| Ekonomia eta enpresa 9. gaia | |
|
|
9. Finantziazio eta inbertsio area (3. ebaluazioa)
Enpresaren finantzaketa iturriak 9.1. Zer dira Finantzaketa iturriak? Erantzuna Enpresak bere diru beharrei aurre egiteko dituen baliabide likidoak edo ordainbideak dira.
9.2. Finantzaketa iturrien sailkapena. Erantzuna 3 irizpideen arabera egin ohi da: - Itzultzeko epearen arabera: o Epe motzekoa → Urtebete edo urtebete baino gutxiago: hornitzaileen kreditua, epe motzeko banku maileguak… o Epe luzekoa → Urtebete baino gehiago: kapitala, erreserbak, epe luzeko maileguak… - Kanpo edo ohiko jardueragatik sortutako sailkapena: o Barne finantzaketa: Irabaziak banatzen ez direnean eta erresarbatarako utzi, amortizazioa… o Kanpo finantzaketa: Kapital soziala, maileguak… - Enpresaren jabeenak edo enpresaz kanpoko pertsonenak izatearen araberako sailkapena: o Berariazko finantzaketa bideak: Kapitala, erreserbak… o Maileguak, bai epe luze ala motzekoak….
9.3. Zer da Ibilgetua? Erantzuna Enpresa batek ekoiztu ahal izateko erabiltzen dituen ondasunak: eraikinak, makinak, ordenadoreak…
9.4. Zer da amortizazio funtsa? Erantzuna Enpresaren mantentze autofinantzaketa da. Ez dute enpresaren hazkundea sortarazten (Erreserbek bai)
9.5. Zer da arrisku kapitaleko sozietateen jarduera? Erantzuna Enpresak sortu, hauek zabaldu edo proiektu berri bat garatzeko finantzaketa ematea da. Ez da epe jakin batean itzuli behar den kanpoko finantzaketa; aldiz, finantzaketa propioa (kapital soziala) ematen dute, enpresaren akziodun bihurtzen baitira. AKS-ak bere kapital partaidetza saldu dezake.
9.6. Zer dira Dibidenduak? Erantzuna Bazkideei ematen zaien enpresa edo sozietateen irabazien zatia da eta inbertitu duten kapitalaren aldizkako ordainsari gisa ematen zaie.
9.7. Zer dira Jesapenak? Erantzuna Finantzaketa sistema bat da. Enpresek jaulkitzen dituzten kreditu tituluak eta aurreztaile partikularrek eta beste enpresa batzuk erosten dituzte interes baten truke. Titulu hauek denak kopuru eta baldintza berekoak izaten dira. Denboraldi bat igarotzen denean, enpresak dirua eta dagozkion interesak itzuliko dizkio, hitzartutako baldintzen arabera. Enpresa handiek soilik jo dezakete finantzaketa honengana.
9.8. Zer da Leasing? Erantzuna Finantzaketa sistema bat da. Enpresak aktibo finkoko elementuren bat har dezake errenta kuota baten truke. Prozesu honetan 3 agente ekonomikok hartzen dute parte: a) Enpresa bezeroa, ondasun jakin baten beharrean dagoena b) Ondasuna duen edo sortzen duen enpresa c) Leasing enpresa: ondasunaren erosketa finantzatu eta enpresa bezeroari alokairu baten truke ematen dio. Alokairu epea amaitzen denean, ondasuna leasing enpresari itzul dakioke, edo erosi egin dezake, kontratuan ezarritako prezio baten truke. Finantza modalitate honen oztopo nagusia, horrek dakarren kostu handia da, Baina abantailak ere baditu: finantza baliabideak bilatu beharra ekiditen du eta abantaila fiskalak ere lor ditzake, leasing-aren kuoten zati bat gastua baita enpresarentzat eta emaitza ekonomikoa baxuagoa izango baita, hau da, zerga gutxiago ordaindu beharrean izango baita.
9.9. Zer da Renting? Erantzuna Finantzaketa sistema bat da. Epe ertain eta luzerako ondasun higigarriak alokatzean datza. Errentariak epe jakin batean errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du eta renting enpresak, berriz, zerbitzu batzuk emateko konpromisoa hartzen du: a) Kontratuak dioen epean ondasunaren erabilera erraztu b) Ondasunaren mantentzea egin c) Arrisku oroko asegurua kontratatu Era honetan egindako alokairuaren errenta, fiskalki %100 kengarria den gastua da, ondasun higigarriekin egin daiteke soilik, eta ez dago errentamenduaren iraupen minimorik. Leasing-arekin konparatuz, errentariak, kontratua amaitzean, ez du erosteko aukerarik.
9.10. Zer da merkataritza kreditua? Erantzuna Finantzaketa sistema bat da. Enpresak hornitzaileei egiten dizkien erosketak ordaindu gabe uzten dizkienean lortzen den finantzaketa automatikoa da. Fakturak ordaindu arte. Hornitzaileak eskura ordaintzeagatik deskonturik egiten ez badu, finantzaketa hau dohain izango da.
