londreseko gobernuak tearen merkataritzari ezarritako
zerga berria izan zen. Kolono gazte batzuek, indiar mozorrotuta,
Ekialdeko Indien Konpainiako (tea Ipar Ameriketara esportatzeko
monopolioa lortu zuen konpainia honek) hiru itsasontzietako
kargamendua itsasora bota zuten. Tropa ingelesek gogor zapaldu
zuten altxamendua eta gobernuak Bostoneko portua ixteko agindua
eman zuen, baina, horren eraginez, haserrea biztanleria osora
zabaldu zen.
-
Armada:
Gobernu britainiarren errepresio neurrien ondorioz,
Independentzia
Gerra
hasi zen. Kolonoek
milizianoen
armada
eratu eta agintean
George
Washington
jarri zuten. Lehenengo arazoa tropak ekipatzeko
armarik eta
muniziorik ez
edukitzea izan zen.
Gerra ontzirik
ere ez
zeukaten eta ingelesek erabateko nagusitasuna zuten itsasoan.
Beraz,
atzerriko potentzien
(Frantzia, Espainia)
laguntza
lortzea ezinbestekoa
zen.
1783an,
Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen,
Versailleseko Itunean.
2.3.3.
Lehenengo Konstituzio Modernoa (Iritzi desberdinak
(2), Hitzarmena (8), Arazoa)
-
Hitzarmena:
1787an, antzinako kolonietako 55 ordezkari Filadelfian bildu
ziren, konstituzio bat idazteko asmoz. Joera arteko paktua lortu
zen:
-
Konstituzio hau ilustratuek defendaturiko berdintasun eta
askatasun printzipioetan oinarritzen zen.
-
Erregimen errepublikanoa eta demokratikoa ezarri zen.
-
Gobernu federal bakarra eratuko zen.
-
Errepublikako presidente bat izango zuten.
-
Legegintzarako bi ganbera izango ziren: Kongresua eta
Senatua.
-
Baina, aldi berean, estatu bakoitzak barne politikan eskumen
handiak izango zituen gobernu autonomoa eduki zezakeen.
-
Emendakin batzuk kenduta, gaur egun ia-ia berdin mantentzen
dute konstituzio hau.
-
Eragin handia izango du Europako iritzian eta politikan.
-
Arazoa:
Saihestu egin zuten
beltzen
esklabotasunaren gaia
eta
Sezesio Gerrara arte ez zuten ebatzi
(1861-1865); arazo horren ondorioz, gaur egun ere
arrazen
diskriminazioa
agerikoa da.
2.4.
Frantziako iraultza
2.4.1.
Iraultzaren aurrekariak
-
Gizartea:
XVIII. mendeko bigarren erdian, Frantziako ekonomia hedatzen
hasi zen; bertako
gizarte egituran arazoak
zeuden eta estatu monarkikoa krisian zegoen.
Estamentu pribilegiatuen
aldeko arau
ekonomikoen eta sozialen aurkako iritzi orokorra zegoen.
-
Goi
burgesiak
ez zeukan gizartean gora egiteko eta agintea lortzeko
aukerarik.
-
Nekazariak
gero eta haserreago zeuden zerga feudalak zirela-eta.
-
Hirietako
langileek
prezio handiak jasan behar izaten zituzten.
-
Krisia:
Frantziako estatuak
finantza krisi
larria
zeukan: gastuak sarrerak baino handiagoak ziren eta zor
iraunkorra zegoen. Krisi hori konpontzeko, noblezia eta
kleroaren zerga pribilegioak ezabatuko zituen
zerga
erreforma
behar zen. Monarkiaren lehen ministroek (Turgot, Calonne,
Necker)
estamentu
pribilegiatuek zergak ordaintzea
proposatu zuten, baina
ezin izan
zuten onartzea lortu.
