| Ekonomia eta enpresa 3. gaia | |
|
3. Enpresaren forma juridikoak (1. ebaluazioa) Enpresaren forma juridikoak 3.1. Enpresa moten sailkapena forma juridikoaren arabera
1. Enpresa Indibiduala 1.1. Enpresa Indibiduala 1.2. Sozietate Zibil Pribatua 2. Enpresa Sozietatea 2.1. Sozietate Zibil Publikoa 2.2. Merkataritza Sozietatea 2.2.1. Pertsonalista 2.2.1.1. Kolektiboa 2.2.1.2. Komanditario Sinplea 2.2.2. Kapitalista 2.2.2.1. Komanditarioa akzioengatik 2.2.2.2. Erantzukizun Mugatukoa 2.2.2.3. Sozietate Anonimoa 2.2.2.4. Sozietate Laborala 2.3. Gizarte intereseko Sozietatea 2.3.1. Kooperatiba Enpresa indibiduala 3.2. Enpresa Indibiduala: Zer da, Sailkapena
1) Enpresaburu Indibiduala Definizioa: Merkataritza, industria edo beste jarduera profesional bat egiten duen pertsona fisiko bat da. Enpresaburu izateko baldintzak: § Adinez nagusia izatea. § Ondasun propioak erabiltzeko baliabide guztiak izatea. § Bazkide kopurua= 1. Erantzukizuna: Jabeak kontrol handiagoa eraman behar du enpresaren gainean, berak zuzentzen baitu enpresaren kudeaketa eta izandako zorrak kitatzeaz bera arduratzen baita; horretarako, behar izanez gero, bere ondare guztia jarri behar du, hau da, erantzukizun mugagabea du. Gutxieneko kapitala: Ez dago. Enpresaren izena: Titularraren izen bera izan behar du. Fiskalitatea: PFEZ ordaindu behar du.
2) Sozietate Zibil Pribatua Definizioa: Kontratu batean oinarritzen da. Kontratu horren baitan bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo industria komunean jartzen adosten dute, honela lortutako onurak elkarren artean banatzeko asmoz. Bazkide kopurua= 2 edo gehiago. Erantzukizuna: Mugagabea eta pertsonala. Gutxieneko kapitala: Ez dago. Enpresaren izena: Bazkideek erabakitako edozein, Fiskalitatea: PFEZ ordaindu behar du.
Enpresa sozietatea 3.3. Enpresa Sozietatea: Zer da, Sailkapena
Enpresak nortasun juridikoa du, jabeetatik aparteko nortasuna. Nortasun juridiko hau Merkataritza Erregistroan izena ematearekin batera jaiotzen da eta sortutako erakunde berri horri eskubide eta betebeharren titularra izateko eskubidea ematen zaio. 1) Sozietate Zibil Publikoa Merkataritza Erregistroan eman behar du izena. Sozietate Zibil Pribatuaren helburu eta ezaugarri berak ditu, baina bazkideen arteko paktuak publikoak dira eta notario aurrean sinatuko den eskritura publikoaren bidez sortzen dira. Bazkide kopurua= 2 edo gehiago. Erantzukizuna: Mugagabea. Gutxieneko kapitala: Ez dago. Enpresaren izena: Bazkideek erabakitako edozein. Fiskalitatea: PFEZ ordaindu behar du.
2) Merkataritza Sozietatea (Aurrerago jarraipena du) Merkataritza Erregistroan eman behar du izena. Bazkide hauek ere fondo bat jarri dute komunean eta onuren banaketan hartzen dute parte.
3) Gizarte intereseko Sozietatea (Aurrerago jarraipena du) Ez da onura lortzea bilatzen duen enpresa bat. Kideen behar komuna asetzea da helburu. Merkataritza sozietateak 3.4. Merkataritza Sozietatea
1) Pertsonalista
1) Pertsonalista 2) Bazkide kopuru minimoa = 2 3) Nolabait bazkide guztiek hartzen dute parte kudeaketan. Industria bazkide bada, kudeaketan ez du parte hartzen eta lana bakarrik ekartzen du. 4) Erantzukizuna: Mugagabea eta pertsonala. Gizarte zorrei pertsonalki egin behar diote aurre. 5) Gutxieneko kapitala: Ez dago. Guztiz ordaindua. 6) Transmisioa: Ezin da edonola egin. Bazkideen baimena behar da. 7) Enpresaren izena: Bazkide guztien izena, edo batzuena, edo batena, baina ondoren “eta konpainia” erantsiz. Edonola ere, ondoren “Sozietate Kolektiboa” edo “SK” laburtzapena joan behar du. 8) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
1) Pertsonalista. 2) Bazkide kopuru minimoa = 2. Horietako bat kolektiboa eta bestea komanditarioa. a) Kolektiboak: Zuzenean hartzen dute parte sozietatearen kudeaketan. Era pertsonal eta mugagabean erantzun behar die sozietatearen zorrei. b) Komanditarioak: Sozietateari aportazio ekonomikoa egin diezaiokete eta emaitza ekonomikoetan parte hartu, kudeaketan parte hartu gabe. Beraz, hirugarren pertsonen aurrean erantzukizun mugatua, bere aportazioen arabera. 3) Transmisioa: Ezin da edonola egin. Bazkideen baimena behar da. 4) Erantzukizuna: a) Kolektiboak: Erantzukizun mugagabea. b) Komanditarioak: Erantzukizun mugatua, bere aportazioen arabera. 5) Gutxieneko kapitala: Ez dago. Guztiz ordaindua. 6) Enpresaren izena: Bazkide kolektibo guztien izena, edo batzuena, edo batena, baina ondoren “eta konpainia” erantsiz. Edonola ere, ondoren “Sozietate Komanditarioa” edo “SKn” edo “SKon” laburtzapena joan behar du. 7) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
2) Kapitalista Kapital ekarpena bazkideen ezaugarri pertsonalak baino garrantzitsuagoa da. Enpresaren kudeaketak ez dauka zertan bazkide baten eskutan egon beharrik eta enpresaburu profesional bat kontrata daiteke horretarako.
