| Ekonomia eta enpresa 12. gaia | |
|
|
12. Enpresaren
finantza egoerak (III) (2. ebaluazioa)
10, 11 eta 12. gaiak: FINANTZA AZTERKETA ETA EKONOMIA AZTERKETA. Balantze batetik abiatuz egingo dugun azterketa da. Enpresak epea amaitu ahala eta beraren ohiko jarduna oztopatu gabe ordainketa guztiak egiteko duen gaitasuna ikertzen da.
Enpresak ordainketa guztiak epea amaitu ahala eta beraren ohiko jarduna oztopatu gabe egiteko gaitasuna izatea da. Epe laburreko ordainketak egiteko ezin dugu Aktibo Finkoa saldu, horrek enpresaren jardueraren amaiera ekarriko bailuke. Baldintzak:
1. Aktibo Finkoak kapital iraunkorrak (Pasibo Finkoa) erabiliz finantzatuko dira. 2. Errotazio Fondoa = Maniobra Fondoa = Kapital Zirkulatzailea > 0 behar du. Pasibo Finkoak Aktibo Zirkulatzailearen zati bat ordaindu behar du. 3. Epe laburreko finantziazioa (Pasibo Zirkulatzailea) salmenta bolumenean eta horiek kobratzeko epean oinarrituko da. Epe luzeko finantziazioa, berriz, epe luzerako inbertsioen errentagarritasunaren araberakoa izango da. 4. Epe luzera norbere baliabideak erabili edo maileguak eskatzeko erabakia iturri horien kostuaren arabera hartuko da.
Errentagarritasunean oinarritzen da eta erabiltzen dituen informazio iturri nagusiak balantzea eta emaitzen kontuak dira. Aldiz, Finantza azterketan enpresaren beharrizanak aztertuko dira eta aldi berean, enpresak bere betebeharrei aurre egiteko duen gaitasuna ere bai (Beti ere finantza oreka helburu izanik!).
.Nola egiten da? 1. Galtzen eta Irabazien kontua aztertu behar da: Ustiapenaren emaitza, Finantza Emaitza, Emaitza berezia eta Ekitaldiaren emaitza.
2. Helburu nagusia errentagarritasuna aztertzea izango da.
12.4. Balantzearen ondoren atera daitezkeen datuak
Maniobra Fondoa = Errotazio Fondoa = Kapital Zirkulatzailea: Pasibo Finkoak zenbat Aktibo Zirkulatzaile finantzatzen duen adierazten du. Beste era batera: Aktibo Finkoa finantzatu ondoren, Aktibo Zirkulatzailea finantzatzeko geratzen den Pasibo Finkoa. Positiboa bada, epe laburreko zorrak ordaindu eta, hala ere, soberakina geratzen dela esan nahi du.
Beste era batera era adieraz ohi da: Positiboa bada, kapital iraunkorrak (Pasibo Finkoa) ez direla nahikoak ibilgetua finantzatzeko esan nahi du. Egoera arriskutsua da enpresarentzat.
12.6. Finantza azterketa: Formulak Finantza ratioak Aktiboaren eta Pasiboaren elementu desberdinen arteko erlazioa adierazten dute eta konparaketa ezberdinak ahalbidetzen dituzte: enpresen artean, garai ezberdinen artean...
Ratioen bidezko finantza azterketa Pasibo Finkoak zenbat Aktibo Zirkulatzaile finantzatzen duen adierazten du.
12.7. Ekonomia azterketa: Formulak 1. Ustiapenaren diru sarrerak = Salmentak eman dutena 2. Ustiapenaren gastua = Produktu hori ateratzea kostatu dena 3. Izai = Salmentak – Gastuak 4. Finantza gastuak = Eskatu dugun diruaren truke ordaindu behar ditugun interesak. Gurea balitz diru hori, Finantza gastuak = 0 5. Zai = IZAI – Interesak 6. Zergak = ZAI · 0,35 (normalean) 7. Irabazi garbia = ZAI – Zergak
12.7. Ameriketako osaba ezezagun bat hil dela jakin dut eta ni omen naiz oinordeko bakarra: 100.000€-ko herentzia jaso dut. Nire lanagatik 20.000€ lortu dut aurten eta pisu zaharra salduz gero 40.000€ kobratzeke izango ditut. Honetaz gain beste 8.000€-ko altxorra aurrezturik nuela jakinik, nire ondarea kalkula ezazu. (Ikus 10.6.) (Ikus 10.6.) (Ikus 10.6.)