-
Estatu
Nagusiak:
Pertsona gorenek
Erreinuko
Estatu Nagusien
bilera eskatu zuten; Erdi Aroko biltzar horietan, estamentuak
(kleroa, noblezia eta hirugarren estatua)
bakoitza bere
aldetik
biltzen ziren erregearen proposamenei oniritzia emateko;
azkeneko deialdia 1614an egin zen. Necker-ek 1789ko maiatzaren
1erako deitu zituen Estatu Nagusiak.
2.4.2.
1789:
Iraultzaren eztanda
-
Cahiers de doléances:
Hirugarren Estatuko ordezkariak
aukeratu beharra zegoen. Hiru estamentuetako hautesleek Estatu
Nagusien bilerara eraman beharreko kexak
eta errebindikazioak eman
zizkieten ordezkariei. Hautaturiko ordezkariak 60.000 kexa
ingururekin iritsi ziren Parisera; kexarik gehien-gehienak
hamarrenak eta gainerako zerga feudalak ordaindu behar izateari
buruzkoak ziren.
-
Bozkatzeko era
eta eztabaidak:
Ordezkari kopuru bera izango al zuen estamentu bakoitzak?
Bereiztuta ala elkarrekin egingo ziren bozketak?
-
Hirugarren
Estatuak
bozketa pertsonaka egitearen aldekoa zen, kiderik gehien
zituen taldea baitzen.
-
Ekainaren 20ko
goizean, hirugarren estatuko ordezkariek itxita aurkitu
zuten biltzeko tokia eta hurbileko areto batera joan ziren,
Jeu de Paume
izeneko aretora (Pilota Jokoa); bertan, apaiz batzuekin
batera, “inoiz ere ez bereizteko eta egoerek eskatzen zuten
bakoitzean biltzeko” zina egin zuten, “harik eta erreinuko
konstituzioa euskarri sendoetan ezarri eta berretsi arte”.
-
Erregeak,
gobernuak eta klero eta nobleziako sektore batzuek hasieran
ez zuten
prozesu hori onartu,
baina ekainaren 27an Luis XVI.ak hirugarren estatura batzeko
agindua
eman zien oraindik ere horren aurka zeudenei.
-
Uztailaren 7an,
Frantziak Biltzar Konstituziogilea
zeukan.
2.4.3.
Herri
altxamenduak
Uztailaren 14a:
Ordura arte iraultza
baketsua eta legezkoa izan zen. Erregeak eta sektore kontserbadoreenek
ez zuten absolutismoaren amaiera onartu nahi izan. Orduan,
Pariseko kaleetan herri-altxamendua hasi zen.
Jendetza
Bastilla
izeneko gotorleku eta
espetxera joan zen, armen eta polboraren bila; gotorleku hori aginte
absolutuaren sinboloa zen, eta herriak
uztailaren 14an
okupatu zuen; egoera
hori, gaur egun,
Frantziako jaialdi nazionala
da.
La Grande Peur:
Iraultza Frantziako
hirietara eta herrixketara hedatu zen. Udalbatzar berriak eratu ziren
eta horiek onartutako agintaritza bakarra
Biltzar Nazionalarena
zen. Landa inguruan
ere nekazaritza iraultza zabaltzen joan zen. La
Grande Peur-en
garaian (Beldur Handia), nekazariek jaunei
zergak eta prestazioak ordaintzeari utzi
eta gotorlekuak, nobleen
artxibategiak eta feudalismoaren gainerako sinbolo guztiak suntsitu
zituzten.
Legeztapena:
Biltzar Nazionalak,
egoera hori ikusita, bilkura oso garrantzitsua egin zuen abuztuaren 4an
eta, errealitatean egiten ari ziren suntsipena legeztatzea erabaki zen.
Zor pertsonalak eta hamarrenak kalte-ordainik
gabe ezabatu ziren
eta
lurra zergapetzen zuten eskubideak jabeei
kalte-ordaina emanez
indargabetu ziren.