9.11. Zer da efektu-deskontua? Erantzuna Finantzaketa sistema bat da. Enpresa batek berari zor dion bezeroaren zorra bankuari edo beste finantza erakunde bati saltzen dio muga eguna iritsi baino lehen eta finantza erakunde honek zenbatekoa aurreratzen dio, komisio eta interes gisa kopuru jakin batzuk kendu ondoren. Bankuak mugaeguna iritsi baino lehen diru-kopuru hori aurreratzeagatik kobratzen duen interes horri deskontu deritzogu eta horrek ematen dio izena operazioari. Hala ere, letra ordainduko ez balitz, bankuak aipatutako zenbatekoa kargatuko du enpresaren kontuan, bera baita, bankuaren aurrean, bere bezeroen kaudimenaren erantzule.
Erantzuna Finantza sistema bat da eta honetan datza: Enpresak bezeroengan dituen kreditu-eskubide guztiak saltzen dizkio (fakturak, letrak) “factor” izeneko enpresa bati. Abantaila: enpresak berehalako likidezia lortzen du, eta ez-ordainduen eta berankorren arazoa saihesten du; izan ere, deskontuaren aldean, enpresa ez da bere bezeroek ez ordaintzearen erantzule. Modalitate honen desabantaila zera da: interes eta komisio kostu handia.
9.13. Izaisesma Sozietate Kooperatiboak 200.000€ balio dituen makina ekipo bat erosi du. Makina ekipo horren bizitza ekonomikoa 10 urtekoa da eta bizi horren amaieran bere hondakin balioa 20.000€-koa izango da. Balio-galera linealtzat jotzen da hori (urte bakoitzerako konstantea) bizi osoan. Kalkula ezazu amortizazio funtsa 5 urteren buruan eta baliabide hauen finantza aplikazioaren adibideak jarri. 9.14. Ander&Lander Sozietate Mugatuak bere zorroan 200€-ko letra bat du eta honen mugaeguna uztailaren 5a da. Maiatzaren 3an aipatutako letra hori banku batean aurkeztea pentsatu du. Bankuak aplikatzen duen deskontu mota urteko %7,3 da eta %0,5eko komisioa kobratzen du letraren nominalean oinarritua. Kalkula ezazu Ander&Landerrek jasoko duen efektiboa.
Inbertsioa 9.15. Inflaziorik ez balitz egongo, inbertsio jakin bategatik urteko %8ko interes-tasa bat eskatuko genuke. Espero den urteko inflazioa %6koa da. Zein da inbertsio honengatik eskatu behar dugun errentagarritasuna?
Inbertsio baten ezaugarriak 9.16. Inbertsio baten ezaugarriak Erantzuna - Hasierako despoltsapena edo ordainketa - Inbertsioaren iraupena - Kutxako kaxa-fluxu garbiak edo errendimentuak - Zenbaitetan Hondar balioa ere kontuan hartzen da, hau da, inbertsioaren bizitzaren amaieran ondasunek duten balioa. Azken fluxuari eransten zaio.
9.17. 1.000m.u.ko balioa duen obligazio batean inbertitu dugu eta urteko eta mugarik gabe 100m.u.ko intereseko errenta emango digu. Interesak banku baten bitartekaritzaren bidez kobratuko ditugu eta banku horrek lan horregatik 10m.u.ko komisioa kobratzen digu. Hasierako despoltsapena eta kaxa - fluxuak identifika itzazu.
Inbertsioak sailkatu eta baloratzeko metodoak 9.18. Inbertsioak baloratzeko metodoak (Liburuko 205-214) Erantzuna - Estatikoak → Pay-back - Dinamikoak → VAN (GBG edo BEG) eta BET (VAN = 0)
9.19. Inbertsio batek 10.000m.u.ko despoltsapen bat behar du eta 4 urte iraungo du. Lehenengo urtean 7.000m.u.ko kaxa-fluxua sortuko du; bigarrenean 2.000m.u.koa; hirugarrenean 1.000m.u.koa eta laugarrenean, 2.000koa. Berreskuratzeko Epearen metodoaren arabera, noiz berreskuratuko dugu hasierako despoltsapena? Zein da metodo honen eragozpena? 9.20. Inbertsio batek 3 urte baino gehiago iraungo du eta hasierako despoltsapena 1.500m.u.koa da. Urtero 500m.u.ko kaxa-fluxua sortarazten du. Zein da bere Berreskuratze epea? 9.21. Enpresa bat inbertsio bat aztertzen ari da. Hasierako despoltsapenerako 10.000m.u. behar ditu eta ondorengo kaxa-fluxuak sortaraziko lituzke:
Inflaziorik ez balitz egongo, urteko %5eko interes-tasa bat eskatuko genuke, baina urteko batez besteko prezioen hazkunde tasa %8 metakorra da. Zein da inbertsio honengatik eskatu behar dugun GBGa? 9.22. Bi inbertsio proiektu desberdin ditugu. Hasierako despoltsapena 2.000 m.u.koa da bietan. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
Pay-back metodoaren arabera, zein da inbertsiorik hoberena? 9.23. Hasierako despoltsapena 2.000m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna %8koa litzateke, baina bada inflazioa eta %9 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez 9.24. Hasierako despoltsapena 10.000m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna %5ekoa litzateke, baina bada inflazioa eta %6 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez 9.25. Hasierako despoltsapena 5.000m.u.koa da. Kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
Inflaziorik ezean, errentagarritasuna %4koa litzateke, baina bada inflazioa eta %8 metakorra da. GBGa kalkula ezazu eta esan ezazu proiektua baliagarria den ala ez 9.26. Berreskuratze Epearen metodoa aplikatuz, Inbertsiorik hoberena aukera ezazu: - 5 milioi m.u. inbertitu ditu eta lehenengo 3 urtetako kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
- 4 milioi zortziehun mila m.u. inbertitu ditu eta lehenengo 3 urtetako kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
- 5 milioi berrehun mila inbertitu ditu eta lehenengo 3 urtetako kaxa-fluxuak hurrengoak dira:
