Ekonomia eta enpresa 12. gaia
 

 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereρo

Text Box:
12. gaia: Finantza azterketa eta Ekonomia azterketa

12.1. Finantza azterketa. Erantzuna

12.2. Finantza oreka. Erantzuna

12.3. Azterketa ekonomikoa. Erantzuna

12.4. Balantzearen ondoren atera daitezkeen datuak. Erantzuna

12.5. Ondarearen azterketa. Erantzuna

12.6. Finantza azterketa: Formulak. Erantzuna

12.7. Ekonomia azterketa: Formulak. Erantzuna

12.8. Ameriketako osaba ezezagun bat hil dela jakin dut eta ni omen naiz oinordeko bakarra: 100.000 €-ko herentzia jaso dut. Nire lanagatik 20.000 € lortu dut aurten eta pisu zaharra salduz gero 40.000 € kobratzeke izango ditut. Honetaz gain beste 8.000 €-ko altxorra aurrezturik nuela jakinik, nire ondarea kalkula ezazu. Erantzuna

12.9. Aurreko ariketan aipatu dugun egoera jarraituz, pisu berri bat erosi nahi dut eta, ez balitzait iritsiko, Aurrezki Kutxan mailegua eskatuko nuke. Hori da gertatu zaidana. Ondare eta eskubide berak izanda, 32.000 € falta zaizkit; zenbatekoak dira orain ondasunak? Erantzuna

12.10. Aurreko bi ariketetan esandakoari jarraituz, hurrengo astean pisu zaharra erosi duenak zor didana ordaindu dit eta nik neuk, aldi berean, sortu berri dudan zorra kitatu ahal izango dut. Ondare eta ondasunak ez badira aldatu, zein da egoera aldaketa? Planteamendua egin eta arrazonatu. Erantzuna

12.11. Ondoko zerrendan, identifikatu aktibo finko materialaren, inmaterialaren eta finantzazkoaren sailak:

Erantzuna

12.12. Aztertu behean jasotako ondare masak eta esan zein oreka egoeran dauden:

 

(Ikus 10.17.) Erantzuna

12.13. Identifika itzazu hurrengo kontzeptuak:

  - Aktiboa - Kontabilitate Balioa  - Galdagarria - Enpresaren Fondoak

(Ikus 10.16.) . Erantzuna

12.14. Enpresa baten balantzeak ondoko sailak adierazten ditu:

  • Kapitala = 50.000.000 €

  • Galdagarria = 200.000.000 €

  • Aktiboa = 400.000.000 €

  • Zein da Kontabilitate Balioa? Eta Erreserbak? (Ikus 11.4.) . Erantzuna

12.15. Ainhoa Urretagoiena andereak, elektragailuen salerosketan aritzen den Elektra enpresaren jabeak, bere enpresaren ondareari buruzko honako informazioa du une honetan:

Ainhoa Urretagoiena andereak (hobeto esanda zuk zeuk) ariketa batzuk egin behar ditu:

  • Enpresaren ondarea antolatu.

  • Aktiboa, Pasiboa, Obligazioak eta Ondaren Netoaren balioak aurkitu. Erantzuna

12.16. Ane Esnal andereak, merkaderien salerosketan aritzen den BARDINABA sozietate indibidualaren jabeak, bere merkatal-bizitzako une batean honako informazio hau eskaintzen digu:

Egin beharreko lana: Enpresaren ondarea ondare-masetan sailkatu. Erantzuna

12.17. Enpresa batek ekitaldi ekonomikoaren gastu eta diru-sarreren honako laburpena aurkeztu du:

Erantzuna

12.18. Katxuli SA enpresak bere ondarea osatzen duten elementuen zerrenda eta bere merkataritza jardueren ondoriozko gastu eta irabazien laburpena erakusten digu:

Egin beharreko lana:

  • Balantzea

  • Galdu-irabazien kontua

  • Balantzea osatuta eta ondo koadratuta

Erantzuna

12.19. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:

Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.). Erantzuna

12.20. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:

Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.). Erantzuna

12.21. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:

Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.). Erantzuna

12.22. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:

Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.) . Erantzuna

12.23. 12.23. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:

Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.). Erantzuna

12.24. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:

Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.). Erantzuna

12.25. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:

Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.). Erantzuna

12.26. Ford SAko memoriak balantze bat, galtze eta irabazien kontuaren informe bat eta emaitzen laburpen bat erakusten digu:

Galtze eta irabazien kontua

-1992an Forden salmenta osoaren balioa 422.405 milioi pezetakoa izan zen. Horietatik 348.601 milioi autoen salmentak izan ziren eta 73.804 milioi, berriz, motorrak, osagaiak eta abar.