Zerga
berdinak,
zigor
berdinak
eta kargu publikoak
lortzeko aukera
berdinak
ezarri ziren.
Erregea: Ez zituen
dekretuak
sinatu nahi
izan eta, hau
ikusita, Pariseko herriak manifestazio erraldoia egin zuen Versailleseko
jauregiraino. Herriaren presiopean, erregeak dekretuak sinatu
egin behar izan zituen.
2.4.4. Etapa
moderatua. 1791ko konstituzioa
Agintea: Aginte banaketan
oinarritutako
monarkia konstituzionala
ezarri zen.
Erregearen aginte betearazlea
mugatua zen, eta
aginte legegile
ia osa Biltzar
Nazionalaren esku zegoen.
Hauteskundeak: Zentsuaren araberako hauteskunde
sistema
(edo
erroldaren araberakoa
edo
sufragio zentsitarioa
deitu ohi zaio baita ere)
ezarri zen, hau da, aberastasun maila jakina
zuten
gizonezko
herritarrek soilik
eman zezaketen botoa, biztanleriaren gehiengoa
bozkatzeko
eskubiderik gabe
utziz.
Erregeak konstituzioa sinatu
zuen.
Finantzak:
Biltzar
Konstituziogileak zeharkako zergak ezabatu eta
zerga zuzenen sistema ezarri
zuen, denentzako
berdina eta justuagoa izango zena. Baina nazioaren diru kutxak hutsik
zeuden eta, hori konpondu nahian, Biltzar Konstituziogileak
kleroaren ondasunak nazionalizatu
zituen, ondoren
saltzeko asmoz.
Apezpikuak eta apaizak,
beste funtzionario batzuk
bezala,
aukeratu
egiten ziren eta
Estatutik jasotzen zituzten soldatak; era berean, erlijiosoen komentu
guztiak desegiteko
erabakia ere hartu
zen.
Aurka: Aita Santuak
kondenatu egin zuen
kleroaren lege egoera berria eta Eliza nazional frantsesa ezartzea,
baita printzipio iraultzaileak ere. Horren ondorioz,
iraultzaren aurkako asaldura
nabarmendu zen.
Erbesteratu frantsesak
konspiratzen hasi ziren, eta
Europako erregeei eta gorteei presioa egiten zieten, Frantzian esku har
zezaten.
Joerak
-
1791ko
ekainean, Tullerias jauregitik,
Erregearen familiaren ihesa
modu lazgarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta
atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako
eginkizunak kendu
zizkion.
-
Herria Luis
XVI.aren kontra
azaldu zen.
-
Noblezia burgesia
moderatutik urrundu
egiten zen.
-
Burgesia moderatua
herriaren errepublikaren aldeko gurarien beldur zen, eta
prezioen igoera
geldiezina zegoen, ezinegona areagotuz.
2.4.5.
Biltzar Legegilea (1791-1792)
-
Parlamentu berria edo Biltzar Legegilea
hauteskunde
prozesuaren bitartez hautatzen zuten eta 745 diputatuk osatzen
zuten. Lege marko horrek eta hauteskunde prozesuak
alderdi
politikoak
edo
klubak
sortzea eragin zuen, eta horiek hainbat interes eta iritzi
politikoren ordezkari ziren.
-
Klub iraultzailerik ospetsuena
jakobinoena
izan zen; Saint Jacques fraide dominikarren komentuan biltzen
zirelako hartu zuten izen hori. Zatiketa batzuen ondoren
Robespierrek
hartu zuen talde honen agintea.
-
Jakobinoen ezkerretara,
cordeliers
izenekoak zeuden, eta horien egoitza frantziskotarren antzinako
komentu batean zegoen. Horien jokabide politikoak
erradikalagoak
ziren:
sufragio unibertsalaren
aldekoak ziren, hau da, herritar guztiek bozkatzeko eta
partaidetza politikorako eskubidea zutela uste zuten; eskubide
hori 1791ko konstituzioan, aberatsenentzat soilik zegoen jasota.
