| Historia1-10.gaia | |
|
|
10. Bigarren Mundu Gerra 10.1. Gerraren aurrekariak 10.1.1. Nazioarteko harremanen aldaketa
10.1.2. Gerrarako bidea
10.2. Ardartzaren garaipenak (1939-1942)
10.2.1.
Garaipenez betetako urtea
Lehenengo pausoak
Maginot lerroa: Germaniar armada blindatuek eraso egin zioten Frantziari. Frantziak gotorlekuz osatutako defentsa bikaina eraiki zuen Alemaniarekiko mugan, Maginot lerroa, eta hori Belgikako mugaraino iristen zen. 1914an bezala, alemanek Frantziako atzealdeari egin zioten eraso, Belgikaren, Herbehereen eta Luxenburgoren bitartez; herri horiek ordura arte neutralak ziren. Herri horietako armadek erresistentzia handia egin arren, ezin izan zuten gauza handirik egin alemanen hegazkien eta unitate korazatuen nahiz motordunen aurka. Dunkerke: Hilabete eskasean, Frantzia garaituta gelditu zen. Britainiarrek, Mantxako kanaleko kostalde frantseraino atzeratuta, euren armadaren zati handia salbatu ahal izan zuten, tropak Dunkerqueko hondartzetatik ebakuatuz. Hori oso garrantzitsua izan zen gerraren jarraipenerako, aliatuak erabat suntsitzea ekidin baitzuen. Italia: ordura arte bazter batean egon arren, nazien garaipena segurua zelakoan, gerran sartu zen 1940ko ekainaren 10ean. Frantziaren jarrera
10.2.2.
Ingalaterrako bataila
Alemaniaren garaipenak: 1940ko udan bazirudien Alemania garaitezina zela.
Kanpaina laburrak eta bikainak eginez, Polonia, Danimarka, Norvegia, Belgika,
Holanda, Luxenburgo eta Frantzia okupatu zituen.
Oztopoa: Erabateko garaipenerako bideko oztopo bakarra Erresuma Batua zen eta,
beraz, Alemania Britainia Handia inbaditzeko prestakuntzetan hasi zen.
Erasoa: Erresuma Batua itsasoz inbaditu baino lehen, alemanak britainiarren
defentsa gaitasuna airetik suntsitzen saiatu ziren. Airez egindako eraso horri
Ingalaterrako bataila esaten zaio. 1940ko udan, germaniar hegazkinek (Lufwaffe)
etengabeko erasoaldiak egin zituzten, Erresuma Batuko helburu militarren,
ekonomikoen eta zibilen aurka, herrian ikara zabaltzeko. Hala eta guztiz ere,
zenbait hiri desegiteak, esate baterako, Coventry, ingelesen adorea suspertu eta
AEBen aldeko zaletasuna sustatu zuen. Britainiar hegazkinek Lufwaffe garaitu
eta, horrela, Erresuma Batuaren inbasioa bertan behera geratu zen.
Balorazioa:
Britainiarren erresistentzia
kolpe gogorra izan zen Alemaniaren
espantsionismoarentzat. Hala ere, Alemaniak 1941eko lehenengo hilabeteetan beste garaipen batzuk
izan zituen eta ezkutatu egin zuten nolabait Ingalaterrako batailaren
porrota.
Britainiarrek porrota izan zuten Afrika iparraldean, armada alemana
(Afrika Korps) italiarrei laguntzera joan baitzen bertara.
Bestalde,
Alemaniak Jugoslaviaren eta Greziaren okupazioa burutu zuen eta, esan
bezala, Ardatzaren garaipen hauek ezkutatu egin zuten
Erresuma Batuarekin izan zuen porrota.
10.2.3.
Sobietar Batasuneko inbasioa
Europa osoa menperatzeko gogoaren eraginez, eta Erresuma
Batua okupatu ezin zuela ikusita, Hitlerrek gerraren
eszenatokia aldatzea
erabaki eta armak ekialderantz bideratu zituen,
nahiz eta sobietarrei erasorik ez egiteko paktua
sinatuta eduki.