-Esportazioen balioa 215.746 milioikoa izan zen, iaz baino %17 gutxiago. Etxeko merkatuari dagokionez, 206.659 milioi pezeta jaso zen, iaz baino %28 gehiago.

Emaitzak

-1992an 35.865 milioi pezetako cash flow-a sortu zen.

-Zerga aurretiko irabazia 15.761 milioi pezeta izan zen.

-Zergak ordaindu ondoren Irabazi Garbia 10.700 milioi pezeta izan zen. Emaitza hau kostuak igotzearen ondorio da eta marketing-ari dedikaturiko gastuena ere bai.

Egin ezazu Ondare Azterketa eta aurkitu Finantza Ratioak eta Ekonomia Ratioak.

(Ikus 12.5., 12.6., eta 12.7.). Erantzuna

12.27. Laura Eskitxabel enpresa batean sartu berria den idazkaria da eta, izugarrizko desordenean, hurrengo datu multzoa aurkitu du.

Lehenbailehen egoera hori txukundu nahian, hurrengo lanak egitea erabaki du

1. Ondare masatan sailkatu

2. Ondare Netoa, Galdagarria, Kapital Iraunkorrak eta Altxortegi Garbia kalkulatu

3. Maniobra Fondoa kalkulatu

4. Ondare azterketa egin

5. Finantza Ratioak kalkulatu

(Ikus 10.17.,12.5. eta 12.6.). Erantzuna

12.28. Oin-Zara enpresak oinetakoak salerosten ditu. Hurrengo datuak lortu ditugu:

  • Almazenean dituen zapaten balioa 2.250.000 €-koa da.

  • Enpresariak 7.650.000 €-ko aportazioa egin du.

  • Shoe enpresari zapatak erosi zizkion eta oraindik 1.750.000 € zor dizkio.

  • Erabiltzen dituen lokalak 8.000.000 €-ko balioa dute.

  • BBKn duen kontu korrontean 1.000.000 € ditu.

  • Plazotan saldutako zapatagatik 500.000 € falta zaio kobratzeko.

  • 800 000 € balio duten ordenagailuak.

  • Oinetakoak garraiatzeko kamioiak 5.000.000 €-koak dira.

  • BBKri 5.750.000 €-ko mailegua eskatu dio. 3 urtetan amortizatu beharko du.

  • Bulegoan 250.000 € egoten da beti, espero ez diren ordainketak egin ahal izateko.

  • Gizarte Segurantzarekin 800.000 €-ko zorra du.

  • Enpresan erabiltzen dituzten mobiliarioek 1.750.000 € balio dute.

  • Kutxan 450.000 €-ko zorra du. 6 hilabetetan itzuli behar omen du.

  • Hornitzaileei 1.800.000 € ordaindu beharrean da.

  • Bezeroek 500.000 € zor dute.

  • Linux-Antigates enpresari erositako ordenagailuak ordaintzen bukatu gabe dago. Urtebetean 350.000 €-ko zorra garbitu beharra dago.

  • Higiezinaren amortizazioa 1.500.000 €-koa da.

1. Ondare masatan sailkatu

2. Maniobra Fondoa kalkulatu

3. Ondare eta Finantza analisia egin, behar diren ratioak kalkulatuz.

(Ikus 10.17.,12.5. eta 12.6.). Erantzuna

12.29. Eufin S.A. enpresak ondoko datu ekonomikoak zituen abenduaren 31n

  • Ondare masatan sailkatu

  • Maniobra Fondoa kalkulatu

  • Ondare eta Finantza analisia egin, behar diren ratioak kalkulatuz.