Cordeliers zeritzenen taldekoek
monarkia
kentzea
eta
errepublika ezartzea
eskatzen zuten; horien zuzendariak
Marat
eta
Danton
ziren, eta herri mailarik apalenaren ordezkari ziren (sans-culottes
izenekoak).
-
Iraultzaile talderik moderatuena
girondinoena
zen.
Zentsuaren araberako sufragioa
defendatzen zuten eta
monarkia
konstituzionalaren
eta
erreforma moderatuaren aldekoak
ziren.
-
Biltzar Legegilea horrela antolatzen zen:
-
Eskuinetara girondinoak zeuden (250 diputatu).
-
Ezkerreko 136 aulkiak jakobinoek betetzen zituzten.
-
Erdian, 350 diputatu inguru zeuden.
-
Ezkerreko muturrean, cordeliers zeritzenen ordezkari gutxi
batzuk.
Politikan gaur egun ere erabiltzen den “eskuina”
eta “ezkerra”
izenak Frantzia iraultzaileko biltzarren antolaketan oinarritzen
dira.
2.4.6.
Konbentzio errepublikanoa eta monarkia erortzea
Tentsioa
-
Europako potentzia absolutistek
–Austriak eta Prusiak- Frantzia iraultzailea inbaditzeko erabakia
hartu zuten.
-
Frantziako herria,
ordura arteko protestak kaleetan eta politikaren arloan egin arren,
armada nazional bihurtzen hasi zen eta ordena iraultzaile berria
Europa osoan zehar defendatzeko eta zabaltzeko prest zegoen.
-
Gerrak eragina izan zuen herriaren barruko egoeran.
Adierazpen askatasunari esker, herriak “austriarraren” aurkako
haserrea
adierazteko aukera zeukan (La austriaca, horrela
deitzen zioten Maria Antonieta erreginari, Luis XVI.aren emaztea eta
Austriako Frantzisko I.a erregearen alaba), baita Luis XVI.aren
aurkako haserrea adierazteko aukera ere; azken horri, herrian
monsieur veto
esaten zioten, Biltzar Legegileak proposatutako legeak sinatzeari
behin eta berriro ezetza ematen ziotelako. Gainera,
erregeari
atzerriko potentziei ezkutuan laguntza ematea ere leporatzen
zitzaion.
-
Jendetza handi batek Tuilleriak izeneko
errege jauregia hartu
zuen, eta Biltzar Legegileak erregearen konstituzio
eginkizunak berriro ere eten
eta errege familia Tenpleko monasterio zaharrean
giltzapetu
zuten.
Marseillesa:
Marseillako bolondresak, 1792ko altxamenduan Parisera joandakoak, Rouger
de Lisle kapitainak konposatutako kantua erabiltzen zuten: Gerrarako
kantua Rhineko armadarako izena zuen, baina Pariseko herriak
Marseillesa
esaten zion kantu horri.
Konbentzioa:
Azkenean
Biltzar Legegileak hauteskundeetarako deia egin zuen, parlamentu berria
sufragio unibertsalez
eratzeko, eta parlamentu horri
konbentzio
izena eman zioten.
1792ko parlamentua:
Bere
osaketa aurrekoa baino erradikalagoa
izan zen. Lehenengo ekintzak hauek izan ziren:
-
Monarkia abolitzea.
-
Dekretuak
egutegi laiko
eta iraultzaile baten arabera datatzea; horrenbestez, 1793
aro berriaren I.
urtea
izan zen.
2.4.7. Gerra
eta Izua
-
Konbentzioa bildu zen egun berean, tropa frantsesek Prusiako
armada garaitu zuten lehenengoz,
Valmyn.
Kontuan hartuta armada frantsesa dendari, eskulangile eta
nekazariek osatzen zutela, hau harrigarria izan zen.