(Ikus 10.12.) 12.12. Aztertu behean jasotako ondare masak eta esan zein oreka egoeran dauden:
(Ikus 10.17.) 12.13. Identifika itzazu hurrengo kontzeptuak: - Aktiboa - Kontabilitate Balioa - Galdagarria - Enpresaren Fondoak
(Ikus 10.16.)
12.14. Enpresa baten balantzeak ondoko sailak adierazten ditu: - Kapitala = 50.000.000 - Galdagarria = 200.000.000 - Aktiboa = 400.000.000 - Zein da Kontabilitate Balioa? Eta Erreserbak? (Ikus 11.4.)
Silvia Pérez andereak (hobeto esanda zuk zeuk) ariketa batzuk egin behar ditu: - Enpresaren ondarea antolatu. - Aktiboa, Pasiboa, Obligazioak eta Ondaren Netoaren balioak aurkitu.
Egin beharreko lana: Enpresaren ondarea ondare-masetan sailkatu.
12.17. Enpresa batek ekitaldi ekonomikoaren gastu eta diru-sarreren honako laburpena aurkeztu du:
- Egin beharreko lana: Galdu-irabazien kontua.
- Egin beharreko lana: o Balantzea o Galdu-irabazien kontua o Balantzea osatuta eta ondo koadratuta
12.19. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:
(Ikus 10.17.)
12.20. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:
Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.)
12.21. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:
Aztertu beharrekoa: Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.)
12.22. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:
Aztertu beharrekoa: o Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.)
12.23. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:
12.24. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:
o Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa
12.25. Merkataritza enpresa batek hurrengo balantzea aurkeztu du:
Aztertu beharrekoa: o Maniobra funtsa edo Maniobra Fondoa (Ikus 10.17.)
12.26. Ford SAko memoriak balantze bat, galtze eta irabazien kontuaren informe bat eta emaitzen laburpen bat erakusten digu:
1. Galtze eta irabazien kontua
Egin ezazu Ondare Azterketa eta aurkitu Finantza Ratioak eta Ekonomia Ratioak. (Ikus 12.5., 12.6., eta 12.7.)
12.27. Silvia Iturriotz enpresa batean sartu berria den idazkaria da eta, izugarrizko desordenean, hurrengo datu multzoa aurkitu du.
Lehenbailehen egoera hori txukundu nahian, hurrengo lanak egitea erabaki du 1. Ondare masatan sailkatu 2. Ondare Netoa, Galdagarria, Kapital Iraunkorrak eta Altxortegi Garbia kalkulatu 3. Maniobra Fondoa kalkulatu 4. Ondare azterketa egin 5. Finantza Ratioak kalkulatu (Ikus 10.17.,12.5. eta 12.6.)
12.28. Oin-Zara enpresak oinetakoak salerosten ditu. Hurrengo datuak lortu ditugu: ¾ Almazenean dituen zapaten balioa 2.250.000€-koa da. ¾ Enpresariak 7.650.000€-ko aportazioa egin du. ¾ Shoe enpresari zapatak erosi zizkion eta oraindik 1.750.000€ zor dizkio. ¾ Erabiltzen dituen lokalak 8.000.000€-ko balioa dute. ¾ BBKn duen kontu korrontean 1.000.000€ ditu. ¾ Plazotan saldutako zapatagatik 500.000€ falta zaio kobratzeko. ¾ 800 000€ balio duten ordenagailuak. ¾ Oinetakoak garraiatzeko kamioiak 5.000.000€-koak dira. ¾ BBKri 5.750.000€-ko mailegua eskatu dio. 3 urtetan amortizatu beharko du. ¾ Bulegoan 250.000€ egoten da beti, espero ez diren ordainketak egin ahal izateko. ¾ Gizarte Segurantzarekin 800.000€-ko zorra du. ¾ Enpresan erabiltzen dituzten mobiliarioek 1.750.000€ balio dute. ¾ Kutxan 450.000€-ko zorra du. 6 hilabetetan itzuli behar omen du. ¾ Hornitzaileei 1.800.000€ ordaindu beharrean da. ¾ Bezeroek 500.000€ zor dute. ¾ Linux-Antigates enpresari erositako ordenagailuak ordaintzen bukatu gabe dago. Urtebetean 350.000€-ko zorra garbitu beharra dago. ¾ Higiezinaren amortizazioa 1.500.000€-koa da.
1. Ondare masatan sailkatu 2. Maniobra Fondoa kalkulatu 3. Ondare eta Finantza analisia egin, behar diren ratioak kalkulatuz. (Ikus 10.17.,12.5. eta 12.6.)