9.27. Aurreko datuak erabiliz, aukera ezazu inbertsiorik hoberena Gaurkoturiko Balio Garbiaren metodoa erabiliz.
Inbertsioak eta arriskua 9.28. Inflaziorik ez balego, pertsona batek bere kapitala inbertituz %10 metakorra lor dezake. Lagun batek 1.000pta zor dio eta itzultzeko epearen luzapena eskatu dio. Zenbat diru eskatuko dio ordainketa urte bat atzeratzen bada? Eta 2 urte atzeratzen bada? Eta 3 badira? 9.29. Inflaziorik ezean urteko interes-tasa metakorra %9koa da. Mila pezeta utzi duenak, zenbat eskatuko du urtebeteko atzerapenagatik? Eta 2 urteko atzerapena bada? Eta 3 badira? Formula arrazoitzen saia zaitez.
Enpresaren zikloak
Batezbesteko heltze aroa 9.30. Definizioa - Enpresak ekoizpen prozesuan inbertitu duen dirua errekuperatzeko behar duen denbora da. - Azpiepealdiak ditu: o Batezbesteko hornidura epea o Batezbesteko fabrikazio epea o Batezbesteko salmenta epea o Batezbesteko kobratze epea o Batezbesteko ordainketa epea
9.31. Batezbesteko HELTZE ARO EKONOMIKOA Erantzuna - Ustiapen zikloak irauten duen denbora, materialak biltegian sartzen direnetik bezeroen fakturak eta letrak ordaintzen diren arte.
9.32. Batezbesteko HELTZE ARO FINANTZARIOA Erantzuna - Enpresak ekoizpenerako materialen erosketan inbertitu duen dirua errekuperatzeko behar duen denbora. Enpresak erabat ordaindu behar duen egun kopurua da
9.33. Enpresa batek bere produktuaren fabrikaziorako 8.000.000m.u. lehengai erosi eta kontsumitu zituen iaz, eta batezbestekoan biltegian beraien izakin maila 2.000.000m.u. izan zen. Salmenta kopurua produktuen merkatu preziora baloratua, 30.000.000m.u.koa izan zen eta bezeroek enpresarekiko izandako batezbesteko zorra 1.500.000m.u.koa izan zen. Enpresari dagozkion bestelako datuak hurrengo hauek dira: - Urteko produkzioaren balioa (kostu prezioan baloratua): 20.000.000m.u. - Hornitzaileekiko batezbesteko zorra: 1.500.000m.u. - Enpresak lehengaiak beti kreditura erosten ditu (lehengai guztiak kreditura erosiak izan dira) - Produktu bukatuen izakinen batezbesteko maila biltegian: 2.000.000m.u. - Bideango produktuen batezbesteko balioa: 1.000.000m.u. - Enpresak urteko produkzio osoa saltzen du. Kalkula ezazu enpresa honen batezbesteko heltze aro ekonomikoa eta azal ezazu bere esanahia Kalkula ezazu enpresa honen batezbesteko heltze aro finantzarioa eta azal ezazu bere esanahia. 9.34. Enpresa batek iaz, bere produktua egiteko 60.101 euroko balio zuten lehengaiak erosi eta kontsumitu zituen eta, batezbestekoetan, biltegian 6.010 euroko izakinak mantendu zituen (magnitude hauek erosketa-prezioaren arabera balioetsirik). Salmenta-bolumena, produktuen salmenta-prezioaren arabera balioetsirik noski 180.303 eurokoa izan zen eta batez beste, bezeroek enpresarekin 9.015 euroko zorra izan zuten. Enpresa honi dagozkion beste zenbait datu, bere kostuaren arabera balioetsiak, honakoak dira: · Urteko ekoizpenaren balioa 120.202 eurokoa da??? · Fabrikatzen ari diren produktuen balioa, batezbestekoa, 6.010 eurokoa da · Urteko salmentak, kostura balioetsirik: 144.242 eurokoak · Batezbestekoetan biltegiratuta dauden produktu burutuak 120.202 eurokoak dira. 1) Kalkula ezazu enpresa honen batezbesteko heltze-aro ekonomikoa.
2)
Azal ezazu
lortutako emaitzaren esangura. |
Azken aktualizazioa: 08-11-08 10:03