Gerra zibila
eta gerra
atzerrian:
egoera erradikalizatu
egin zen.
-
Erregeari Frantziako etsaiei laguntzea
leporatu zioten eta epaitu egin zuten. 36 orduko epaiketaren ondoren,
Konbentzioak heriotza zigorra ezarri zion (387 boto alde eta 334
kontra). 1793ko urtarrilaren 21ean,
Luis XVI.a gillotinan hil
zuten.
-
Robespierre
jakobinoaren diktadura.
Izua
iritsi zen (1793ko uztailetik 1794ko uztailera): 16.000 pertsonari moztu
zioten lepoa gillotinan.
-
Konbentzioak
1793ko konstituzioa egin zuen
(I.
urtea) eta
gizonen sufragio unibertsalean
oinarritutako demokrazia errepublikanoa ezarri zuen.
-
Luis XVI.aren exekuzioak
Europako
herrien armadek esku hartzea eragin zuen, eta 1793ko udan, armada
aliatuak Frantzian sartu ziren, iparraldetik eta hegoaldetik. Frantziako
armada nazional berriak Austria eta Holanda garaitu zituen, baita
Espainiako armada ere.
-
Thermidor:
Uztailari eman zioten izen hau. 1794an
izuaren gehiegikerien aurkako
erreakzioa egon zen.
Robespierre exekutatu egin zuten eta
girondinoak jarri ziren
gobernuan. Hauek
beste konstituzio
bat
egin zuten,
1795.ekoa edo III. urtekoa:
2.5.
Napoleonen Europa
2.5.1.
Direktorioa eta Napoleon
Zergatia:
Direktorioak (1795-1799)
bi arrisku
zituen:
-
Errepublika demokratiko jakobinora
itzultzea.
-
Erregimen Zaharra
berrezartzea.
Armada
ezinbestekoa zen iraultza atzerriko erasoetatik babesteko eta, baita
Frantziako Estatua eta gizartea egonkortzeko eta transformazioak
zuzentzeko ere.
Bizitza
-
Korsikan jaio zen 1769an.
-
Gaztetan Rousseauren irakurle amorratua izan zen eta, jakobinoen
garaian, Konbentzioaren aldekoa.
-
Toulon-eko portua armada ingelesaren aurka defendatzean erakutsitako
gaitasunagatik, 24 urte zituela jeneral izendatu zuten.
-
Mundu
osoan da ezaguna pertsonaia hau, jatorri apaleko militar honek
inperio bat eraiki baitzuen Erregimen Zaharraren Europan.
2.5.2.
Frantsesen enperadorea
-
Direktorioak
Italiako Armadaren agintaritza
eman zion Korsikako jeneral gazteari. Hilabete gutxian (1796),
Italiako iparraldea konkistatu eta Campoformioko bakea ezarri zion
Austriari; bake honen bidez, Belgika Frantziaren esku geratu zen.
-
Egiptoko kanpainaren ondoren
(1798-1799), Parisera itzuli
zen jendetzaren txaloen artean. Direktorioko
sektore moderatuak
defendatu zituen, aginte betearazlearen indar handiagoa
aldarrikatzen zituen sektoreak, bai gerra antolatzeko eta bai
barruko egoera hobeto kontrolatzeko.
-
Jeinu militarra ezezik,
Bonaparte maisua zen propagandan
ere, eta horren bidez, etengabe eraikitzen zuen bere ospea:
Napoleonen armadak Frantziako eskoletan irakurtzen zen egunkaria
argitaratzen zuen.
-
1799ko azaroaren 18ko
estatu kolpea:
3 kontsulek osaturiko aginte betearazlea ezarri zuen eta
Lehenengo Kontsul
Bonaparte izendatu zuten.