12.29. Eufin S.A. enpresak ondoko datu ekonomikoak zituen abenduaren 31n:
Ondare masatan sailkatu Maniobra Fondoa kalkulatu Ondare eta Finantza analisia egin, behar diren ratioak kalkulatuz. (Ikus 10.17.,12.5. eta 12.6.)
12.30. Eufin S.A. enpresaren kasuan emandako informazioan oinarrituz, egin ezazu finantza azterketa, ondoko egoerak kontuan hartuz: 1. egoera: - Ekitaldiaren emaitza honelaxe banatu nahi da: 1.000 moneta unitate akziodunei ordainduriko dibidenduenak dira eta 8.000 erreserbatarako emandakoak. - Eraikinen salmenta 10.000 moneta unitatean eta horiek bankuetako kontuetan sartzen dira.
2. egoera: - 20.000 moneta unitateko mailegua lortzen da epe luzera; horietatik 5 000 moneta unitate urtebetetik beherako epean ordaindu behar dira. - 20.000 moneta unitate ordaintzen dira, epe laburreko maileguei dagozkienak
3. egoera: - 15.000 moneta unitateko kapital handitzea egiten da eta zenbateko hori bankuetako kontuetan sartzen da. - 5.000 moneta unitateko kontuak kitatzen dira hornitzaileekin eta 2.000 moneta unitatekoak hartzekodunekin.
4. egoera: - 3.000 moneta unitate kobratzen zaizkie bezeroei. - Epe laburreko maileguen guztizko zenbatekoa kitatzen da, daukagun diruarekin.
oharra: Egoera horiek beste buruketan agertu dugun egoerari aplikatu behar zaizkio.
12.31. Sortu berria den enpresa batek 10.000.000€-ko aktiboa dauka eta hori bazkideen diruarekin ordaintzen da oso-osorik. Lehenengo ekitaldian, enpresak interes eta zergen aurrean 1.500.000€-ko irabazia lortu badu, zein da bere Ekonomi eta Finantza errentagarritasuna?
12.32. Aurreko buruketarekin jarraituz, bazkideek ezin diote aurre egin ordainketa osoari eta erdia bakarrik aportatuko dute. Gainontzekoa mailegu batez finantzatuko da, %9ko interesarekin. Zein dira orain bere Ekonomi eta Finantza errentagarritasuna?
12.33. Eta interesa %20koa balitz?
12.34. Lehenengo urtearen amaieran Flipas enpresaren egoera hurrengoa da:
- Enpresaren gizarte kapitala 1.000€-ko balio izenduna duten 20.000 akziok osatzen dute. Akzio horiek jaulkipen primarik gabe jaulki dira, euren balio izendunaren prezioan hain zuzen. Enpresak akzioen balio izendunaren %10ari dagozkion dibidenduak banatuko ditu ekitaldi honetan eta hurrengoetan. - Bigarren urtearen hasieran, enpresak inbertsio emankorra egiteko erabakia hartu du. Horretarako, 20.000€-ko kostua duten teknologia berriko produktuak eskuratu behar dira. Aktibo Zirkulatzailearen beharrizanak ere aldatu egingo dira. Aktibo hori 2.900.000€-tan handitu beharko da. Beraz, inbertsioaren guztizkoa 22.900.000€-koa izango da. - Inbertsio berria finantzatzeko, enpresak bi mailegu erabiliko ditu, bata epe luzera eta bestea epe laburrera, ondoko baldintzetan: o 10.000.000€ %20ko interesean o 8.000.000€ %40ko interesean. - Gainontzekorako, enpresak eskudirutan ordainduko du, bankuetan dituen kontuetako diruz. - Enpresak inbertsioa egin aurreko maileguei dagokienez, esan behar da epe luzekoak %20ko kostua eta epe laburrekoak %25 kostua sortzen dutela. - Enpresak bigarren urterako dituen salmenten aurreikuspenak 90.000.000€-koak dira, eta horietatik 30.000.000 egindako inbertsio berritik datoz. Ustiapen gastuak 42.000.000€-koak dira eta, horietatik, 16.000.000 inbertsio berriaren ondoriozkoak dira. o Inbertsio berriaren balantzea egin ezazu. o Inbertsio berriak enpresaren ekonomi eta finantza errentagarritasuna handitzea dakarrela egiazta ezazu.
|
Azken aktualizazioa: 07-09-01 12:24