1) Kapitalista da. Kapitalak bazkideen ezaugarri pertsonalak baino garrantzi handiagoa du. 2) Sozietate komanditario sinpleen ezaugarri berak: a) Transmisioa: Ezin da edonola egin. Bazkideen baimena behar da. b) Erantzukizuna: i) Kolektiboak: Erantzukizun mugagabea. ii) Komanditarioak: Erantzukizun mugatua, bere aportazioen arabera. c) … 3) Desberdintasunak hurrengoak dira: a) Bazkideak: 3 edo gehiago (gutxienez bat kolektiboa eta beste bat komanditarioa). i) Kolektiboak: Zuzenean hartzen dute parte sozietatearen kudeaketan. Era pertsonal eta mugagabean erantzun behar die sozietatearen zorrei. ii) Komanditarioak: Sozietateari aportazio ekonomikoa egin diezaiokete, akzioak erosiz. Akzioak kapitalaren zati alikuotak dira (berdinak) eta horregatik Sozietate Anonimoen araudia aplikatzen zaie. b) Gutxieneko kapitala: 60.101,21€. Kopuru hau sozietatea eratzeko momentuan guztiz harpidetuta eta gutxienez %25a ordainduta egon behar du. c) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Sozietate Komanditarioa akzioengatik” edo “SKnAngatik” laburtzapena joan behar du. d) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
1) Kapitalista da. Kapitalak bazkideen ezaugarri pertsonalak baino garrantzi handiagoa du. Bazkide gutxi dituzten enpresentzako aproposa eta kapital kopuru handia behar ez duena. 2) Bazkide kopuru minimoa = 1 edo gehiago. 3) Erantzukizuna: mugatua, bere aportazioen arabera. 4) Kapital Soziala partizipazioetan banatuta dago. Partizipazio hauek erantzukizun mugatuko sozietate bateko kapital sozialaren zati berdin eta zatiezinak dira. Partizipazioak ezin dira titulu negoziagarriekin bat egin. 5) Partizipazioen Transmisioa murriztua da eta ezin dute akzio izena hartu. Administratzaileak informatu behar dira→ a) Aldaketa egiteko intentzioa. b) Partizipazio kopurua. c) Eroslearen nortasuna. d) Adostutako prezioa. Beste bazkideek partizipazio horiek nahiko balituzte, lehentasuna izango lukete. Transmisio dokumentu publikoan egin behar da. 6) Gutxieneko kapitala: 3.005,06€. Kopuru hau sozietatea eratzeko momentuan guztiz harpidetuta eta ordainduta egon behar du. 7) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Erantzukizun Mugatuko Sozietate” edo “Sozietate Mugatua” edo “SRL” edo “SL” laburtzapena joan behar du. 8) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du. 9) Eraketa: Eskritura publikoaren bidez, Merkataritza Erregistroan. Gutxienez hurrengo datuak: a. Sozietatearen izena. b. Gizarte objektua (zein sozietateek osatzen duten…). c. Egoitza soziala. d. Kapital soziala, partizipazio kopurua, bere balio nominala… e. Administrazioa antolatzeko modua. f. Bazkideen iritziz ezarri behar diren legezko paktuak edo baldintza bereziak. 10) Sozietatearen Organoak: Zuzendaritza organoa horrela osatzen da → a. Batzar Nagusia: Berak landu ditzakeen gaiak hurrengoak dira: · Lan kudeaketaren zentsura. · Urteko kontuen eta ekitaldiaren emaitzaren aplikazioaren onarpena. · Administratzaileen izendapena eta kargutik kentzea. · Estatutuen aldatzea. · Bazkide guztiak, bileran parte hartu ez dutenak barne, Batzar Orokorrak onartutakoaren menpe gelditzen dira. b. Administratzaileak · Ezingo dute sozietatearentzat lehia izan daitekeen zerbaitetan lan egin. · Eskritura sozialak ezartzen duen epean lan egingo du eta Batzar Nagusiak edozein unetan kendu ahal izango du kargutik. · Urteko kontuak aurrera eraman ahal izateko, sozietate anonimoen arauak jarraitu beharko ditu. · Ez du zertan bazkide izan beharrik. 11) Bazkideen eskubideak · Ondarearen banaketan parte hartzeko eskubidea. · Tanteo eskubidea beste bazkide batzuek saltzen dituzten partizipazioetan. · Gizarte erabakietan parte hartzeko eskubidea. · Administratzaile aukeratua izateko eskubidea. · Eskrituretan ezarritako epeetan informazioa jasotzeko eskubidea.