(Ikus 10.17.,12.5. eta 12.6.). Erantzuna

12.30. Eufin S.A. enpresaren kasuan emandako informazioan oinarrituz, egin ezazu finantza azterketa, ondoko egoerak kontuan hartuz:

1. egoera

- Ekitaldiaren emaitza honelaxe banatu nahi da: 1.000 moneta unitate akziodunei ordainduriko dibidenduenak dira eta 8.000 erreserbatarako emandakoak.

- Eraikinen salmenta 10.000 moneta unitatean eta horiek bankuetako kontuetan sartzen dira.

2. egoera

- 20.000 moneta unitateko mailegua lortzen da epe luzera; horietatik 5.000 moneta unitate urtebetetik beherako epean ordaindu behar dira.

- 20.000 moneta unitate ordaintzen dira, epe laburreko maileguei dagozkienak

3. egoera

- 15.000 moneta unitateko kapital handitzea egiten da eta zenbateko hori bankuetako kontuetan sartzen da.

- 5.000 moneta unitateko kontuak kitatzen dira hornitzaileekin eta 2.000 moneta unitatekoak hartzekodunekin.

4. egoera

- 3.000 moneta unitate kobratzen zaizkie bezeroei.

- Epe laburreko maileguen guztizko zenbatekoa kitatzen da, daukagun diruarekin.

Erantzuna

OHARRA: Egoera horiek beste buruketan agertu dugun egoerari aplikatu behar zaizkio.

12.31. Sortu berria den enpresa batek 10.000.000 €-ko aktiboa dauka eta hori bazkideen diruarekin ordaintzen da oso-osorik. Lehenengo ekitaldian, enpresak interes eta zergen aurrean 1.500.000 €-ko irabazia lortu badu, zein da bere Ekonomi eta Finantza errentagarritasuna? Erantzuna

12.32. Aurreko buruketarekin jarraituz, bazkideek ezin diote aurre egin ordainketa osoari eta erdia bakarrik aportatuko dute. Gainontzekoa mailegu batez finantzatuko da, %9ko interesarekin. Zein dira orain bere Ekonomi eta Finantza errentagarritasuna?

Erantzuna

12.33. Eta interesa %20koa balitz? Erantzuna

12.34. Lehenengo urtearen amaieran Flipas enpresaren egoera hurrengoa da:

  • Enpresaren gizarte kapitala 1.000 €-ko balio izenduna duten 20.000 akziok osatzen dute. Akzio horiek jaulkipen primarik gabe jaulki dira, euren balio izendunaren prezioan hain zuzen. Enpresak akzioen balio izendunaren %10ari dagozkion dibidenduak banatuko ditu ekitaldi honetan eta hurrengoetan.

  • Bigarren urtearen hasieran, enpresak inbertsio emankorra egiteko erabakia hartu du. Horretarako, 20.000.000 €-ko kostua duten teknologia berriko produktuak eskuratu behar dira. Aktibo Zirkulatzailearen beharrizanak ere aldatu egingo dira. Aktibo hori 2.900.000 €-tan handitu beharko da. Beraz, inbertsioaren guztizkoa 22.900.000 €-koa izango da.

  • Inbertsio berria finantzatzeko, enpresak bi mailegu erabiliko ditu, bata epe luzera eta bestea epe laburrera, ondoko baldintzetan:

    • 10.000.000 € %20ko interesean.

    • 8.000.000 € %40ko interesean.

  • Gainontzekorako, enpresak eskudirutan ordainduko du, bankuetan dituen kontuetako diruz.

  • Enpresak inbertsioa egin aurreko maileguei dagokienez, esan behar da epe luzekoak %20ko kostua eta epe laburrekoak %25 kostua sortzen dutela.

  • Enpresak bigarren urterako dituen salmenten aurreikuspenak 90.000.000 €-koak dira, eta horietatik 30.000.000 egindako inbertsio berritik datoz. Ustiapen gastuak 42.000.000 €-koak dira eta, horietatik, 16.000.000 inbertsio berriaren ondoriozkoak dira.