1941eko ekainaren 22an, indar alemanek eraso egin
zioten SESBi, gerra adierazpenik egin gabe. Sei
hilabetean zehar, armada alemanek garaipen handiak
lortu zituzten. Tximista erako gerra mota erabili
zuen, erasoaldi handiak aireko bonbardaketa masiboekin
konbinatuz; ondoren motordun indarrak eta indar
korazatuak sartzeko bidea prestatzen zuten horrela.
Baina sobietarrak ez ziren
errenditu, galtze handiak izan arren. Iparralderantz
sartzean, alemanak Leningradora iritsi ziren eta
900 eguneko setioa ezarri zioten hiriari; setio
horretan, 800.000 biztanle hil ziren, gosez eta hotzez;
Hegoaldean, Ukrania okupatu zuten eta erdialdean,
Moskuren ateetaraino iritsi ziren. Errusian sartu
ahala, hau da, Alemaniatik urrundu ahala, alemanek
gero eta arazo handiagoak zituzten armaden hornidurarako
eta komunikazioetarako.
1941eko urrian, alemanak Moskutik 15 km-ra zeuden,
eta hiriburua konkistatzeari ekin zioten.
Sobietarren defentsak erresistentzia gogorra
jarri zuen, eta, abenduan kontraerasoari ekin
zion Siberiatik iritsitako tropekin. Hitlerren
indarrek atzera egin behar izan zuten. Lurreko
lehenengo porrota izan zen, Ingalaterrako batailan
jasandakoaren parekoa.
10.2.4.
Japonia gerran sartu
XX. mendearen hasieratik, Japoniak hedapen inperialistako politika sustatu zuen,
inguru hartako europarren inperio kolonialen kontra, Asiako potentzia nagusia
izateko. Hogeita hamarreko hamarkadan, Txinaren zati handi bat konkistatu eta,
Alemaniaren nahiz Italiaren aliatua izanik, frantsesek eta holandesek Asian
zituzten koloniak okupatu zituen 1941ean.
1941eko abenduaren 7an, Japoniaren hegazkinek eraso egin zioten Pearl Harbor
baseari; Pearl Harbor ozeano Barearen erdialdeko AEBren base nagusia zen, eta
bertako flotaren zati handi batek kalte handiak jaso edo suntsituta geratu zen.
1939tik aurrera, agerian zegoen AEBak aliatuen alde zeudela, batez ere Erresuma
Batuaren alde, eta horri armak, manufaktura produktuak eta kredituak eman
zizkion. Pearl Harbor basearen aurkako erasoaren
ondorioz, Estatu Batuak mundu gerran sartu ziren, ardatzaren aurka;
horrela, ekonomiaren eta gizakien arloan zuten ahalmen handia aliatuen alde
jarri zuten. Horrek goitik beherako aldaketa ekarri zuen gerra luze honen
garapenean. Harrezkero, hiru buruzagi aliatuek ekintzak arerio komunaren aurka
koordinatzeko erabakia hartu zuten: AEBko Roosevelt presidentea, Erresuma
Batuko Churchill lehen ministroa eta Stalin sobietar buruzagia.
Aurkarien indar militar gero eta handiagoari aurre egin ezinik, japoniarrek
etsipenaren
eraginezko metodoak erabili zituzten, esate baterako, kamikazeak edo
pilotu suizidak. Japoniak erresistentzia gogorra jarri zuen.
10.3.
Aliatuen garaipenak (1942-1945)
10.3.1.
Negu erabakigarria (1942-1943)
Aldi berean, iparramerikarrak eta britainiarrak Ipar Afrika
frantsesean lehorreratu ziren eta,
horrela, Ardatzeko indarrak Tunisian harrapatuta
geratu ziren.
Stalingrado: Stalingradoko bataila garrantzitsuagoa
izan zen. Alemanak hiri horren aurrean gelditu ziren,
Kaukasorako bidean, Hitlerren ustez hiriaren konkista
lehentasunezkoa baitzen, balio estrategiko handia zuelako.
Porrotaren ondorioz, alemanek SESBtik irteten hasi behar
izan zuten.
10.3.2.