1) Guztiz kapitalista da. Bazkideen ezaugarri pertsonalek ez dute inolako garrantzirik eta elementu garrantzitsu bakarra kapitala da. Enpresa handiei egokitzen zaie hobeto. 2) Bazkide kopuru minimoa = 1 edo gehiago. Gainera pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke. 3) Erantzukizuna: mugatua, bere aportazioen arabera. 4) Gutxieneko kapitala: 60.101,21€. Kapital Soziala akzio izendunetan edo eramaile akzioetan banatuta dago. Kopuru hau sozietatea eratzeko momentuan guztiz harpidetuta eta %25a ordainduta egon behar du gutxienez. 5) Partizipazioen Transmisioa librea da. 6) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Sozietate Anonimoa” edo “SA” laburtzapena joan behar du. 7) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du. 8) Eraketa: Eskritura publikoaren bidez, Merkataritza Erregistroan. Gutxienez hurrengo datuak a. Sozietatearen izena. b.Gizarte objektua (zein sozietateek osatzen duten…). c. Egoitza soziala. d.Kapital soziala, akzio kopurua, bere balio nominala, bere mota, seriea… e.Administrazioa antolatzeko modua. f. Bazkideen iritziz ezarri behar diren legezko paktuak edo baldintza bereziak. 9) Sozietatearen Organoak: Zuzendaritza organoa horrela osatzen da: a. Batzar Nagusia: Enpresaren gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzen diren bazkideen bilera da. Hiru mota daude: 1. Ohiko Batzar Orokorra: · Administratzaileek deitu behar dute bilera honetara · Ekitaldi bakoitzaren lehen 6 hilabeteen barruan biltzen da kudeaketa soziala zentsuratzeko, aurreko ekitaldiko kontuak onartzeko eta emaitzei buruz ebazteko 2. Ezohiko Batzarra: Administratzaileek deitu behar dute bilera honetara ere. Ez du aurreko batzarraren baldintza guztiak bete beharrik. Urtean bat egin daiteke, edo gehiago, edo batere ez. Edozein garaitan izan daiteke. 3. Batzar Unibertsala: Edozein gai lantzeko era daiteke, bertaratutakoek aho batez bilera egitea onartzen badute. b. Administratzaileak: · Batzar Orokorrak izendatu ditu. · Ez dute bazkide izan beharrik, estatutuek ez badute kontrakorik esaten. · Urteko kontuak egin beharko dituzte: balantzea, galdu-irabazien kontua eta memoria. · Sozietatearen objektua den merkataritza mota berean ezingo dute lanik egin. · Batzarrak nahi duenean kargutik kendu ahal izango du. · Legearen edo estatutuen kontra egindako ekintzen ondorioz gerta daitezkeen gertakariengatik sozietatearen, akzionisten eta hartzekodun sozialen aurrean erantzukizuna dute.
1) Kapitalista da. Kapital sozial gehiena (%51 baino gehiago) langileena da. a. Anonimoa. b. Erantzukizun mugatukoa. 2) Bazkide kopuru minimoa = 4 edo gehiago. Horietatik 3 langile bazkideak izan behar dute. a. Bazkide batek ezin du kapitalaren herena ordezkatzen duen akzio kopurua eduki. b. Erakunde publikoak %49raino irits daitezke. c. Kapitalaren %51 langile bazkideena da. 3) Erantzukizuna: mugatua, bere aportazioen arabera. 4) Kapital soziala akzio nominatiboetan edo partizipazioetan banatuta dago. a. Lan sozietate anonimoan %25a ordainduta egon behar du. Gutxieneko kapitala: 60.101,21€. b. Erantzukizun mugatuko lan sozietatean %100 ordainduta egon behar du. Gutxieneko kapitala: 3.005,06€. Bi motatako akzio eta partizipazioak: a. Lan motakoak: Langile bazkideentzako. b. Orokorrak: Langileak ez direnentzat. 5) Sozietate hauek Erreserba Fondo Berezia osatu behar dute, onura likidoaren %10a gordez. 6) Bazkide ez diren langileak kontrata ditzakete, baina muga batzuekin: a) Hauen lan orduak ezin dira langile bazkideen lan orduen %15a baino gehiago izan. b) 25 langile baino gutxiagoko enpresetan kopuru hau %25eraino igotzen da. 7) Partizipazioen Transmisioa: · Lehentasuna → bazkide ez diren langile mugagabeak. · Gero → Langile bazkideak. · Gero → Izaera orokorreko bazkideak..
|