-
VIII. urteko (1799) konstituzio berria:
Berriro ere sufragio unibertsala
ezarri zuten; Senatuko kideak Lehenengo Kontsulak proposatutako
zerrenda baten barrukoen artean aukeratzen ziren. Gainera,
gobernuak ekimen legegilea
zeukan eta lege proiektuak proposatzen zizkion gorputz legegileari.
-
Praktikan, Kontsulatua
mozorrotutako diktadura
bat zen. 1802an, Napoleon biziarteko kontsul
izendatu zuten eta egoera berri hau X. urteko (1802) Konstituzioan
gelditu zen jasota.
-
Hurrengo urratsa XII. Urtean
eman zuen: “Errepublikaren gobernua Enperadorearen esku geratzen da,
eta horrek frantsesen Enperadore
titulua hartzen du”. 1804ko abenduaren 2an, Notre-Dameko
katedralean, Napoleon I.ak bere burua koroatu zuen Pio VII.a aita
santuaren aurrean.
2.5.3.
Europako gerra
Arrakasta
-
Napoleonen armadek lurraldeak konkistatu, okupatu eta
administratzen zituzten, baina baita bertako biztanleak
Erregimen Zaharreko kateetatik askatu ere. Bere arrakasta
militarra ezin daiteke ulertu, baldin eta batailak Erregimen
Zaharreko armaden aurkakoak zirela kontuan hartzen ez bada;
gainera, une batzuetan, Napoleonen soldaduen %50 ez ziren
frantsesak.
-
Elite intelektualek
Napoleonekiko adiskidetasuna adierazi zuen:
Beethoven
konpositore alemanak Heroikoa
sinfonia eskaini zion, Kant, Hegel eta beste intelektual italiar eta
espainolak iraultzaren aldekoak ziren eta pozik zeuden Napoleonen
inperioak lortutako konkista iraultzaileekin.
Arerioa:
Britainia Handia.
Napoleonen aurkako koalizio guztietan hartu zuen parte, baina
aurkakotasun honek beste zergati batzuk zituen:
-
Ez zen
printzipio politikoei
lotutako desadostasunen eraginezkoa, Britainia Handiak monarkiaren
agintea mugatua eta eskubide politikoak herritar guztien esku
jarrita baitzituen.
-
Frantziaren eta Britainia
Handiaren aurkakotasuna gatazka iraultzailearen aurrekoa zen, eta
jatorri ekonomikoa
zuen guztiz. Frantzia Britainia Handiaren lehiakide nagusia zen, bai
Atlantikoko eta kolonietako merkataritzaren kontrolean, bai Europako
merkataritzaren nagusitasunean. Napoleonek, bere agintearen
gorenean, Erresuma Batuaren aurkako blokeo
kontinentala
dekretatu zuen, eta blokeo horren bidez, debekatu egin zen Britainia
Handiko uharteekiko merkataritza. Ekonomia britainiarrak kalte
handia izan zuen; baina horren ondorioz, areagotu egin zen ingelesen
eskuhartze politikoa eta militarra Napoleonen aurkako gerretan.
2.5.4.
Inperioaren antolaketa
Mugak
-
1812an, enperadorearen armadek
Europa okupatu zuten, Andaluziatik
Moskuraino, eta Baltikotik Mediterraneo ekialderaino.
-
Menpeko estatuek
(Napoleonen anaiek eta familiakoek administratuta) eta estatu aliatuek
(bakea derrigorrez ezarrita) osatzen zuten mapa.
Europa
-
Belgika,
Holandarekin batera anexionatuta.
-
Holanda Bataviako errepublika
bihurtu zen eta gero Luis Bonapartek administratutako erreinu
izan zen. Azkenean,
abdikatu
egin behar izan zuen.
-
Rhin ibaiaren
ezkerreko ertza ere anexionatu zuten, eta
enperadorearen beste anaia batek, Jeronimok,
Westfaliako
erreinuko koroa hartu zuen.
-
Italia
-
Zati bat administrazio inperialari
zuzen-zuzen lotuta
zegoen.