Ardatzaren porrota
Aliatuek Afrikatik Italia hegoaldea inbaditu zuten. Horren eraginez, erregimen faxista erori, Mussolini atxilotu eta Italiak armistizioa sinatu zuen aliatuekin. Baina alemanek egoerari aurre egin eta Italiako lurraldea zatituta geratu zen: hegoaldean aliatuen aldeko gobernua eratu zen. Iparraldean, alderdi naziaren polizia militarrak (SS) Mussolini askatu eta horren zuzendaritzapeko gobernu faxista ezarri zen, nazien kontrolpean. Gobernu horri Salóko Errepublika izena eman zioten. 1944ko ekainaren 6an, D day zeritzon egunean, aliatuak Normandian (Frantzia) lehorreratu ziren. Une horretatik aurrera, alemanei bi fronte nagusietatik egin zieten eraso: bata Frantzian zegoen, eta bestea, SESBn. Paris abuztuaren 26an askatu zuten, borroka oso gogorren ostean, eta Frantziako zatirik handiena aske geratu zen 1944ko amaieran. Alemaniaren egoera etsigarria zen. Britainiarrek eta estatubatuarrek mendebaldetik egiten zioten eraso, eta sobietarrak, berriz, Alemaniako hiriburura hurbiltzen ari ziren ekialdetik. 1942tik, hegazkinez egindako bonbardaketa sistematikoek Alemaniako hiri eta industrialde asko suntsitu zituzten, Alemaniaren produkzio gaitasuna geldiarazteko eta biztanleren morala suntsitzeko. Berlineko bataila izugarriak, alemanek eta sobietarrek 1945eko apirilaren 15etik maiatzaren 5era bitartean egindako batailak, nazien erresistentzia desegin zuen. Hitlerrek bere buruaz beste egin eta horren ondorengo bihurtu zen Doenitz almirantearen gobernua errenditu egin zen, 1945eko maiatzaren 7an. Egun batzuk lehenago, Mussolini atxilotu eta exekutatu egin zuten Italiako iparraldean. Roosevelt, AEBko presidentea, hil egin zen eta Trumanek hartu zuen kargua. Lehergailu atomikoa erabiltzea erabaki zuen eta Hiroshima eta Nagasaki hiriak guztiz suntsituta gelditu ziren, bakoitzean lehergailu nuklear bat bota ondoren. Irailaren 2an, Japonia errenditu egin zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta zegoen.
10.5.Gerraren balantzea
10.5.1.
Suntsituriko mundua Balorazioa: Demografiaren aldetik, Bigarren Mundu Gerra Lehenengoa baino askoz ere hondagarriagoa izan zen. 50 milioi pertsona inguru hil zen eta lekualdatze masiboak egin ziren. Lurralde antolaketa: Europan, aipagarriena SESB eta Poloniaren mugak mendebalderantz mugitzea izan zen, Alemaniaren kontura. Alemanek ekialdeko lurren zati bat galdu eta biztanleek germaniar muga berri eta murriztuetara joan behar izan zuten. Sudeteak ere, Txekoslovakian bizi ziren alemanak, lurralde horietara deportatu zituzten.
Ekonomia: Munduko zati handi baten ekonomia, batez ere Europako ekonomia hondatuta zegoen gerra amaitzean. Industrian, garraioetan eta hirietan egindako suntsipen materialak oso handiak izan ziren. AEBk ekonomia kapitalista berrantolatzeko ardura hartu zuten eta, SESBk, berriz, eredu sozialista ezarri zuen goitik behera Europa erdialdean eta ekialdean. 10.5.2. NBE: Nazio Batuen Erakundea Aurrekaria: NE edo Nazioen Elkartea Lehen Mundu Gerraren ondoren sortu zen, baina bere jarduera mugatua izan zuen. Erakunde berria eta helburuak: Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, NBE sortzeko karta onetsi zuten San Frantziskon (AEB). Helburu nagusiak
Egoitza: NBEren egoitza New Yorken dago.
10.6.
Euskadi Bigarren Mundu Gerran
10.6.1. Euskaldunak erbestean
10.6.2. Hasierako frankismoa
|
Azken aktualizazioa: 09-09-06 18:52