    • Inbertsio berriaren balantzea egin ezazu.

    • Inbertsio berriak enpresaren ekonomia eta finantza errentagarritasuna handitzea dakarrela egiazta ezazu.

      Erantzuna

12.35. (Hautaprobak-06-07-Ekaina) Jostailuak salerosten dituen DRANISA EA.k enpresak 2006ko abenduaren 31n honako kontu hauek aurkeztu ditu egoera-balantzea osatzeko:

Datu hauekin honako hau eskatzen da:

1. Enpresaren egoera-balantzea osatzea ondare-masetan sailkaturik.

2. Maniobra Fondoa kalkulatu, eta haren esanahia eta adierazpen grafikoa egitea.

3. Azter ezazu enpresaren egoera finantzarioa ratio hauek erabiliz: Diruzaintza edo Altxortegia, Likidezia, Bermea, Zorpetze Osoa eta Ibilgetua. Erantzuna

12.36. (HAUTAPROBAK 05-06-uztaila) Osagai elektronikoak salerosten dituen ELEKTRA, SM enpresak 2005eko abenduraren 31n aurkeztu ditu honako kontu hauek egoera balantzea osatzeko:

Datu horiek ditugularik, zera eskatzen da:

1. Enpresaren Egoera-Balantzea ondare masetan sailkatua

2. Maniobra Fondoa kalkulatu, grafiko batean irudikatu eta emaitza aztertu.

3. Enpresa honen finantza egoera aztertzea horretarako beharrezkoak deritzozun ratioak erabiliz.  Erantzuna

12.37. (HAUTAPROBAK 05-06-ekaina) ZAPA EA enpresak zapatagintzan dihardu eta, XX…

1. Enpresaren balantzea ondare masetan sailkatua

2. Maniobra Fondoa kalkulatu, grafiko batean irudikatu eta emaitza aztertu.

3. Enpresa honen finantza egoera aztertzea ondorengo ratioak erabiliz: Diruzaintza edo Atxortegia, Likidezia, Bermea, Zorpetze osoa eta Ibilgetasuna. Erantzuna

12.38. (HAUTAPROBAK 04-05-uztaila) ABASOLA SA tailerraren ondarea, ekitaldiaren amaieran, ondorengo elementuz osaturik dago euroetan baloratuta:

1. Enpresaren balantzea ondare masetan sailkatua

2. Maniobra Fondoa kalkulatu, grafiko batean irudikatu eta emaitza aztertu.

3. Enpresa honen finantza egoera aztertzea ondorengo ratioak erabiliz: Ibilgetua, Finantza Autonomia, Diruzaintza eta Likidezia. Erantzuna

12.39. (HAUTAPROBAK, 04-05- ekaina) LEIHINDRA SL. Enpresa leiho materiala salerosten aritzen da eta ekitaldi honen bukaeran honako ondare hau du, eurotan baloratuta:

1. Enpresaren balantzea ondare masetan sailkatua.

2. Maniobra Fondoa kalkulatu, grafiko batean irudikatu eta azaldu bere esanahia.

3. Enpresa honen finantza egoera aztertzea ondorengo ratioak erabiliz: Ibilgetua, Zorpetze Osoa, Diruzaintza edo Altxortegia, Likidezia, Bermea eta Finantza Autonomia. Erantzuna eta besteak


12.40. Aurreko 


12.34. Aurreko 

Principal | Arriba | Ekonomia eta enpresa 1. gaia | Ekonomia eta enpresa 2. gaia | Ekonomia eta enpresa 3. gaia | Ekonomia eta enpresa 4. gaia | Ekonomia eta enpresa 5. gaia | Ekonomia eta enpresa 6. gaia | Ekonomia eta enpresa 7. gaia | Ekonomia eta enpresa 8. gaia | Ekonomia eta enpresa 9. gaia | Ekonomia eta enpresa 10. gaia | Ekonomia eta enpresa 11. gaia | Ekonomia eta enpresa 12. gaia | Ekonomia eta enpresa Hautaprobak | Ekonomia eta enpresa PLANTILLAK

Azken aktualizazioa: 10-07-29 15:23