-
Italiako iparraldean erregeorde batek
gobernatzen zuen.
-
Hegoaldean, berriz, Napoliko erreinua zegoen, eta
Murat jeneralak agintzen zuen han (Napoleonen
arrebarekin zegoen ezkonduta hau).
-
Espainia:
Borboiak kendu ondoren, Jose Bonapartek,
enperadorearen anaiak eskuratu zuen tronua.
-
Bernadotte
jeneralak Suediako
tronua okupatu zuen.
-
Europaren eraikuntza politikotik
kanpo
geratu zen bakarra Erresuma Batua izan zen.
2.5.5.
Barruko Erreformak
Berrikuntzak
-
Ordena publikoa berrezartzeko,
Barne Ministerioa
eta polizia sekretu
eraginkorra sortu zituen.
-
Administrazioa
zentralizatu egin zuen.
-
Zergatan ere
erreforma garrantzitsua egin zuten eta, horren
eraginez, herritar
guztiek zuten zergak ordaindu beharra.
-
Aita Santuarekin
ere konkordatua
sinatu zuen, eta horrek Frantziako estatu berria onartu zuen.
-
Hezkuntzarako
eskubidea eman zien frantses guztiei.
-
Zuzenbide
Zibileko Kode berria promulgatu zuen eta, bertan,
burgesiaren helburuetako asko geratu ziren jasota. Kode Zibila
antolaketa politiko eta administratibo berriaren euskarria izan zen.
Errepublika anaiak: Iraultzako eta Napoleonen inperioko erakundeak
menpeko estatuetan eta aliatuetan aplikatu ziren. Bestalde
“Errepublika adiskideetan” promulgatutako konstituzioak
1795eko Thermidorreko konstituzioaren ereduan oinarritzen
ziren:
-
Aginteen
banaketa zabaldu zen.
-
Zentsuaren
araberako sufragioa erabili zen aginte legegilea
osatzeko.
-
Feudalismoa
Europa osoan abolitu zen eta ez zen berriro itzuli. Aldaketa hauek
mugen aldaketak baino askoz ere iraunkorragoak izan ziren.
2.5.6.
Europa Napoleonen aurka
-
Napoleonen printzipioak
errazago
ezarri ziren egitura
feudal ahuleko lekuetan. Sistema horren bitartez,
gauza asko bermatzen ziren:
-
Feudalismoaren amaiera
-
Jarduera ekonomikoen askatasuna
-
Ondasunen zirkulazio askea
-
Jabetza pribaturako erabateko eskubidea
-
…
-
Erregimen
Zaharreko egitura finkoagoa zuten lekuetan,
Napoleonek arazo
handiagoak aurkitu zituen, esate baterako, Espainian
eta Errusian,
herri horien okupazioan ahalegin militar handiagoa egin behar izan
baitzen. Bi estatu horiexetan hasi zen Napoleonen gainbehera. Errusian,
600.000 soldaduek egin zuten atzera 1812an eta hau Frantziaren
hondamendia izan zen.
-
Europako potentzien koalizio berria sortu eta armada inperialak
garaitu zituen Nazioen
Batailan (Leipzig, 1813), eta horrela, armada
aliatuak Frantzian sartu ziren. Inperioa erortzen hasi zen.
-
Napoleon
Elba
uhartera bidali zuten.
-
Agintera itzuli zen, baina tropa ingelesek, prusiarrek,
austriarrek eta errusiarrek behin betiko garaitu zuten Waterloon,
1815eko ekainean.
-
Atlantikoko
Santa Elena uhartetxora deserritu zuten, eta
bertan hil zen, 1821eko maiatzaren 5ean.
2.6. Erregimen Zaharraren krisia
Euskal Herrian
2.6.1.
Sarrera
2.6.2.
Foruak eta Frantziako
Iraultza
2.6.3.
Independentzia Gerra
|